1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:25,500 --> 00:00:27,333
Inoiz ikusi ez den hegaztia.

4
00:00:28,625 --> 00:00:30,208
Inoiz ikusi ez den lorea.

5
00:00:31,583 --> 00:00:33,458
Inoiz ikusi ez den haize gozoa.

6
00:00:34,708 --> 00:00:36,666
Inoiz ikusi ez den gaua.

7
00:00:38,791 --> 00:00:42,000
Inoiz ikusi duzu
horrelako gauza zoragarririk?

8
00:00:55,833 --> 00:00:57,583
Rudger dut izena.

9
00:00:58,166 --> 00:01:01,875
Hiru hilabete, hiru aste
eta hiru eguneko adina dut.

10
00:01:14,458 --> 00:01:16,083
Hemen jaio nintzen,

11
00:01:18,916 --> 00:01:21,791
Amandak irudikatu zuen mundu batean.

12
00:02:02,000 --> 00:02:05,875
Amandak mundu bikainak
irudikatzen ditu beti.

13
00:02:09,583 --> 00:02:11,416
Hori da langile erraldoia…

14
00:02:14,375 --> 00:02:16,041
urtxintxa berritsua,

15
00:02:17,416 --> 00:02:18,916
eta ozeanoko balea.

16
00:02:20,333 --> 00:02:24,083
Batzuetan
gauza beldurgarriak ere irudikatzen ditu.

17
00:02:29,916 --> 00:02:31,750
Rudger!

18
00:02:33,833 --> 00:02:35,750
Hau Amanda da!

19
00:02:35,833 --> 00:02:38,750
Amandak irudikatu egin ninduen,
hala jaio nintzen.

20
00:03:16,416 --> 00:03:18,666
Amandak eta biok promesa bat egin genuen.

21
00:03:21,916 --> 00:03:23,500
Gertatzen dena gertatzen dela,

22
00:03:24,000 --> 00:03:25,625
ez gara inoiz desagertuko,

23
00:03:26,833 --> 00:03:28,333
babestuko gara…

24
00:03:31,041 --> 00:03:32,333
eta negarrik ez.

25
00:03:39,333 --> 00:03:40,500
Eta zuk?

26
00:03:41,375 --> 00:03:43,166
Baduzu lagun bat, ni bezala,

27
00:03:43,666 --> 00:03:44,958
ikusezina dena?

28
00:03:49,583 --> 00:03:53,583
Helduek, haurrak ere izan zirenek,
esaten digute…

29
00:03:55,583 --> 00:03:57,083
"irudizkoak".

30
00:04:29,291 --> 00:04:32,666
Toki eguzkitsuagoan
bizitzea gustatuko litzaidake.

31
00:04:32,750 --> 00:04:35,166
Julia, agian
ostadarra aterako da atertzean.

32
00:04:35,666 --> 00:04:36,875
Promesarena.

33
00:04:36,958 --> 00:04:39,375
Promesa bat? Zertaz ari zara?

34
00:04:39,458 --> 00:04:42,375
Euria egin ondoren
ostadar bat ikusten baduzu,

35
00:04:42,458 --> 00:04:45,375
promesa garrantzitsu bat
oroitzeko agertzen omen da.

36
00:04:46,000 --> 00:04:46,833
Julia!

37
00:04:46,916 --> 00:04:49,208
Ama da. Kaixo, ama!

38
00:04:52,708 --> 00:04:56,125
Gurasoek ostadarrak baino gehiago
aurorak atsegin dituzte.

39
00:04:56,208 --> 00:04:58,208
Aitak bai, behintzat.

40
00:04:58,291 --> 00:05:00,750
Udako oporretan balletera joango zara?

41
00:05:00,833 --> 00:05:02,416
Bai, eta entzun hau.

42
00:05:02,500 --> 00:05:05,250
Badakizu aita oso ahazkorra dela, ezta?

43
00:05:05,333 --> 00:05:07,875
Lehengo egunean esan zidan:

44
00:05:07,958 --> 00:05:11,875
"Zer egin behar dugu gaur?
Zerbait garrantzitsua dugula uste dut.

45
00:05:11,958 --> 00:05:14,375
Egia da, ballet saioa duzu".

46
00:05:14,458 --> 00:05:15,458
Baina ez zen hori.

47
00:05:15,541 --> 00:05:18,125
Amanda, nire urtebetetzea zen!

48
00:05:18,208 --> 00:05:19,541
Sinetsi dezakezu?

49
00:05:20,708 --> 00:05:22,000
Zergatik

50
00:05:22,083 --> 00:05:24,791
ahazten dituzte helduek
gauza garrantzitsuak?

51
00:05:24,875 --> 00:05:26,625
Julia, joan behar dugu!

52
00:05:26,708 --> 00:05:28,625
Tira, gero arte!

53
00:05:28,708 --> 00:05:30,125
Ikusi arte, Julia!

54
00:05:31,250 --> 00:05:34,750
Azkar, ikasgaia laster hasiko da.
Berandu iritsiko zara.

55
00:05:34,833 --> 00:05:36,166
Tira, goazen.

56
00:05:36,250 --> 00:05:38,041
Badakit. Banoa.

57
00:05:38,125 --> 00:05:39,125
Kaixo!

58
00:05:40,000 --> 00:05:41,000
Bai, badakit.

59
00:05:41,083 --> 00:05:42,500
John, eseri hor.

60
00:05:44,916 --> 00:05:47,125
Ezer esan aurretik: ez horregatik.

61
00:05:49,791 --> 00:05:50,625
Mila esker…

62
00:05:56,208 --> 00:05:58,125
IZAKI BASATIAK
HIZTEGI IRUDIZTATUA

63
00:05:58,208 --> 00:05:59,208
Borroka gaitezen!

64
00:06:02,083 --> 00:06:04,625
Izaki basatiak daude nonahi.

65
00:06:53,083 --> 00:06:54,541
LIKIDAZIO ESKAINTZA % 50ean

66
00:06:54,625 --> 00:06:57,583
Benetan? Gaur? Bikain!

67
00:06:58,166 --> 00:07:00,416
- Bai, 17:00etan.
- Ongi etorri etxera.

68
00:07:00,500 --> 00:07:01,625
- Kaixo!
- Bai, noski.

69
00:07:01,708 --> 00:07:02,958
Irrikan nago.

70
00:07:04,166 --> 00:07:05,291
Bai!

71
00:07:05,375 --> 00:07:07,250
Goldie, nire eskaera onartu dute.

72
00:07:07,333 --> 00:07:09,333
Bilera bat eskatu didate.

73
00:07:09,416 --> 00:07:10,416
Zorionak!

74
00:07:10,500 --> 00:07:13,083
Bizitzako kapitulu berri bat hasiko duzu.

75
00:07:13,666 --> 00:07:14,791
Ondo joatea espero dut.

76
00:07:14,875 --> 00:07:18,125
Ezkondu eta gero,
liburu-dendan bakarrik egin dut lan.

77
00:07:18,208 --> 00:07:19,083
Ez kezkatu.

78
00:07:19,166 --> 00:07:22,458
Gogoratu Shuffleup liburu-dendako
jabe ospetsua zarela.

79
00:07:22,541 --> 00:07:23,500
Ondo joango da.

80
00:07:23,583 --> 00:07:24,708
Hala espero dut.

81
00:07:26,750 --> 00:07:28,291
Tira, listo.

82
00:07:28,375 --> 00:07:29,208
Lizzie,

83
00:07:29,291 --> 00:07:32,000
zaila izan da
hau guztia zuk bakarrik egitea,

84
00:07:32,083 --> 00:07:33,416
baina ondo joango da.

85
00:07:33,916 --> 00:07:35,250
Mila esker, Goldie.

86
00:07:36,416 --> 00:07:38,166
Galdetu nahi nizun

87
00:07:38,666 --> 00:07:40,250
mesede bat eska diezazukedan.

88
00:07:40,333 --> 00:07:42,666
Amanda zaintzea? Noski, nire kontu.

89
00:07:43,166 --> 00:07:44,333
Bikaina zara.

90
00:07:50,833 --> 00:07:53,583
Amanda, hitz egin dezaket?

91
00:07:54,208 --> 00:07:55,166
Jakina.

92
00:07:57,916 --> 00:08:00,916
Probatzen. Bat, bi, hiru.

93
00:08:01,000 --> 00:08:03,083
Houston, entzuten didazu?

94
00:08:04,625 --> 00:08:07,458
Zergatik ezin dugu eskolan hitz egin?

95
00:08:07,541 --> 00:08:11,125
Rudger, eskolara eraman zaitut
tematu zarelako.

96
00:08:13,041 --> 00:08:14,541
Ikusten zaituen bakarra naiz.

97
00:08:14,625 --> 00:08:16,125
Haluzinatu egingo lukete

98
00:08:16,208 --> 00:08:18,916
ikusten ez duten norbaitekin
hitz egingo banu.

99
00:08:19,541 --> 00:08:23,541
Jendeak ikusiko banindu,
sarrerarik handiena egingo nuke.

100
00:08:24,125 --> 00:08:27,291
"Aizue, kaixo denoi, Rudger naiz!".

101
00:08:27,375 --> 00:08:29,916
Orduan, hitzordua
bertan behera utziko dugu?

102
00:08:30,000 --> 00:08:32,000
Lizziek behar nau.

103
00:08:32,500 --> 00:08:35,166
Badakizu Amanda bakarrik hazten ari dela.

104
00:08:50,500 --> 00:08:53,541
Rudger, abentura aparta bururatu zait.

105
00:08:55,583 --> 00:08:58,208
Espaziotik erortzen diren meteoritoena da?

106
00:08:58,291 --> 00:08:59,125
Ez.

107
00:08:59,208 --> 00:09:02,041
Espero dut porruen andrearena ez izatea.

108
00:09:02,125 --> 00:09:03,708
Zerbait falta zitzaion.

109
00:09:04,208 --> 00:09:08,333
Ba bai, eta ez nuen atsegin
eltzea saltxitxekin partekatzea.

110
00:09:08,416 --> 00:09:10,083
Bero handiegia egiten zuen.

111
00:09:11,083 --> 00:09:13,625
Ulertzen? Irudimenaren emaitza izanda ere…

112
00:09:13,708 --> 00:09:15,708
Ulertuta. Ez duzu salda izan nahi.

113
00:09:15,791 --> 00:09:17,750
Jakina. Ulertzen dut.

114
00:09:25,791 --> 00:09:27,458
Gaurkoak itxura ona du!

115
00:09:27,541 --> 00:09:30,000
Rudger, ganbarako
zin sakratuaren txanda da!

116
00:09:31,083 --> 00:09:33,583
Ez gara inoiz desagertuko, babestuko gara

117
00:09:33,666 --> 00:09:35,750
eta negarrik ez!

118
00:09:36,708 --> 00:09:38,250
Goazen, Rudger!

119
00:09:47,833 --> 00:09:49,083
Goazen, Felisa!

120
00:09:50,875 --> 00:09:52,708
Egon! Geldi pixka batean.

121
00:09:59,041 --> 00:10:00,833
Zer jazo da "Felisa" izenarekin?

122
00:10:00,916 --> 00:10:02,000
Behia da, ezta?

123
00:10:02,083 --> 00:10:04,333
Zer diozu? Idi musketaduna da.

124
00:10:04,416 --> 00:10:05,833
Ez duzu irudimenik.

125
00:10:07,833 --> 00:10:10,375
Txantxa zen! Ez dut benetan esan.

126
00:10:10,458 --> 00:10:13,666
Eta zer izen jarriko lioke
Amanda printzesak?

127
00:10:16,666 --> 00:10:19,000
Arre, Green Lager!

128
00:10:19,750 --> 00:10:22,166
Green Lager? Ez al da amaren garagardoa?

129
00:10:30,625 --> 00:10:31,666
Amanda?

130
00:10:40,416 --> 00:10:41,250
Ene…

131
00:10:56,458 --> 00:10:57,666
Aizu, Amanda…

132
00:10:59,541 --> 00:11:03,708
Imajina dezakezu gai naizela
hormak eta ateak zeharkatzeko?

133
00:11:03,791 --> 00:11:06,166
Mamuek bezala? Ezta pentsatu ere.

134
00:11:06,875 --> 00:11:10,208
Lehengo egunean atea itxi zenuen joatean,

135
00:11:10,291 --> 00:11:12,708
eta bi ordu eman nituen armairuan sartuta.

136
00:11:12,791 --> 00:11:13,666
Eta zer?

137
00:11:14,333 --> 00:11:17,000
Rudger, pentsatu zure gela dela.

138
00:11:17,083 --> 00:11:18,958
Eta libre zara etxean nagoenean.

139
00:11:19,458 --> 00:11:21,958
Zaudenean, primeran pasatzen dut, Amanda,

140
00:11:22,041 --> 00:11:25,000
baina beste umeekin
jolasteko gogoa ere badut.

141
00:11:25,083 --> 00:11:28,666
Ezin naute ikusi,
beraz, ezin dut haiekin jolastu,

142
00:11:28,750 --> 00:11:31,208
baina atsegin dut
nola jolasten diren ikustea.

143
00:11:31,291 --> 00:11:32,125
Ai!

144
00:11:34,083 --> 00:11:35,291
Hotz dago.

145
00:11:44,166 --> 00:11:46,208
Rudger! Begira!

146
00:11:51,416 --> 00:11:52,291
Zera da…

147
00:11:52,375 --> 00:11:54,208
Gabonetako zuhaitza!

148
00:12:04,875 --> 00:12:05,958
Amanda, galgatu!

149
00:12:16,541 --> 00:12:17,375
Rudger!

150
00:12:17,458 --> 00:12:19,666
Amanda!

151
00:12:20,208 --> 00:12:23,000
Rudger!

152
00:12:23,083 --> 00:12:24,375
Askatu!

153
00:12:30,708 --> 00:12:32,333
Amanda Shuffleup andereñoa!

154
00:12:33,583 --> 00:12:34,458
Zer da hori?

155
00:12:35,708 --> 00:12:36,833
Kaixo, ama.

156
00:12:37,416 --> 00:12:39,416
Hori zer den galdetu dizut.

157
00:12:44,958 --> 00:12:47,083
Ahalkegabea zara, ama.

158
00:12:47,708 --> 00:12:50,583
"Nor da hori" esan nahiko duzu,
ez "zer da hori".

159
00:12:55,458 --> 00:12:57,708
Amanda, zenbat aldiz esango dizut

160
00:12:57,791 --> 00:13:00,208
aterkia beheko aterki-ontzian jartzeko?

161
00:13:00,958 --> 00:13:03,916
Zorua eta zure arropa blai egin dituzu.

162
00:13:04,708 --> 00:13:06,791
Agian Rudger izan da.

163
00:13:08,291 --> 00:13:09,291
Egon, zer?

164
00:13:10,041 --> 00:13:11,250
- Amanda.
- Zer?

165
00:13:11,333 --> 00:13:13,958
- Laztana, noiz ikasiko duzu?
- Zer diozu?

166
00:13:14,041 --> 00:13:16,583
Ama, eskolan asko ikasten dut.

167
00:13:16,666 --> 00:13:19,458
Badakizu ez naizela horretaz ari.

168
00:13:26,291 --> 00:13:28,833
Ama, zorua bustitzen ari zara.

169
00:13:32,625 --> 00:13:35,583
Batzuetan, zu zara izatekoa.

170
00:13:40,166 --> 00:13:43,000
Jaitsi, txokolatea prestatuko dizut.

171
00:13:43,083 --> 00:13:44,583
Rudgerretzat ere!

172
00:13:44,666 --> 00:13:45,791
Ados.

173
00:13:54,916 --> 00:13:57,250
Barkatu, jauna, itxita dago.

174
00:13:57,333 --> 00:13:59,875
Inkesta bat egiten ari naiz auzoan.

175
00:13:59,958 --> 00:14:01,041
SHUFFLEUP LIBURU-DENDA

176
00:14:01,125 --> 00:14:04,625
Shuffleup… andrea?

177
00:14:04,708 --> 00:14:07,875
Inkesta bat? Zeri buruzkoa?

178
00:14:07,958 --> 00:14:10,083
Gure munduari buruzkoa da,

179
00:14:10,166 --> 00:14:13,708
umeei eta gaur egun
duten portaerari buruzkoa.

180
00:14:14,208 --> 00:14:17,291
Axola ez bazaizu,
erakutsiko didazu identifikazioa?

181
00:14:17,375 --> 00:14:18,625
Identifikazioa?

182
00:14:18,708 --> 00:14:21,375
Bai. Zure nortasuna
adierazten duen zerbait.

183
00:14:21,958 --> 00:14:25,625
Bunting naiz. Bunting jauna.

184
00:14:26,208 --> 00:14:28,125
Txoria bezala.

185
00:14:29,208 --> 00:14:32,208
Corn bunting, gari-berdantza,
hemendik ikus daiteke…

186
00:14:32,291 --> 00:14:34,375
Oso txori polita da.

187
00:14:44,916 --> 00:14:46,833
Badakit euria ari duela,

188
00:14:46,916 --> 00:14:48,750
baina orain oso lanpetuta nago.

189
00:14:48,833 --> 00:14:51,750
Nahi baduzu, inkesta utzi dezakezu.

190
00:14:52,833 --> 00:14:56,250
Ez da beharrezkoa. Dagoeneko beteta dago.

191
00:14:56,958 --> 00:14:58,041
Barkatu?

192
00:14:58,583 --> 00:14:59,458
Bai.

193
00:15:00,166 --> 00:15:04,125
"Mundu zaharra hiltzen ari da.
Berria nekez agertuko da.

194
00:15:04,208 --> 00:15:06,958
Eta argi-ilun horretan sortzen da… ".

195
00:15:08,250 --> 00:15:10,250
Zer sortzen da?

196
00:15:12,000 --> 00:15:13,375
Sentitzen dut.

197
00:15:13,458 --> 00:15:15,750
Senarrak aukeratu zituen liburuak eta…

198
00:15:16,666 --> 00:15:18,708
Ez barkamenik eskatu.

199
00:15:18,791 --> 00:15:20,083
Eta, bide batez…

200
00:15:22,166 --> 00:15:26,041
izugarri gustatzen zait
liburu-denda honen usain ona.

201
00:15:32,750 --> 00:15:34,250
Oso arraroa izan da.

202
00:15:34,333 --> 00:15:35,833
Umeei buruzko inkesta?

203
00:15:36,416 --> 00:15:38,416
Eta neska ere arraroa zen.

204
00:15:39,416 --> 00:15:40,250
Zein neska?

205
00:15:40,333 --> 00:15:41,833
Ondoan zuen neska.

206
00:15:41,916 --> 00:15:43,500
Zeri buruz ari zara?

207
00:15:44,583 --> 00:15:47,333
Rudger, gauza bera pentsatu dugu?

208
00:15:47,916 --> 00:15:51,250
Ez naizela lagun ikusezin bakarra, alegia?

209
00:16:02,541 --> 00:16:04,333
Ea zer moduz doan bilera.

210
00:16:05,083 --> 00:16:06,333
Bai, badakit,

211
00:16:06,416 --> 00:16:08,791
zerutik ogia jausten ez bada…

212
00:16:10,166 --> 00:16:11,000
Amanda?

213
00:16:13,500 --> 00:16:14,416
Ondo dago.

214
00:16:14,500 --> 00:16:16,541
Rudgerrekin jolasten ari da.

215
00:16:16,625 --> 00:16:19,541
Ez, "Roger" ez, "Rudger" da.

216
00:16:19,625 --> 00:16:22,041
R, U, D, G, E, R.

217
00:16:22,125 --> 00:16:25,041
Horrela izango dira bere lagun berriak.

218
00:16:27,125 --> 00:16:30,500
Ez egin barre, ama.
Rudger Amandaren asmakizun bat da.

219
00:16:30,583 --> 00:16:31,791
Berak bakarrik ikusten du.

220
00:16:31,875 --> 00:16:34,916
Ez da benetako laguna, erabat asmatu du.

221
00:16:35,000 --> 00:16:36,041
Sinetsi dezakezu?

222
00:16:38,750 --> 00:16:40,291
Esan dizut ez barre egiteko.

223
00:16:41,250 --> 00:16:43,500
Amandak dio ikusten duela.

224
00:16:43,583 --> 00:16:45,541
Barkatu, Lizzie.

225
00:16:45,625 --> 00:16:48,416
Iragana gogorarazi didazu.

226
00:16:49,041 --> 00:16:49,958
Iragana?

227
00:16:50,541 --> 00:16:52,291
Ez al zara oroitzen?

228
00:16:52,875 --> 00:16:54,833
Nola zuen izena?

229
00:16:55,875 --> 00:16:59,208
Egia da,
izen hori jarri zenion hozkailuagatik.

230
00:16:59,708 --> 00:17:01,875
Bai, laztana, Hoz esaten zenion.

231
00:17:02,625 --> 00:17:03,875
Hozkailua?

232
00:17:03,958 --> 00:17:05,625
Ama, zertaz ari zara?

233
00:17:05,708 --> 00:17:08,833
Esan zenidan Hozek
salbatu zintuela suge gaizto batetik.

234
00:17:08,916 --> 00:17:11,750
Banaezinak zineten,
beti elkarrekin zeundeten.

235
00:17:11,833 --> 00:17:13,541
Txakur bat zela uste dut.

236
00:17:13,625 --> 00:17:14,500
Txakur bat?

237
00:17:14,583 --> 00:17:17,750
Bai. Galdetu zure anaiari, ikusiko duzu.

238
00:17:18,250 --> 00:17:20,041
Hozek arazo asko eman zizkion.

239
00:17:20,125 --> 00:17:22,250
Ama! Labe berriro egin du!

240
00:17:25,208 --> 00:17:26,833
Zatoz hona, Labe!

241
00:17:27,333 --> 00:17:30,333
Amanda, Labek ez dezala kanikarik jan.

242
00:17:30,916 --> 00:17:32,333
Bai, ados!

243
00:17:34,416 --> 00:17:35,500
Hoz?

244
00:17:37,833 --> 00:17:39,291
Arrautzak ahaztu ditut.

245
00:17:39,375 --> 00:17:42,750
Lizzie? Zer jazo da? Hor zaude? Kaixo!

246
00:17:42,833 --> 00:17:44,000
Mila esker, Goldie.

247
00:17:44,083 --> 00:17:45,625
Zorte on bilerarekin!

248
00:17:45,708 --> 00:17:48,333
SHUFFLEUP LIBURU-DENDA

249
00:17:52,333 --> 00:17:55,125
…hemeretzi, hogei. Prest?

250
00:17:55,208 --> 00:17:57,250
Oraindik ez, Goldie!

251
00:18:01,708 --> 00:18:05,583
Mostradore azpian ezkutatuko naiz.
Rudger jauna, zu hor.

252
00:18:06,083 --> 00:18:07,250
Sarjentu nagusia,

253
00:18:07,333 --> 00:18:10,000
ziur nago ez nauela aurkituko.

254
00:18:10,083 --> 00:18:12,000
Rudger jauna, biok ezkutatu behar dugu.

255
00:18:12,583 --> 00:18:13,500
Zure esanetara!

256
00:18:13,583 --> 00:18:16,666
Biziraungo dugu
ama itzuli arte, sarjentu nagusia.

257
00:18:17,833 --> 00:18:19,541
Banoa!

258
00:18:19,625 --> 00:18:21,250
Oraindik ez!

259
00:18:41,041 --> 00:18:42,916
Amanda? Amanda!

260
00:18:43,666 --> 00:18:45,291
Zer irudikatzen ari zara?

261
00:18:46,208 --> 00:18:47,583
Ezer ez, barkatu.

262
00:18:48,083 --> 00:18:50,250
Azkar! Aurkituko zaitu!

263
00:18:51,500 --> 00:18:54,583
Tira, hortxe ezkutatuko naiz.

264
00:18:54,666 --> 00:18:55,666
Ondo.

265
00:19:00,916 --> 00:19:03,916
Ideia bikaina izan da
argiak itzaltzea, sarjentu nagusia.

266
00:19:04,583 --> 00:19:06,250
Ez naiz ni izan, Rudger.

267
00:19:06,750 --> 00:19:07,708
Zer?

268
00:19:25,208 --> 00:19:26,500
Amanda!

269
00:19:27,583 --> 00:19:28,916
Rudger?

270
00:19:42,875 --> 00:19:44,708
Aurkitu zaitut, Amanda printzesa!

271
00:19:44,791 --> 00:19:46,958
Aizu, ez da ezer gertatzen.

272
00:19:51,958 --> 00:19:54,333
Eskerrak diferentziala ondo dagoen.

273
00:19:54,833 --> 00:19:58,208
Nekagarria izango litzateke
kableak konpondu behar izatea.

274
00:19:58,291 --> 00:20:00,541
Baina leku honek urte batzuk ditu.

275
00:20:01,041 --> 00:20:02,375
Saihestezina da.

276
00:20:02,458 --> 00:20:03,791
Bere errua izan da.

277
00:20:03,875 --> 00:20:04,708
Norena?

278
00:20:06,291 --> 00:20:10,208
Argia joan zen, zerbaitek distira egin
eta neska bat agertu zen.

279
00:20:10,291 --> 00:20:11,750
Itzalaldi bat izan da…

280
00:20:11,833 --> 00:20:13,208
Han zegoen!

281
00:20:13,291 --> 00:20:15,666
Ile luzeko neska, lehenago etorri zena…

282
00:20:15,750 --> 00:20:17,208
Aurpegi beldurgarria du.

283
00:20:17,291 --> 00:20:20,291
Rudger harrapatu eta eramaten saiatu zen.

284
00:20:23,541 --> 00:20:25,500
Benetan, ikusi dut.

285
00:20:25,583 --> 00:20:27,541
Amanda, laztana,

286
00:20:27,625 --> 00:20:31,625
Batzuetan buelta gehiegi ematen dizkiozu
gauzei buru txiki horretan.

287
00:20:31,708 --> 00:20:33,208
Ez kezkatu.

288
00:20:33,291 --> 00:20:36,125
Ez! Ez dago nire buruan bakarrik.

289
00:20:36,208 --> 00:20:37,458
Benetakoa zen.

290
00:20:38,333 --> 00:20:41,083
Amandak batzuetan lagunak asmatzen ditu.

291
00:20:41,166 --> 00:20:42,208
Ondo egongo da.

292
00:20:42,791 --> 00:20:43,791
Baina ama…

293
00:20:44,291 --> 00:20:46,166
Goldie, etxera joan zaitezke.

294
00:20:46,250 --> 00:20:47,291
Eta mila esker.

295
00:20:47,791 --> 00:20:48,833
Agur.

296
00:20:49,416 --> 00:20:50,250
Bai.

297
00:20:51,666 --> 00:20:54,083
Gero arte, Amanda printzesa.

298
00:20:54,166 --> 00:20:56,875
Ama, sinetsi egin behar didazu, egia da.

299
00:20:56,958 --> 00:20:58,708
Neska hori eta Rudger…

300
00:20:58,791 --> 00:21:01,625
Amanda, mesedez. Ez da benetakoa.

301
00:21:03,625 --> 00:21:07,291
Benetan, ez zaitez horrela jarri
existitzen ez den norbaitengatik.

302
00:21:09,833 --> 00:21:11,208
Nekatuta nago, maitea.

303
00:21:11,291 --> 00:21:12,958
Oso egun gogorra izan da.

304
00:21:13,041 --> 00:21:15,041
Bilera ez da ondo joan.

305
00:21:16,250 --> 00:21:17,458
Aita hemen balego…

306
00:21:17,541 --> 00:21:20,958
Bai, arrazoi duzu. Aitak biribilduko zuen.

307
00:21:22,083 --> 00:21:24,041
Ez, ama. Aitak sinetsiko zidan.

308
00:21:36,958 --> 00:21:40,083
Zein txarto! Ez dakit
zergatik ez dizun sinesten.

309
00:21:40,166 --> 00:21:42,125
Sekula ez dut hainbeste beldur izan.

310
00:21:42,208 --> 00:21:46,125
Ustel usaina zuen
eta izotza bezain hotz zegoen.

311
00:21:46,208 --> 00:21:49,291
Badakit ama oso gaizki pasatzen ari dela,

312
00:21:49,375 --> 00:21:51,291
baina zer gertatzen da gu biokin?

313
00:21:51,375 --> 00:21:52,208
Ixo, Rudger.

314
00:21:52,291 --> 00:21:54,708
Guk ere baditugu gure arazoak.

315
00:21:55,250 --> 00:21:57,291
Egia da, aitak sinetsiko zigun.

316
00:21:57,375 --> 00:22:00,875
Arrazoi duzu.
Bera hemen izan balitz, ez genukeen…

317
00:22:00,958 --> 00:22:04,458
Isiltzeko! Ez dakizu ezer.

318
00:22:05,666 --> 00:22:06,916
Amanda.

319
00:22:07,000 --> 00:22:08,125
Egia da.

320
00:22:08,208 --> 00:22:09,958
Zu ere desagertu egingo zara.

321
00:22:10,041 --> 00:22:11,458
Hala izango da.

322
00:22:12,458 --> 00:22:16,375
Zu irudikatzeari uzten diodanean,
betiko desagertuko zara.

323
00:22:16,458 --> 00:22:17,375
Zer?

324
00:22:17,458 --> 00:22:19,375
Zertaz ari zara? Ni…

325
00:22:19,458 --> 00:22:21,041
Utzi bakean!

326
00:22:21,125 --> 00:22:23,208
Amanda, ez zaizu axola?

327
00:22:23,291 --> 00:22:26,083
Neska-mamu horrek eraso egin dit!

328
00:22:26,166 --> 00:22:28,333
Bahitu ahal ninduen.

329
00:22:28,416 --> 00:22:29,625
Entzuten didazu?

330
00:23:05,916 --> 00:23:11,250
KONTULARITZA

331
00:23:37,791 --> 00:23:39,041
Zer egiten ari naiz?

332
00:23:48,291 --> 00:23:49,625
Zer izan da hori?

333
00:23:50,791 --> 00:23:53,375
Gutxigatik ez nau bahitu

334
00:23:53,458 --> 00:23:56,666
ile beltzeko neska ikaragarri horrek.

335
00:24:02,958 --> 00:24:03,791
Zer?

336
00:24:22,500 --> 00:24:23,791
Aizu.

337
00:24:25,833 --> 00:24:27,333
Ikus nazakezu?

338
00:24:29,458 --> 00:24:30,291
Bai.

339
00:24:31,083 --> 00:24:32,291
Baina ozta-ozta.

340
00:24:32,375 --> 00:24:34,500
Zu ere norbaiten laguna zara?

341
00:24:36,041 --> 00:24:37,375
Asmatutako lagun bat.

342
00:24:37,875 --> 00:24:39,791
Orain arte, bai.

343
00:24:40,875 --> 00:24:42,291
Zergatik diozu hori?

344
00:24:42,375 --> 00:24:45,791
Badirudi nire lagunak
ez nauela ikusten dagoeneko.

345
00:24:47,375 --> 00:24:50,166
Jada ez nau behar.

346
00:24:53,875 --> 00:24:56,291
Desagertzen ari zara?

347
00:24:56,375 --> 00:24:57,333
Bai.

348
00:24:57,833 --> 00:24:59,291
Zer gertatuko zaizu?

349
00:24:59,875 --> 00:25:00,791
Ez dakit.

350
00:25:02,375 --> 00:25:03,333
Min ematen dizu?

351
00:25:03,833 --> 00:25:05,791
Beldur al zara?

352
00:25:12,416 --> 00:25:14,666
Ez naiz inoiz desagertu, baina…

353
00:25:15,166 --> 00:25:16,916
beldurra ematen dit.

354
00:25:33,958 --> 00:25:34,875
Amanda,

355
00:25:35,458 --> 00:25:38,250
izugarri sentitzen dut.
Atzo txarto portatu nintzen.

356
00:25:39,458 --> 00:25:40,666
Bale.

357
00:25:40,750 --> 00:25:42,958
Bihar igerilekura joan gaitezke.

358
00:25:43,041 --> 00:25:43,875
Ondo deritzozu?

359
00:25:47,000 --> 00:25:49,291
Edo amona Downbeatekin gera gaitezke.

360
00:25:49,375 --> 00:25:51,958
Gailetak egin ditzakezue, laboreak jaso,

361
00:25:52,041 --> 00:25:54,541
eta noski,
Rudgerrek ere joan beharko luke.

362
00:25:56,416 --> 00:25:57,291
Ados.

363
00:26:15,458 --> 00:26:18,083
Itxaron, maitea,
aparkalekua ordainduko dut.

364
00:26:19,791 --> 00:26:21,625
Ez diozu barkamenik eskatuko?

365
00:26:22,375 --> 00:26:23,625
Zergatik?

366
00:26:24,541 --> 00:26:26,375
Ez naiz desagertuko!

367
00:26:26,958 --> 00:26:28,541
Zergatik zaude hain haserre?

368
00:26:28,625 --> 00:26:31,916
Ez gara inoiz desagertuko,
babestuko gara eta negarrik ez.

369
00:26:32,000 --> 00:26:33,875
Promesa bete behar da, ezta?

370
00:26:33,958 --> 00:26:36,666
Rudger, hau aparkalekua da, ez ganbara.

371
00:26:39,083 --> 00:26:40,708
Aizu, nora zoaz?

372
00:26:44,125 --> 00:26:46,375
Ikusten? Ez naiz desagertzen.

373
00:26:46,958 --> 00:26:49,166
Mesedez, Rudger. Ez da segurua.

374
00:26:49,750 --> 00:26:51,666
Banandu gara eta ez naiz desagertu.

375
00:26:52,250 --> 00:26:53,583
Hau aurkikuntza.

376
00:26:53,666 --> 00:26:57,333
Ikusten ez banauzu ere,
ez naiz desagartuko.

377
00:26:57,416 --> 00:27:00,083
Aski da, ulertzen dut. Itzuli hona.

378
00:27:00,166 --> 00:27:02,583
Oker nengoen, Rudger. Sentitzen dut.

379
00:27:04,833 --> 00:27:05,708
Rudger!

380
00:27:12,166 --> 00:27:14,166
Kaixo, neskatxo.

381
00:27:14,958 --> 00:27:18,208
Sentitzen dut zu izutu izana.

382
00:27:18,750 --> 00:27:21,583
Ez kezkatu, neskatxo,
ez naiz zure bila etorri.

383
00:27:21,666 --> 00:27:25,291
Ez. Zure laguntxoarekin
hitz egitera etorri naiz.

384
00:27:26,083 --> 00:27:27,125
Zoritxarrez,

385
00:27:27,208 --> 00:27:29,833
ilara handia dago aparkalekua ordaintzeko.

386
00:27:29,916 --> 00:27:33,208
Badirudi zure ama luzatu egingo dela.

387
00:27:42,958 --> 00:27:44,458
Amanda, korri!

388
00:27:50,083 --> 00:27:51,250
Rudger!

389
00:27:51,875 --> 00:27:55,875
Irudizko hau kalitatezkoa da. Aspaldian.

390
00:27:57,250 --> 00:27:59,625
Zelako usain ona.

391
00:28:46,541 --> 00:28:48,708
Bai, larrialdi bat da.

392
00:28:51,041 --> 00:28:53,125
- Bidali norbait, agudo.
- Amanda!

393
00:28:53,833 --> 00:28:55,000
Ondo al dago?

394
00:28:58,541 --> 00:28:59,583
Amanda!

395
00:29:01,000 --> 00:29:01,958
Amanda!

396
00:29:06,291 --> 00:29:09,958
ANBULANTZIA

397
00:30:10,791 --> 00:30:12,083
Ikusten zaitut.

398
00:30:14,875 --> 00:30:18,291
Badakit zer zaren
eta zu bezalako asko ezagutzen ditut.

399
00:30:21,875 --> 00:30:24,791
Ulertzen dut gertatzen ari zaizun.

400
00:30:28,041 --> 00:30:31,291
Gogorra da norbaitek gu ahaztea.

401
00:30:33,166 --> 00:30:36,458
Baina guztioi gertatzen zaigu,
lehenago edo geroago.

402
00:30:37,875 --> 00:30:40,125
Ez, ez nau ahaztuko!

403
00:30:40,208 --> 00:30:41,666
Istripu bat izan da.

404
00:30:41,750 --> 00:30:44,291
Auto batek Amanda harrapatu du eta…

405
00:30:44,375 --> 00:30:45,916
Gauza bera da.

406
00:30:48,000 --> 00:30:50,916
Tamalez, desagertzen ari zara.

407
00:30:52,583 --> 00:30:53,916
Zer…

408
00:30:54,500 --> 00:30:57,416
Uste dut ez duzula denbora askorik.

409
00:30:59,166 --> 00:31:00,583
Zatoz nirekin, gazte.

410
00:31:01,125 --> 00:31:02,000
Amanda.

411
00:31:03,000 --> 00:31:06,541
Amanda hil da, ezta?
Horregatik zaude hemen.

412
00:31:10,125 --> 00:31:13,250
Herio zara.

413
00:31:13,750 --> 00:31:17,041
Ez naiz Herio. Zinzan dut izena.

414
00:31:17,125 --> 00:31:20,791
Berriro diot: ez duzu denbora askorik.

415
00:31:20,875 --> 00:31:23,250
Hemen gera zaitezke eta desagertu,

416
00:31:23,333 --> 00:31:25,041
edo nirekin etor zaitezke.

417
00:31:25,833 --> 00:31:28,625
Ezin dut. Amandarekin itzuli behar dut.

418
00:31:29,625 --> 00:31:31,291
Zure erabakia da, gazte.

419
00:31:34,041 --> 00:31:35,041
Baina ni…

420
00:31:35,958 --> 00:31:38,083
Ez dut desagertu nahi.

421
00:31:41,875 --> 00:31:44,041
Azkarrago joan zaitezke?

422
00:31:46,916 --> 00:31:48,041
Nora goaz?

423
00:31:48,125 --> 00:31:51,041
Leku seguru batera, ez kezkatu.

424
00:31:51,541 --> 00:31:54,166
Eta non da hori?

425
00:31:54,250 --> 00:31:57,791
Gure ibilaldiak ate egokira
eramango gaitu, leku egokian.

426
00:31:58,500 --> 00:31:59,791
Zer esan nahi duzu?

427
00:31:59,875 --> 00:32:03,791
Isilik egon, gazte.
Galdera gehiegi egiten dituzu.

428
00:32:03,875 --> 00:32:07,250
Barkatu, gauza asko
galdetzen nion beti Amandari.

429
00:32:07,333 --> 00:32:10,791
Eta zure Amanda horrek
beti zuen denetarako erantzuna?

430
00:32:11,583 --> 00:32:12,791
Beti ez.

431
00:32:12,875 --> 00:32:15,541
Eta zer egiten zuen erantzunik ez zuenean?

432
00:32:15,625 --> 00:32:18,291
Ba zerbait asmatzen zuen.

433
00:32:19,958 --> 00:32:23,291
Agian horregatik irudikatu zintuen, gazte.

434
00:32:24,041 --> 00:32:25,791
Erantzuna zeu zinelako.

435
00:32:26,916 --> 00:32:28,083
Erantzuna?

436
00:32:28,833 --> 00:32:30,791
Uste duzu Amandaren erantzuna naizela?

437
00:32:30,875 --> 00:32:34,500
Bai. Irudizkoen eginkizuna bete duzu.

438
00:32:36,625 --> 00:32:40,041
Jarri arreta
aurrean duzun horretan bakarrik.

439
00:32:43,000 --> 00:32:44,041
Kale itsu bat?

440
00:32:44,125 --> 00:32:45,041
Begira hobeto.

441
00:32:45,625 --> 00:32:48,166
Ateak bizitza berri batera eramango zaitu.

442
00:32:54,041 --> 00:32:56,708
Ez pentsatu. Joan.

443
00:33:01,125 --> 00:33:04,166
Ahaztu egin behar dituzu
ahaztu zaituztenak.

444
00:33:06,000 --> 00:33:07,166
Zinzan.

445
00:33:07,750 --> 00:33:10,166
Zu bezalako gehiagoren bila
joan behar dut.

446
00:33:11,333 --> 00:33:15,041
Gozatu zure bizitza berriaz.
Hau da zure etxe berria.

447
00:33:44,125 --> 00:33:45,708
Barkatu.

448
00:33:45,791 --> 00:33:48,250
Zinzanek ekarri nau eta uste dut…

449
00:33:53,625 --> 00:33:56,541
Barkatu, baina zergatik hitz egiten diozu?

450
00:33:58,625 --> 00:34:02,208
Benetako pertsona da.
Ezin zaitu ikusi ezta entzun.

451
00:34:02,750 --> 00:34:04,833
A, bai.

452
00:34:06,458 --> 00:34:07,875
Mugi zaitezke?

453
00:34:10,625 --> 00:34:12,500
Kontzertua hasiko da!

454
00:34:14,833 --> 00:34:15,666
Aizu!

455
00:34:58,041 --> 00:35:02,416
- Emily!
- Emily!

456
00:35:03,250 --> 00:35:04,166
Kaixo!

457
00:35:09,250 --> 00:35:10,583
Aizue!

458
00:35:10,666 --> 00:35:12,958
Ondo pasatzen ari zarete?

459
00:35:13,041 --> 00:35:16,083
Bai!

460
00:35:18,333 --> 00:35:20,583
Eta zuek zer moduz?

461
00:35:25,666 --> 00:35:29,083
Aizue! Zer egun da bihar?

462
00:35:29,166 --> 00:35:31,083
Larunbata!

463
00:35:31,166 --> 00:35:33,250
Eta hurrengoa?

464
00:35:33,333 --> 00:35:36,083
Igandea!

465
00:35:36,166 --> 00:35:38,833
Eta zer egun mota dira horiek?

466
00:35:38,916 --> 00:35:41,833
Gustukoen ditugunak!

467
00:35:41,916 --> 00:35:44,416
Eta zergatik dira bereziak?

468
00:35:44,500 --> 00:35:46,916
Gure lanegunak direlako!

469
00:35:47,000 --> 00:35:49,333
Lan asko egiten dugu
eta jolastuz egiten dugu!

470
00:35:49,416 --> 00:35:52,833
Eta gero, duguna partekatzen dugu.

471
00:36:27,458 --> 00:36:28,583
Nor zara zu?

472
00:36:32,583 --> 00:36:33,750
Berria zara.

473
00:36:34,750 --> 00:36:35,583
Bai.

474
00:36:35,666 --> 00:36:37,416
Nola ezagutzen duzu toki hau?

475
00:36:37,500 --> 00:36:38,708
Zinzanek aipatu du.

476
00:36:39,625 --> 00:36:40,666
Zure izena?

477
00:36:40,750 --> 00:36:41,958
Rudger naiz.

478
00:36:42,958 --> 00:36:44,875
Rudge. Bere begien kolorea?

479
00:36:44,958 --> 00:36:45,875
Rudge?

480
00:36:45,958 --> 00:36:47,166
Begien kolorea?

481
00:36:49,458 --> 00:36:50,375
Zureak ez.

482
00:36:50,458 --> 00:36:52,833
Zein koloretakoak dira Zinzanen begiak?

483
00:36:54,458 --> 00:36:55,375
Ba…

484
00:36:55,458 --> 00:36:59,416
Eskuinekoa urdina zen,
eta ezkerrekoa, gorria!

485
00:37:06,791 --> 00:37:08,000
Onartuta.

486
00:37:08,583 --> 00:37:11,375
Banekien! Kolorea nekien!

487
00:37:12,083 --> 00:37:14,083
Bai! Benetan!

488
00:37:20,583 --> 00:37:22,500
Rudge, gizakia dirudizu.

489
00:37:23,125 --> 00:37:24,333
Emily bezala.

490
00:37:24,416 --> 00:37:26,000
Krak krak!

491
00:37:26,875 --> 00:37:29,250
Rudge, hau Elur-maluta da.

492
00:37:29,333 --> 00:37:31,958
Zalantzarik bazenuen, hipopotamoa naiz.

493
00:37:33,541 --> 00:37:35,791
Txikitxo hau Hezur-txikitzaile da,

494
00:37:35,875 --> 00:37:37,166
eta agurtzen zaitu.

495
00:37:40,916 --> 00:37:41,833
Pozten naiz.

496
00:37:43,375 --> 00:37:46,333
Hemen irudimenak sortu ditu denak?

497
00:37:46,916 --> 00:37:49,916
Bai, hemen denok gara irudizkoak.

498
00:37:51,208 --> 00:37:52,333
Irudizkoak?

499
00:37:52,416 --> 00:37:55,583
Horrela esan digute beti gizaki helduek.

500
00:37:59,833 --> 00:38:02,958
Egon, ez al dakizu ezer honi buruz, Rudge?

501
00:38:04,708 --> 00:38:08,791
Jakingo duzu irudimena gainezka
duten haurrek asmatu egiten gaituztela,

502
00:38:08,875 --> 00:38:10,958
eta, lagunak egiten garenean,

503
00:38:11,041 --> 00:38:13,666
dena zoragarria da, bai?

504
00:38:13,750 --> 00:38:17,791
Baina heltzen direnean, interesa galdu
eta ahaztu egiten gaituzte.

505
00:38:17,875 --> 00:38:20,916
Eta, kasu gehienetan, akabo.

506
00:38:22,666 --> 00:38:23,875
Baina, badakizu zer?

507
00:38:23,958 --> 00:38:25,458
- Bada garaia…
- Kaixo!

508
00:38:25,541 --> 00:38:27,000
- …alaitzeko.
- Kaixo.

509
00:38:29,041 --> 00:38:30,333
Zinzanek zu bezalako

510
00:38:30,416 --> 00:38:33,125
lagun gehiago
ekarriko dituelako liburutegira.

511
00:38:33,208 --> 00:38:35,625
Liburuak irudimenaren ondorio dira, ezta?

512
00:38:37,541 --> 00:38:40,791
Rudge, irudizkoentzat, irudimena

513
00:38:40,875 --> 00:38:42,708
oxigenoaren baliokidea da.

514
00:38:46,791 --> 00:38:49,041
Eta liburutegi hau toperaino dago.

515
00:38:50,666 --> 00:38:52,208
Aizu, begira!

516
00:38:52,916 --> 00:38:56,791
Hori Lady Cubie da.
Artista ospetsu baten irudizkoa da.

517
00:38:56,875 --> 00:39:01,375
Hala da. Picasso gazteak esan zidan
egunen batean marraztuko ninduela.

518
00:39:01,458 --> 00:39:03,208
Zenbat maite dudan.

519
00:39:03,791 --> 00:39:05,791
Eta hori Metronomo baroia da.

520
00:39:05,875 --> 00:39:08,375
Bere lagun gor
konpositore ospetsuarekin batera,

521
00:39:08,458 --> 00:39:11,291
musika pieza eder asko sortu zituen.

522
00:39:15,916 --> 00:39:18,333
Bata bestearentzat eginak zeuden.

523
00:39:18,875 --> 00:39:20,958
Eta jaun hauskor hori kondaira bat da.

524
00:39:21,041 --> 00:39:22,541
Kontxo!

525
00:39:22,625 --> 00:39:27,291
Gehien inspiratzen gaituen
eta begirunea diogun irudizkoetako bat da.

526
00:39:27,375 --> 00:39:28,458
Kontxo.

527
00:39:29,041 --> 00:39:33,583
Izan ala ez izan: horra hor auzia.

528
00:39:34,916 --> 00:39:37,708
Haurren irudimenaren ondorio gara,

529
00:39:37,791 --> 00:39:39,833
eta haien lagunik onenak gara.

530
00:39:39,916 --> 00:39:43,125
Gizakiak eta haien mundua edertzen ditugu.

531
00:39:44,791 --> 00:39:46,333
Ez al da zoragarria?

532
00:39:51,916 --> 00:39:53,833
Ez dago inor.

533
00:39:54,666 --> 00:39:56,958
Liburutegia guretzat daukagu.

534
00:39:59,208 --> 00:40:01,458
Rudge, orain dator onena.

535
00:40:01,541 --> 00:40:05,041
Orain, irudizkoen handitasuna
ezagutzen duzula,

536
00:40:05,125 --> 00:40:06,541
ez al duzu uste

537
00:40:06,625 --> 00:40:10,708
merezi dugula leku bikain, zoragarri
eta paregabe batean bizitzea?

538
00:40:54,708 --> 00:40:56,291
Ongi etorri

539
00:40:56,375 --> 00:40:58,875
irudizkoen hirira.

540
00:41:10,416 --> 00:41:11,791
Usaina desagertu da.

541
00:41:12,541 --> 00:41:15,750
Pertsona bat hiltzean,
bere irudizkoa desagertzen da.

542
00:41:15,833 --> 00:41:19,083
Lastima. Gutxitan topatzen naiz
hain gauza bikainarekin.

543
00:41:19,166 --> 00:41:22,666
Matcha latte bat
eta eskatu duzun edalontzi gehigarria.

544
00:41:25,250 --> 00:41:26,916
Biok jan behar dugu.

545
00:41:27,541 --> 00:41:30,916
Bereziki goxoa eta partikularki freskoa

546
00:41:31,000 --> 00:41:34,166
den zerbait merezi dugu.

547
00:41:35,333 --> 00:41:36,166
Ez kezkatu.

548
00:41:36,250 --> 00:41:39,041
Nire usaimen zorrotzak aurkituko du.

549
00:41:57,166 --> 00:41:59,208
- Tori.
- Grazie.

550
00:42:24,208 --> 00:42:27,625
Emily, gauza bat galdetu diezazuket?

551
00:42:29,625 --> 00:42:30,458
Eskerrik asko.

552
00:42:31,875 --> 00:42:35,875
Ametsezko hiri hau
liburuen irudimenaz egina dago.

553
00:42:35,958 --> 00:42:39,375
Bihar hiri ezberdina izango da,
eta etzi beste bat izango da.

554
00:42:39,458 --> 00:42:41,083
Egunero aldatzen da.

555
00:42:41,166 --> 00:42:42,791
Atzo Machu Picchu zen.

556
00:42:42,875 --> 00:42:45,708
Eta herenegun
Whangdoodlen lurraldea izan zen.

557
00:42:46,208 --> 00:42:47,375
Hau gure etxea da.

558
00:42:48,083 --> 00:42:51,791
Liburutegiak leku askotara garamatza
eta nahi dugunean itzul gaitezke.

559
00:42:59,083 --> 00:43:00,166
Baina, Rudge,

560
00:43:00,250 --> 00:43:03,375
ezin ditugu leku hauek
geuk bakarrik sortu.

561
00:43:04,125 --> 00:43:07,416
Benetako gizakiak dira irudimenarekin
gauzak sortzen dituztenak.

562
00:43:09,458 --> 00:43:10,458
Guk ezin dugu.

563
00:43:11,958 --> 00:43:15,083
Baina zeregin batzuk
guk bakarrik bete ditzakegu.

564
00:43:15,958 --> 00:43:17,125
Ze gozoa.

565
00:43:17,791 --> 00:43:18,916
Zereginak, diozu?

566
00:43:19,000 --> 00:43:19,833
Bai!

567
00:43:19,916 --> 00:43:23,666
Abenturak bizi ditugu umeen irudimenarekin
eta elkarrekin jolasten gara.

568
00:43:23,750 --> 00:43:25,375
Jaten ari zaren otarteko gozoa

569
00:43:25,458 --> 00:43:27,458
eta partekatzen ditugun malbabiskoak

570
00:43:27,541 --> 00:43:30,208
haurren irudimenetik datoz.

571
00:43:33,375 --> 00:43:37,000
Eta bihar goizean
lanean gogor hasiko zara, Rudge.

572
00:43:37,083 --> 00:43:38,125
Ados, baina…

573
00:43:38,208 --> 00:43:41,500
Emily, joan beharra daukat, benetan.

574
00:43:45,458 --> 00:43:46,750
Gaur nire laguna…

575
00:43:46,833 --> 00:43:48,250
Bunting delako hori…

576
00:43:48,833 --> 00:43:50,000
Bunting?

577
00:43:56,125 --> 00:43:57,458
Ai!

578
00:44:00,166 --> 00:44:03,583
Rudge, Bunting esan duzu?

579
00:44:03,666 --> 00:44:04,625
Bai, hori da.

580
00:44:05,625 --> 00:44:07,291
Zer dakizu hari buruz?

581
00:44:07,875 --> 00:44:09,041
Eraso egin zigun!

582
00:44:09,958 --> 00:44:13,125
Amarekin erosketak egitera joan ginen
eta eraso egin zigun.

583
00:44:13,208 --> 00:44:15,541
Bere erruz, nire laguna harrapatu dute.

584
00:44:16,166 --> 00:44:18,666
Bunting jauna.

585
00:44:20,375 --> 00:44:22,166
Erabat desatsegina da.

586
00:44:22,250 --> 00:44:24,291
Gutaz elikatzen da bizirauteko.

587
00:44:24,375 --> 00:44:28,166
Ehunka jan ditu ehunka urtez bizitzeko.

588
00:44:28,250 --> 00:44:30,375
Zoritxarrez, beti iristen da

589
00:44:30,458 --> 00:44:33,458
gure giza lagunei
agur esan behar diegun eguna.

590
00:44:33,958 --> 00:44:38,083
Baina Buntingek ez zion
bere irudizkoari agur esan nahi izan.

591
00:44:38,583 --> 00:44:42,458
Heldua zela,
irudimenaren ahalmena nahi zuen,

592
00:44:42,541 --> 00:44:46,375
eta egun batean
beste norbaiten irudizkoa jan zuen.

593
00:44:46,875 --> 00:44:49,333
Bunting edonon ager daiteke.

594
00:44:49,833 --> 00:44:53,666
Usaimenarekin antzematen gaitu
eta horrela aurkitzen gaitu.

595
00:44:58,916 --> 00:45:01,541
Eta orduan irensten gaitu
eta betiko bizi da.

596
00:45:02,666 --> 00:45:05,541
Horrela ez du inoiz
irudikatzeko gaitasuna galtzen.

597
00:45:05,625 --> 00:45:08,250
Oraindik hor kanpoan dago.

598
00:45:08,333 --> 00:45:09,583
Lasai zaitezte.

599
00:45:09,666 --> 00:45:12,458
Ez kezkatu. Liburutegian gaude.

600
00:45:12,541 --> 00:45:14,500
Salbu gaude irudizkoen hirian.

601
00:45:14,583 --> 00:45:15,583
Onik egongo gara.

602
00:45:20,166 --> 00:45:21,833
Sentitzen dut, Rudge.

603
00:45:21,916 --> 00:45:24,541
Hemen denek ezagutzen dute Bunting jauna.

604
00:45:25,041 --> 00:45:27,583
Baina mito bat
besterik ez da, istorio bat.

605
00:45:28,208 --> 00:45:31,083
Ez duzu gezurrik esan behar
eta ezagutu duzula esan.

606
00:45:31,166 --> 00:45:35,083
Ez da existitzen.
Inork ez du Bunting jauna ikusi.

607
00:45:40,500 --> 00:45:44,333
Guk bai. Amandari eraso zion
eta ni irensten saiatu zen.

608
00:45:44,916 --> 00:45:47,458
Rudge, sentitzen dut,
baina argi izan behar duzu:

609
00:45:47,541 --> 00:45:48,833
Bunting ez da erreala.

610
00:45:48,916 --> 00:45:50,625
Egia esaten ari naiz, Emily.

611
00:45:50,708 --> 00:45:52,083
Buntingek eraso zion.

612
00:45:52,166 --> 00:45:54,625
Entzun. Ez dakit zer jazo zen,
baina ulertzen dut.

613
00:45:54,708 --> 00:45:56,916
Ulertzen dut zure lagunak kezkatzea.

614
00:45:57,000 --> 00:45:59,041
Tristea da eta gaizki pasatu duzu,

615
00:45:59,125 --> 00:46:00,333
baina ez du esan nahi…

616
00:46:02,166 --> 00:46:04,583
Tira, Rudge! Nora zoaz?

617
00:46:04,666 --> 00:46:06,125
Amandaren bila noa.

618
00:46:06,208 --> 00:46:08,500
Ez duzu aurkituko.

619
00:46:09,166 --> 00:46:11,000
Ulertzen duzu, ezta?

620
00:46:11,083 --> 00:46:14,083
Desagertuko zara
liburutegitik joaten bazara.

621
00:46:14,166 --> 00:46:15,291
Entzun, Rudge…

622
00:46:17,541 --> 00:46:19,166
Argi utziko dizut.

623
00:46:20,166 --> 00:46:22,291
Ez duzu neska hori berriro ikusiko.

624
00:46:23,166 --> 00:46:25,000
Gauzak horrelakoak dira hemen.

625
00:46:25,083 --> 00:46:27,166
Nik sortu ez ditudan arauak daude,

626
00:46:27,250 --> 00:46:29,166
eta errespetatu behar ditugu.

627
00:46:29,666 --> 00:46:33,500
Zutaz ahaztu da, Rudge,
eta hori saihestezina da.

628
00:46:34,166 --> 00:46:36,958
Oker zaude.
Amandak ez nau sekula ahaztuko.

629
00:46:37,041 --> 00:46:38,916
Gogoratzen zaituela uste baduzu,

630
00:46:39,000 --> 00:46:40,833
zergatik ez dizu deitu?

631
00:46:40,916 --> 00:46:43,083
Zergatik zaude hemen? Erantzun.

632
00:46:45,500 --> 00:46:46,583
Ez da horregatik.

633
00:46:49,333 --> 00:46:51,208
Rudgerren laguna hil da.

634
00:46:53,291 --> 00:46:56,041
Rudge…
Koloreak alderantziz esan zenituen.

635
00:46:56,125 --> 00:46:59,208
Zinzanen eskuineko begia
gorria da, eta ezkerrekoa urdina.

636
00:46:59,875 --> 00:47:02,791
Ikusten dugun guztia ez da dirudiena.

637
00:47:04,916 --> 00:47:06,791
Adi denok!

638
00:47:08,291 --> 00:47:09,458
Bada garaia.

639
00:47:09,541 --> 00:47:11,291
Jaso dena eta zoazte lotara.

640
00:47:17,875 --> 00:47:18,708
Egon, Emily!

641
00:47:42,833 --> 00:47:45,125
Ezin duzu lo egin, gazte?

642
00:47:45,666 --> 00:47:46,583
Zinzan?

643
00:47:51,166 --> 00:47:53,041
Hemen gustura gaude.

644
00:47:53,125 --> 00:47:55,583
Lan egiten baduzu, ez duzu goserik izango.

645
00:47:57,875 --> 00:48:01,000
Esan zenuen Amandaren erantzuna naizela.

646
00:48:02,166 --> 00:48:04,916
Baina, egiten dudana egiten dudala,
ezin dut ikusi.

647
00:48:06,500 --> 00:48:10,041
Hau da erantzuna?
Amandaren erantzuna al da?

648
00:48:11,458 --> 00:48:14,041
Denok esaten dugu agur.

649
00:48:15,500 --> 00:48:17,583
Nire laguna zoragarria zen.

650
00:48:18,125 --> 00:48:22,541
Baina, zoritxarrez,
ez zen zoriontsu bizi zen lekuan.

651
00:48:23,750 --> 00:48:27,541
Gauero, esna egoteko erregutzen zidan,

652
00:48:27,625 --> 00:48:29,375
haren ondoan egoteko, zelatan.

653
00:48:30,125 --> 00:48:31,250
Hala egin nuen.

654
00:48:32,458 --> 00:48:35,583
Beti zaintzen nuen, gau eta egun,

655
00:48:35,666 --> 00:48:38,875
azkenean ahaztu ninduen arte.

656
00:48:39,500 --> 00:48:41,333
Horregatik ez dut lorik egiten.

657
00:48:42,041 --> 00:48:44,000
Ez naiz lo egiteko irudikatua izan.

658
00:48:44,958 --> 00:48:47,416
Irudizkook helburu batekin jaiotzen gara.

659
00:48:50,250 --> 00:48:52,416
Eta, gazte, lasai egon zaitezke.

660
00:48:52,500 --> 00:48:54,208
Zu zaintzeaz arduratuko naiz.

661
00:48:54,291 --> 00:48:55,291
Zinzan.

662
00:48:56,291 --> 00:48:57,916
Ez dut negar egiten, inoiz.

663
00:48:58,416 --> 00:49:01,208
Amandak hala irudikatu ninduen.

664
00:49:17,291 --> 00:49:19,458
Rudge… Esnatu.

665
00:49:21,833 --> 00:49:23,708
Eguna da. Altxatu behar zara.

666
00:49:26,166 --> 00:49:28,000
Tira. Emily zain duzu.

667
00:49:33,875 --> 00:49:34,750
Emily!

668
00:49:35,791 --> 00:49:37,875
Azkenean. Berandu zatoz.

669
00:49:37,958 --> 00:49:40,791
Atzeratzen bazara,
lanik onenak desagertzen dira.

670
00:49:40,875 --> 00:49:42,291
Egun on, Emily.

671
00:49:44,333 --> 00:49:45,500
Egun on, Rudge.

672
00:49:45,583 --> 00:49:47,708
Tira, goazen lanera.

673
00:49:47,791 --> 00:49:52,208
IPUIN KONTALARIA
ARTISAUTZA AZOKA

674
00:49:52,291 --> 00:49:55,291
Ezer baino lehen,
begiratu iragarki-taulan.

675
00:49:55,791 --> 00:49:58,833
KATU GALDUA, TXAKUR DESAGERTUA,
INAUGURAZIO FESTA, KLUBA

676
00:49:58,916 --> 00:50:02,541
Ados. Lehenago edo geroago,
zeregin egokiena aurkituko duzu.

677
00:50:02,625 --> 00:50:03,708
Benetan?

678
00:50:03,791 --> 00:50:06,708
Begira, Rudge. Begiratu arretaz.

679
00:50:11,875 --> 00:50:13,208
IRAGARPENAK

680
00:50:15,083 --> 00:50:19,791
AGENTZIA

681
00:50:19,875 --> 00:50:21,041
Argazkiak.

682
00:50:22,208 --> 00:50:24,541
Emily, argazkiak ikusten ditut.

683
00:50:25,083 --> 00:50:25,916
Bai.

684
00:50:26,000 --> 00:50:29,041
Gurekin jolastu nahi duten haurrak dira.

685
00:50:29,125 --> 00:50:31,875
Arreta gehien ematen dizun
haurraren argazkia

686
00:50:31,958 --> 00:50:33,791
aukeratu behar duzu soilik.

687
00:50:33,875 --> 00:50:36,208
Ezinbestekoa da adiskidea aukeratzea.

688
00:50:36,291 --> 00:50:38,291
Honek gauza gozoak irudikatzen ditu.

689
00:50:38,375 --> 00:50:39,708
Izozkia jan nahi dut.

690
00:50:39,791 --> 00:50:42,375
- Niretzat izango da?
- Astakilo bat da!

691
00:50:44,375 --> 00:50:47,375
Rudger, ez pentsatu. Sentitu.

692
00:50:48,416 --> 00:50:49,250
John.

693
00:50:49,333 --> 00:50:51,791
JOHN KAPITAINA

694
00:50:53,125 --> 00:50:54,291
John da.

695
00:51:07,666 --> 00:51:11,625
- Zoaz haren bila, Rudge!
- Harrapatu, Rudge! Bai!

696
00:51:11,708 --> 00:51:14,166
Argazki bat tren txartela bezalakoa da.

697
00:51:14,250 --> 00:51:17,208
- Hartzen duzunean, ezin duzu galdu.
- Aupa, Rudge!

698
00:51:17,291 --> 00:51:19,125
Bai!

699
00:51:28,750 --> 00:51:29,708
Adi, tripulazio!

700
00:51:29,791 --> 00:51:33,583
Entrenamendua egina.
Prestatu hiperabiadurarako!

701
00:51:45,416 --> 00:51:46,791
Ilargi-harria duzu?

702
00:51:47,750 --> 00:51:49,041
Ilargi-harria?

703
00:51:49,125 --> 00:51:52,083
Gure misioa
tramankulu arraroak biltzea da.

704
00:51:52,583 --> 00:51:54,375
Itzuli harekin lehenbailehen.

705
00:52:05,000 --> 00:52:07,958
Itzuli berehala, etsaia hurbiltzen ari da!

706
00:52:20,166 --> 00:52:23,083
Rudge, itzuli azkar!

707
00:52:31,083 --> 00:52:34,083
Tripulazioa, borroka-lekura!
Prest kontraerasorako!

708
00:52:34,708 --> 00:52:35,958
Berehala, kapitaina!

709
00:52:37,708 --> 00:52:40,000
Rudge, lan gehiago eta jolas gutxiago!

710
00:52:40,083 --> 00:52:41,750
Lana eta jolasa aldi berean.

711
00:52:41,833 --> 00:52:44,125
Ume honek
irudimenean bakarrik jolasten du,

712
00:52:44,208 --> 00:52:46,500
baina kontuz ez bagabiltza,
arriskutsua da.

713
00:52:47,250 --> 00:52:50,000
Irudimenean hiltzen bagara,
desagertuko gara.

714
00:52:50,083 --> 00:52:51,541
Egon.

715
00:52:51,625 --> 00:52:53,500
Hezur-txikitzaile ikusi duzue?

716
00:52:54,083 --> 00:52:55,833
Ez, ez zegoen nirekin.

717
00:52:55,916 --> 00:52:57,750
Non sartu ote da?

718
00:53:07,041 --> 00:53:09,416
Agian ez dituzu lagunak ondo aukeratzen.

719
00:53:11,000 --> 00:53:13,041
Bera hemen egongo balitz…

720
00:53:13,583 --> 00:53:15,916
Wobbles superheroi galaktikoa.

721
00:53:35,541 --> 00:53:36,416
Hezur…?

722
00:53:36,916 --> 00:53:38,791
Hezur-txikitzaile da!

723
00:53:44,875 --> 00:53:46,625
Aurrera, Wobbles!

724
00:53:59,083 --> 00:54:01,000
- Eman die!
- Ondo, Wobbles!

725
00:54:17,500 --> 00:54:22,416
Mila esker… Wobbles.

726
00:54:25,750 --> 00:54:27,416
Irudikapena amaitzen ari da!

727
00:54:31,458 --> 00:54:33,791
Izaki basatiak daude nonahi.

728
00:54:40,333 --> 00:54:42,250
Rudge, argazkia!

729
00:54:53,791 --> 00:54:55,458
Ez gaude liburutegian.

730
00:54:55,541 --> 00:54:57,958
Argazki hori zen gure etxerako txartela.

731
00:54:58,041 --> 00:55:00,166
Egun bakarreko irudizkoak ginen.

732
00:55:01,041 --> 00:55:04,083
Amaitzen dugunean,
liburutegira itzuli behar dugu.

733
00:55:04,583 --> 00:55:06,750
Ez. Itxita dago.

734
00:55:09,041 --> 00:55:11,958
Begira, Emily, leihoa zabalik dago.

735
00:55:13,708 --> 00:55:15,625
Neu ere sartzen naiz.

736
00:55:18,291 --> 00:55:20,041
Rudge, harrapatuta bagaude,

737
00:55:20,125 --> 00:55:22,458
desagertu egingo gara eguna amaitzean.

738
00:55:23,041 --> 00:55:24,750
Aizue, sentitzen dut.

739
00:55:24,833 --> 00:55:27,458
Ez kezkatu. Zure lehen aldia da, Rudge.

740
00:55:27,541 --> 00:55:28,750
Elur-malutak arrazoi du.

741
00:55:28,833 --> 00:55:31,083
Tira, ez dago besterik.

742
00:55:31,666 --> 00:55:35,208
Ados, desagertu baino lehen
itzuli behar gara.

743
00:55:38,708 --> 00:55:42,958
Krak krak…

744
00:55:51,250 --> 00:55:52,416
Ezin da izan.

745
00:55:53,041 --> 00:55:54,666
Txantxa izan behar da!

746
00:55:54,750 --> 00:55:55,791
Zer jazo da?

747
00:55:56,708 --> 00:56:00,666
Wobbles.
Bihar zurekin jolastu nahi dut berriro.

748
00:56:07,208 --> 00:56:10,125
Begira, Wobbles bihurtu da.

749
00:56:10,958 --> 00:56:13,875
Wobble!

750
00:56:13,958 --> 00:56:15,416
Bai!

751
00:56:17,125 --> 00:56:18,666
Asko pozten naiz.

752
00:56:22,708 --> 00:56:26,125
- Izugarri. Hau zoragarria da.
- Zelako eguna.

753
00:56:29,291 --> 00:56:32,416
Hezur-txikitzaile jada ez da
egun bakarreko laguna,

754
00:56:32,500 --> 00:56:34,458
eguneroko laguna baizik.

755
00:56:34,958 --> 00:56:37,958
Benetan bitxia eta berezia da.

756
00:56:38,541 --> 00:56:40,750
Denok ospatu behar dugu.

757
00:56:40,833 --> 00:56:43,083
Janari espazialarekin.

758
00:56:43,166 --> 00:56:44,583
Irrikaz nago dastatzeko.

759
00:56:46,541 --> 00:56:48,125
Galdera bat egin dezaket?

760
00:56:48,833 --> 00:56:50,291
Zure laguna…?

761
00:56:51,458 --> 00:56:53,541
Esan, Emily, zure laguna…?

762
00:56:53,625 --> 00:56:54,958
Nitaz ahaztu al den?

763
00:56:55,916 --> 00:56:57,750
Uste dut antzeko zerbait, bai.

764
00:56:57,833 --> 00:57:01,583
Eta zuk ahaztu ahal izan zenuen?

765
00:57:02,875 --> 00:57:07,166
Baietz uste dut. Denbora asko igaro da.

766
00:57:08,708 --> 00:57:12,666
Niri asko gustatzen zitzaidan
Amandaren irudimena.

767
00:57:13,666 --> 00:57:15,958
Ez duzu bera bezalako norbait ahazten.

768
00:57:17,458 --> 00:57:20,125
Dena berpizten da bera agertzen denean.

769
00:57:20,625 --> 00:57:23,916
Zutikako lanpara
zuhaitz tropikal bihurtzen da.

770
00:57:25,625 --> 00:57:28,541
Kutxa piraten altxorrez betetzen da.

771
00:57:28,625 --> 00:57:31,458
Lotan dagoen katua bonba bihurtzen da.

772
00:57:31,541 --> 00:57:35,750
Bere burua mundu distiratsuz betea dago,
eta berarekin nengoenean,

773
00:57:36,333 --> 00:57:38,333
nik ere distira egiten nuen.

774
00:57:39,375 --> 00:57:42,333
Nahiago nuke bizirik jarraituko balu.

775
00:57:42,958 --> 00:57:46,333
Nahikoa izango nuke
bizirik egongo balitz. Ez dut ikusi behar.

776
00:57:54,750 --> 00:57:56,791
Beste lagun eder bat aurkituko duzu.

777
00:57:56,875 --> 00:57:58,666
Ziur nago. Ez kezkatu, Rudge.

778
00:57:58,750 --> 00:58:00,250
Ez! Elur-maluta lehenengo!

779
00:58:00,333 --> 00:58:02,416
Elur-malutak lehenago aurkituko du!

780
00:58:03,375 --> 00:58:05,666
Bai, jakina, Elur-maluta.

781
00:58:05,750 --> 00:58:07,416
Elur-malutak lehenago.

782
00:58:08,375 --> 00:58:10,625
Aspaldi ez nuen benetako zerua ikusten

783
00:58:10,708 --> 00:58:12,458
eta zuri esker da, Rudge.

784
00:58:19,375 --> 00:58:21,375
Beno, joan egin behar dugu.

785
00:58:23,583 --> 00:58:24,541
Ate egokia

786
00:58:24,625 --> 00:58:25,750
toki egokian.

787
00:58:25,833 --> 00:58:26,708
Ate egokia

788
00:58:26,791 --> 00:58:27,875
toki egokian.

789
00:58:27,958 --> 00:58:29,166
Ate egokia

790
00:58:29,250 --> 00:58:30,875
toki egokian.

791
00:58:40,750 --> 00:58:42,625
Dena ondo? Zer gertatzen da?

792
00:58:50,083 --> 00:58:51,083
Itzul gaitezen!

793
00:58:51,166 --> 00:58:52,166
Wobble!

794
00:58:55,416 --> 00:58:57,041
Emily. Itxaron apur bat.

795
00:58:57,125 --> 00:59:00,416
Eta ez bagaituzte ahaztu eta,

796
00:59:00,500 --> 00:59:02,000
hala ere, jaten bagaituzte?

797
00:59:02,583 --> 00:59:03,791
Berriro ez.

798
00:59:04,625 --> 00:59:05,500
Esan dizut!

799
00:59:05,583 --> 00:59:07,625
Entzun! Jaten bagaituzte,

800
00:59:07,708 --> 00:59:09,750
zer jazotzen da gure giza lagunekin?

801
00:59:10,791 --> 00:59:13,125
Ez dakit. Agian haien izpiritua hiltzen da

802
00:59:13,208 --> 00:59:15,208
bihotzaren zuloaren ondorioz.

803
00:59:16,375 --> 00:59:18,416
Emily, mesedez, fidatu nitaz.

804
00:59:18,500 --> 00:59:20,416
Egon, esan zer gertatzen den.

805
00:59:20,500 --> 00:59:22,916
- Itzuliko naiz.
- Emily, autobusa.

806
00:59:23,000 --> 00:59:24,666
Emily, autobusa heldu da!

807
00:59:28,875 --> 00:59:30,041
Ene, Rudge.

808
00:59:33,375 --> 00:59:34,583
Bunting!

809
00:59:34,666 --> 00:59:38,166
Hara, nabaritzen dut. Usain hori da.

810
00:59:38,958 --> 00:59:41,750
Usain zoragarri hori.

811
00:59:41,833 --> 00:59:44,125
Ez zara desagertu.

812
00:59:44,625 --> 00:59:47,291
Nola atera zara bizirik?

813
00:59:47,375 --> 00:59:50,291
Orduan, neskatoa ere bizirik dago?

814
00:59:52,708 --> 00:59:56,416
Ez da hori.
Zure usaina aldatu egin da, Roger.

815
00:59:56,500 --> 00:59:59,416
Ixo, Bunting. Hau guztia zure errua da.

816
00:59:59,500 --> 01:00:01,416
Ez dut ezer egin.

817
01:00:01,500 --> 01:00:04,416
Zu izan zara.
Neskatoak istripu bat izan zuen

818
01:00:04,500 --> 01:00:06,958
zu izutu zinelako eta ihes egin zenuelako.

819
01:00:07,041 --> 01:00:07,916
Ez al da egia?

820
01:00:09,416 --> 01:00:10,416
Gezurra da.

821
01:00:10,500 --> 01:00:12,083
Ez da gezurra.

822
01:00:12,750 --> 01:00:15,791
Zure ikuspegitik ikusten duzun
edo nik neuretik

823
01:00:15,875 --> 01:00:18,416
ikusten dudan arabera da.

824
01:00:19,125 --> 01:00:22,208
Mundu guztiak ikusten du ikusi nahi duena.

825
01:00:22,291 --> 01:00:25,916
Eta ezin badute ikusi,
nahi ez dutelako da.

826
01:00:26,500 --> 01:00:28,041
Aditu?

827
01:00:30,125 --> 01:00:33,000
Tamalgarria da, Roger, benetan,

828
01:00:33,083 --> 01:00:35,916
baina inork ezin zaitu ikusi edo entzun,

829
01:00:36,000 --> 01:00:40,000
inork ez zaituelako ikusi edo entzun nahi.

830
01:00:40,083 --> 01:00:42,166
Hemen jarraitu nahi duzu?

831
01:00:42,250 --> 01:00:44,958
Zure malkoak
ikusiko ez duen eta negar egiten

832
01:00:45,041 --> 01:00:46,791
entzungo ez dizun mundu batean?

833
01:00:47,916 --> 01:00:49,791
Ez, oker zaude, Bunting.

834
01:00:54,333 --> 01:00:57,000
Entzun. Ez dut sekula negarrik egiten.

835
01:01:00,041 --> 01:01:01,333
- Rudge?
- Rudge?

836
01:01:01,833 --> 01:01:02,750
Autobusa berriz?

837
01:01:03,416 --> 01:01:04,500
Nor da hori?

838
01:01:27,208 --> 01:01:28,083
Mila esker.

839
01:01:28,166 --> 01:01:29,791
Deitu nahi duzunean.

840
01:01:29,875 --> 01:01:30,958
Ondo zaude?

841
01:01:31,958 --> 01:01:33,041
Goazen etxera.

842
01:01:41,375 --> 01:01:42,291
Zaindu.

843
01:01:42,375 --> 01:01:43,250
Gabon.

844
01:02:04,166 --> 01:02:05,166
Itxaron, ama.

845
01:02:11,583 --> 01:02:14,250
Laztana, zergatik ez duzu
lo pixka bat egiten?

846
01:02:14,333 --> 01:02:15,458
Ondo nago.

847
01:02:18,083 --> 01:02:22,000
Ezin zara ospitalean geratu Amandarekin?

848
01:02:22,666 --> 01:02:23,958
Badirudi ezetz.

849
01:02:26,333 --> 01:02:29,916
Besarkatu estu esnatzen denean.

850
01:02:30,416 --> 01:02:33,791
Ez kezkatu, neska gogorra da.

851
01:02:33,875 --> 01:02:35,375
Esnatuko da, ziur nago.

852
01:02:36,083 --> 01:02:39,541
Amanda nigana zetorren.

853
01:02:40,041 --> 01:02:40,875
Ni ikustean,

854
01:02:42,000 --> 01:02:44,416
zerbait esan nahi zidala uste dut.

855
01:02:45,291 --> 01:02:48,541
Mesedez, ez bota errua zeure buruari.

856
01:02:50,000 --> 01:02:51,875
Lizzie, ondo zaude?

857
01:02:51,958 --> 01:02:53,833
Asko sentitzen dut, ama.

858
01:02:53,916 --> 01:02:57,125
Bihar ospitalera
eraman behar dudana gordetzera noa.

859
01:02:57,625 --> 01:02:59,250
Bai, ideia ona da.

860
01:03:34,708 --> 01:03:39,375
RUDGERRENTZAT
EZ IREKI KAXA HAU - AMANDA

861
01:03:39,458 --> 01:03:41,875
Beno, ni ez naiz Rudger.

862
01:04:20,791 --> 01:04:21,916
Egia da.

863
01:04:22,000 --> 01:04:25,708
Zure aitak, hainbeste maite zintuenak,
erosi egin zizun.

864
01:04:37,416 --> 01:04:39,333
EZ AHAZTU AITA, BABESTU AMA, NEGARRIK EZ

865
01:04:57,250 --> 01:05:00,333
Zer moduz zoaz? Erabat ohitu zara?

866
01:05:00,416 --> 01:05:02,625
Aita, liburu-denda irekiko duzu?

867
01:05:02,708 --> 01:05:04,208
Itzela da.

868
01:05:04,291 --> 01:05:08,208
Liburu serioak ondo daude,
baina dibertigarriak beste kontu bat dira.

869
01:05:08,291 --> 01:05:11,208
Sartzen badituzu,
denda oso ezaguna izango da.

870
01:05:11,708 --> 01:05:15,500
Ama berandu arte egon da
garagardoa edaten. Eta negarrez.

871
01:05:15,583 --> 01:05:19,333
Bai, Green Lager.
Baina ez kezkatu beragatik!

872
01:05:19,416 --> 01:05:20,916
Neuk babestuko dut.

873
01:05:21,541 --> 01:05:25,375
Ni? Bakarrik sentitzen naiz,
baina ez dut negarrik egiten.

874
01:05:25,875 --> 01:05:30,666
Negar egingo banu,
kezkatuko zinateke, ezta, aita?

875
01:05:31,666 --> 01:05:33,583
Lagun asko izatea espero dut.

876
01:05:34,250 --> 01:05:37,166
Eta, noizean behin, agian,

877
01:05:37,250 --> 01:05:41,250
gutun bat idatz zeniezadake.

878
01:05:50,250 --> 01:05:52,458
Zergatik hil zara, aita?

879
01:06:18,458 --> 01:06:20,166
Ez ahaztu aita…

880
01:06:28,250 --> 01:06:29,458
babestu ama…

881
01:06:36,291 --> 01:06:37,333
eta…

882
01:06:41,583 --> 01:06:43,458
negarrik ez.

883
01:06:49,916 --> 01:06:51,083
Rudger.

884
01:06:57,625 --> 01:06:59,291
Egun hartan jaio nintzen.

885
01:07:05,000 --> 01:07:05,875
Maitea…

886
01:07:14,125 --> 01:07:15,833
Mesedez, maitea…

887
01:07:17,916 --> 01:07:18,833
mesedez…

888
01:07:20,333 --> 01:07:21,208
Ama…

889
01:07:21,291 --> 01:07:23,125
Babestu gure…

890
01:07:25,083 --> 01:07:26,583
Amanda.

891
01:07:50,583 --> 01:07:52,916
Orain ulertzen dut hain berezia izatea.

892
01:07:55,000 --> 01:07:57,625
Zoritxarraren ongailu mina daukazu.

893
01:07:57,708 --> 01:08:00,166
Ongailu mingarria benetan.

894
01:08:00,875 --> 01:08:04,666
Beraz, arrazoi handiagoz
izan behar naiz irentsiko zaituena.

895
01:08:05,250 --> 01:08:06,916
Eta desagertuko bazina,

896
01:08:07,000 --> 01:08:10,166
ez al litzateke
neskatoaren tristura ere desagertuko?

897
01:08:10,916 --> 01:08:13,166
Hausnartu horri buruz, Roger.

898
01:08:35,000 --> 01:08:37,000
Zuek beti desagertzen zarete.

899
01:08:37,666 --> 01:08:41,333
Ez dago alderik desagertzearen
eta nik zu irenstearen artean.

900
01:08:50,583 --> 01:08:51,500
Emily.

901
01:08:53,208 --> 01:08:54,291
Itzul zaitez!

902
01:08:54,375 --> 01:08:56,708
Emily, Bunting da.

903
01:08:56,791 --> 01:08:57,791
Badakit!

904
01:09:10,166 --> 01:09:11,291
Emily!

905
01:09:11,958 --> 01:09:13,041
Bizirik dago!

906
01:09:13,541 --> 01:09:14,791
Zer esan duzu?

907
01:09:14,875 --> 01:09:16,791
Amanda bizirik dagoela!

908
01:09:17,875 --> 01:09:19,333
Bizirik dago!

909
01:09:19,416 --> 01:09:21,291
Bizirik dago ospitalean.

910
01:09:22,291 --> 01:09:23,875
Hemendik irten behar dugu!

911
01:09:27,166 --> 01:09:29,541
Itzuli etxera amaitu bezain laster.

912
01:09:29,625 --> 01:09:30,541
Zinzan.

913
01:09:30,625 --> 01:09:32,166
Non dago Elur-maluta?

914
01:09:32,250 --> 01:09:34,041
Liburutegian, kezkatuta.

915
01:09:34,125 --> 01:09:36,541
Emily, Elur-malutak
zu etxera itzultzea nahi du.

916
01:09:37,375 --> 01:09:39,666
Bai, denekin batera.

917
01:09:46,541 --> 01:09:48,541
Hau al da tokia, Zinzan?

918
01:09:49,125 --> 01:09:49,958
Beharko luke.

919
01:09:50,458 --> 01:09:52,416
Eta atea? Non dago?

920
01:09:56,750 --> 01:09:58,750
Zergatik dago dena hain ilun?

921
01:09:59,916 --> 01:10:00,958
Ilun dago?

922
01:10:02,875 --> 01:10:06,541
"Nagoen lekutik,
eguzkia nonahi egiten du distira".

923
01:10:14,125 --> 01:10:15,458
Bunting da.

924
01:10:15,958 --> 01:10:17,541
Azkar ibili behar dugu.

925
01:10:17,625 --> 01:10:20,041
Ez mugitu. Zerbait gaizki dago.

926
01:10:20,833 --> 01:10:24,041
Ez zaizkit interesatzen neska eta katua.

927
01:10:24,791 --> 01:10:28,083
Edonork pentsatuko lukeen bezala,
freskoena jaten dut.

928
01:10:29,125 --> 01:10:30,125
Zinzan!

929
01:10:33,458 --> 01:10:37,041
Desagertzear dauden irudizkoek
usain bikaina dute.

930
01:10:40,125 --> 01:10:41,291
Roger jauna.

931
01:10:41,958 --> 01:10:44,500
Gauza garrantzitsu bat irakatsiko dizut

932
01:10:44,583 --> 01:10:46,041
zu jan aurretik.

933
01:10:46,666 --> 01:10:48,375
Zu eta biok ezberdinak gara.

934
01:10:48,916 --> 01:10:50,916
Zuei irudikatzen zaituztete.

935
01:10:51,625 --> 01:10:54,541
Baina ni kontrakoa naiz.

936
01:10:55,750 --> 01:10:58,041
Ulertzen duzu, ezta?

937
01:10:58,125 --> 01:11:00,750
Neu naiz irudikatzen duena.

938
01:11:06,541 --> 01:11:07,375
Entzun.

939
01:11:07,875 --> 01:11:11,333
Ezagutzen ez dituzun
garai eta lekuak ikusi ditut,

940
01:11:11,416 --> 01:11:15,583
eta hamaika gauza
eta irudipen deskribaezin

941
01:11:16,083 --> 01:11:17,791
ikusi ditut nonahi.

942
01:11:18,416 --> 01:11:22,375
Eta sorkuntza ikusezin guztiak
irentsi ditut.

943
01:11:22,458 --> 01:11:26,000
Ezin duzu nigandik ihes egin.
Hobe duzu amore ematea.

944
01:11:27,625 --> 01:11:30,875
Aizu, Rudge, zerbait esan behar dizut.

945
01:11:34,291 --> 01:11:36,208
Zergatik ez duzu amore ematen?

946
01:11:40,041 --> 01:11:42,250
Nire laguna gaixorik egon zen ospitalean

947
01:11:42,333 --> 01:11:43,791
jaio zen egunetik.

948
01:11:43,875 --> 01:11:45,833
Ez nau ahaztu, Rudge.

949
01:11:45,916 --> 01:11:46,750
Kontua da

950
01:11:46,833 --> 01:11:49,916
nire laguna
hazteko aukerarik gabe hil zela.

951
01:11:55,916 --> 01:11:58,791
Ahaztea
eta harrapatua izatea ez dira gauza bera!

952
01:12:04,750 --> 01:12:07,208
Rudge, oraindik Amanda ikus dezakezu.

953
01:12:10,708 --> 01:12:12,291
Gazte, atea aurkitu behar duzu.

954
01:12:12,875 --> 01:12:15,166
Atea… Baina non dago?

955
01:12:16,375 --> 01:12:18,708
Kontzentratu eta bilatu, tira!

956
01:12:19,291 --> 01:12:20,291
Ados.

957
01:12:54,625 --> 01:12:57,208
Ezin duzu ihes egin, mutiko.

958
01:12:58,583 --> 01:13:00,833
Ez itxaropenik izan.

959
01:13:00,916 --> 01:13:05,875
Azkenean, denok desagertu
eta bakarrik geratuko zarete.

960
01:13:20,791 --> 01:13:22,458
Emily! Zinzan!

961
01:13:22,541 --> 01:13:24,083
Lan ona, gazte.

962
01:13:25,875 --> 01:13:27,583
Oraindik ez duzu ulertzen?

963
01:13:32,000 --> 01:13:33,708
Lastima.

964
01:13:35,958 --> 01:13:38,666
Hau ere irudimenaren emaitza da.

965
01:13:40,083 --> 01:13:40,916
Pum.

966
01:13:48,208 --> 01:13:49,041
Emily!

967
01:13:49,125 --> 01:13:52,791
Irudizkoek ez duzue inoiz ikasten.
Ezin duzue ezer aldatu.

968
01:13:52,875 --> 01:13:54,666
Azkar. Sartu barruan.

969
01:13:54,750 --> 01:13:55,875
Eutsi, Emily!

970
01:13:55,958 --> 01:13:56,875
Rudge.

971
01:13:57,958 --> 01:13:59,666
Eman nizkizun betaurrekoak

972
01:13:59,750 --> 01:14:01,708
irudikatu zituen

973
01:14:02,583 --> 01:14:04,208
nire errealitateko lagunak.

974
01:14:07,625 --> 01:14:08,916
Esnatu, Emily.

975
01:14:10,791 --> 01:14:11,708
Rudge…

976
01:14:11,791 --> 01:14:12,750
Bai?

977
01:14:12,833 --> 01:14:16,375
Agurtu Amanda nire partez.

978
01:14:16,458 --> 01:14:18,083
Hala egingo dut.

979
01:14:19,125 --> 01:14:22,458
Bada zerbait
irudimenak garaitu ezin dezakeena.

980
01:14:22,541 --> 01:14:23,708
Eta hori zera da…

981
01:14:23,791 --> 01:14:25,458
- Emily.
- …errealitatea.

982
01:14:26,125 --> 01:14:28,583
Emily!

983
01:14:41,458 --> 01:14:42,291
Zer?

984
01:14:43,791 --> 01:14:46,291
Rudge eta Zinzan dira!

985
01:14:46,375 --> 01:14:47,583
Ongi etorri etxera!

986
01:14:48,916 --> 01:14:53,208
Non egon zara?
Gaur hiria Dejima da, Nagasakin dago.

987
01:14:53,291 --> 01:14:56,375
Elur-maluta, Emily joan zaigu.
Desagertu egin da.

988
01:14:56,458 --> 01:14:59,458
Nire erruz. Nigatik desagertu egin da.

989
01:14:59,958 --> 01:15:00,958
Rudge?

990
01:15:01,666 --> 01:15:02,791
Berak

991
01:15:02,875 --> 01:15:04,583
desagerrarazi du.

992
01:15:07,583 --> 01:15:11,375
Egon. Emily? Nor da hori?

993
01:15:13,875 --> 01:15:16,041
Rudgen lagun berria izango da!

994
01:15:16,125 --> 01:15:18,708
Elur-malutaren laguna ere izango ote da?

995
01:15:20,500 --> 01:15:23,125
Gazte, zeri buruz ari zara?

996
01:15:23,625 --> 01:15:25,125
Emily…

997
01:15:25,708 --> 01:15:28,250
Buntingek gutako inor irentsi al du?

998
01:15:28,333 --> 01:15:32,541
Zinzan, gure aurrean desagertu da.

999
01:15:33,375 --> 01:15:34,833
Esan nahi duzu

1000
01:15:35,333 --> 01:15:38,041
Emily delakoa gure laguna zela?

1001
01:15:38,125 --> 01:15:39,833
Eta jolastuko gara.

1002
01:15:41,416 --> 01:15:43,708
Itzel pasatuko dugu.

1003
01:15:45,166 --> 01:15:46,125
Zer jazo da?

1004
01:15:46,625 --> 01:15:48,458
Ondo zaude, gazte?

1005
01:15:52,458 --> 01:15:53,750
Zer gertatzen da?

1006
01:16:00,708 --> 01:16:03,833
Ez, ez dut izen hori duen
neskarik ezagutzen.

1007
01:16:03,916 --> 01:16:04,750
Ezta nik ere.

1008
01:16:04,833 --> 01:16:06,000
Hemen ez.

1009
01:16:07,125 --> 01:16:09,041
Ez dut ezagutzen, sentitzen dut.

1010
01:16:16,916 --> 01:16:18,708
Neska jatorra zen.

1011
01:16:19,333 --> 01:16:23,291
Alaia eta zintzoa, irribarre eder batekin.

1012
01:16:24,375 --> 01:16:26,250
Gogoratzen duzu?

1013
01:16:27,125 --> 01:16:28,708
Nola ahaztuko nuen?

1014
01:16:28,791 --> 01:16:32,250
Jakina gogoratzen dudala.
Badakizu zer gertatu zaion?

1015
01:16:33,083 --> 01:16:35,750
Buntingek desagerrarazi zuen.

1016
01:16:36,375 --> 01:16:38,750
Desagertu dela? Zer esan nahi duzu?

1017
01:16:38,833 --> 01:16:40,541
Ezin da izan.

1018
01:16:40,625 --> 01:16:44,250
Buntingek irudizkoak soilik
erasotzen dituela entzun dut.

1019
01:16:44,833 --> 01:16:47,083
Ez zion inoiz nire Lizzieri erasoko.

1020
01:16:47,166 --> 01:16:50,250
Egon. Ez dakit nori buruz
hitz egiten ari zaren.

1021
01:16:50,333 --> 01:16:55,250
Elizabeth Downbeati buruz.
Bera da nire laguna, nire Lizzie.

1022
01:16:55,958 --> 01:16:56,833
Lizzie?

1023
01:16:57,333 --> 01:17:00,958
Lizzie nire lagunaren ama da,
Amandaren ama, alegia.

1024
01:17:02,750 --> 01:17:04,250
Bai, zentzua du.

1025
01:17:05,458 --> 01:17:07,458
Eta, esan, zoriontsua da?

1026
01:17:07,958 --> 01:17:11,000
Heldua da jada? Pozik bizi da?

1027
01:17:11,083 --> 01:17:12,500
Baietz uste dut.

1028
01:17:14,583 --> 01:17:16,500
Zoriontsua dela esango nuke.

1029
01:17:16,583 --> 01:17:20,291
Lan asko egiten du,
baina libre dagoenean dibertigarria da.

1030
01:17:20,375 --> 01:17:22,708
Parkera eta igerilekura eramaten gaitu.

1031
01:17:22,791 --> 01:17:25,583
Eta gaileta goxoak egiten ditu.

1032
01:17:29,333 --> 01:17:30,208
Galdera bat:

1033
01:17:30,291 --> 01:17:34,541
Badakizu Lizziek inoiz aipatu nauen?

1034
01:17:35,041 --> 01:17:36,250
Zu aipatu zaituen?

1035
01:17:36,333 --> 01:17:37,916
Bai, ni aipatu nauen.

1036
01:17:38,791 --> 01:17:42,250
Hoz dut izena.
Berak jarri zidan izen hori.

1037
01:17:43,500 --> 01:17:46,666
Amandaren amak
tramankulu handi bat dauka sukaldean.

1038
01:17:46,750 --> 01:17:48,916
Horregatik jarri zizun izen hori.

1039
01:17:49,000 --> 01:17:50,750
Egunero esaten du zure izena.

1040
01:17:50,833 --> 01:17:54,750
Benetan? Orduan, nitaz gogoratzen da.

1041
01:17:55,333 --> 01:17:56,916
Nire lagun maitea.

1042
01:17:59,000 --> 01:18:01,916
Barkatu. Ez dut uste…

1043
01:18:02,000 --> 01:18:04,958
Eta bere gailetak goxoak dira, ezta?

1044
01:18:06,958 --> 01:18:11,458
Badakizu zer? Batzuetan
ez dio axola benetakoa den ala ez.

1045
01:18:11,541 --> 01:18:16,750
Bizitzan, merezi du sinistu nahi duzun
horretan sinestea, Rudge.

1046
01:18:18,583 --> 01:18:19,750
Axola duen

1047
01:18:19,833 --> 01:18:22,625
gauza bakarra
zuk sinesten duzun istorioa da.

1048
01:18:26,750 --> 01:18:28,500
Bai, hori da axola duena.

1049
01:18:29,458 --> 01:18:31,666
Mila esker, Hoz. Benetan diot.

1050
01:18:38,083 --> 01:18:41,750
AGENTZIA

1051
01:18:45,583 --> 01:18:47,291
Egun on, Rudge!

1052
01:18:48,000 --> 01:18:50,500
Zeren bila zabiltza, gazte?

1053
01:18:50,583 --> 01:18:52,458
Amandaren ospitalera noa.

1054
01:18:52,541 --> 01:18:55,000
Giza lagun batek eramango nau.

1055
01:18:55,083 --> 01:18:57,625
Baina ez dakizu
zein ospitaletan dagoen, ezta?

1056
01:18:58,708 --> 01:19:01,041
Buntingek usaindu eta harrapatuko zaitu.

1057
01:19:01,125 --> 01:19:03,625
Hara iritsi baino lehen irentsiko zaitu.

1058
01:19:05,291 --> 01:19:07,208
Eta oraindik bizirik badago ere,

1059
01:19:07,708 --> 01:19:09,791
ez da zutaz oroitzen.

1060
01:19:11,208 --> 01:19:13,958
Horregatik hasi zinen desagertzen.

1061
01:19:14,041 --> 01:19:16,500
Aurkituko bazenu ere,
ez luke ezertarako balioko.

1062
01:19:16,583 --> 01:19:18,625
Tamalez, hala da.

1063
01:19:19,458 --> 01:19:23,791
Gizakiek ahaztu egiten gaituzte. Egia da.

1064
01:19:23,875 --> 01:19:26,500
Irudizkoak garelako.

1065
01:19:26,583 --> 01:19:28,041
Ez al da nahikoa?

1066
01:19:28,583 --> 01:19:30,625
Ez da nahikoa
erreala ez den laguna izatea?

1067
01:19:30,708 --> 01:19:33,375
Gazte, ulertu behar duzu.

1068
01:19:33,458 --> 01:19:36,375
Zinzan, beldurra ematen dit desagertzeak

1069
01:19:36,458 --> 01:19:38,541
edo Bunting ni jateak.

1070
01:19:39,541 --> 01:19:40,666
Baina joango naiz.

1071
01:19:40,750 --> 01:19:44,041
Agian desagertu egingo naiz
eta ez nau berriro inork ikusiko,

1072
01:19:44,125 --> 01:19:46,625
baina igaro dugun denbora
benetakoa izan zen.

1073
01:19:47,208 --> 01:19:49,750
Nahiz eta mundu osoak gezurtzat jo,

1074
01:19:50,458 --> 01:19:51,666
nik ez.

1075
01:19:51,750 --> 01:19:53,958
Pozten nau Amandaren laguna izateak.

1076
01:19:56,208 --> 01:19:57,208
Rudge.

1077
01:19:58,291 --> 01:20:00,625
Zinzan, Amanda ikusi nahi dut.

1078
01:20:00,708 --> 01:20:03,625
Esnatzeko eta bizitzagatik
borrokatzeko esan nahi diot.

1079
01:20:03,708 --> 01:20:06,541
Esan nahi diot
gertatzen dena gertatzen dela,

1080
01:20:06,625 --> 01:20:09,125
bere alde egongo naizela.

1081
01:20:09,708 --> 01:20:12,041
Desagertu aurretik egin behar dut.

1082
01:20:14,750 --> 01:20:16,625
JULIA LEHEN DANTZARIA

1083
01:20:16,708 --> 01:20:17,625
Julia.

1084
01:20:18,250 --> 01:20:19,875
Amandaren laguna da.

1085
01:20:22,708 --> 01:20:25,125
Horregatik egingo dut, ez egingo dugu

1086
01:20:25,208 --> 01:20:28,125
borroka, ikusezinak direnengatik.

1087
01:20:28,958 --> 01:20:31,583
Zinzan, hau da nire erantzuna.

1088
01:20:35,708 --> 01:20:36,833
Gazte!

1089
01:20:47,708 --> 01:20:50,666
Ez. Baina zer duzu?

1090
01:20:51,458 --> 01:20:53,916
Tira. Zergatik ez zaizu ateratzen?

1091
01:20:54,000 --> 01:20:57,375
Saioa gaur da
eta zu zara izarra, lehen dantzaria.

1092
01:20:57,458 --> 01:20:58,958
Printzesa Aurora zara!

1093
01:21:01,500 --> 01:21:03,916
Rudger naiz, Amandaren laguna.

1094
01:21:04,500 --> 01:21:05,416
Roger?

1095
01:21:05,500 --> 01:21:08,791
Ez, Rudger, Amandaren laguna.

1096
01:21:08,875 --> 01:21:12,625
Mesedez, Julia,
Amandaren ospitalera eraman behar nauzu.

1097
01:21:12,708 --> 01:21:15,291
Amandaren laguna? Txorakeriak.

1098
01:21:15,375 --> 01:21:16,916
Nire Aurora zara.

1099
01:21:17,000 --> 01:21:18,458
Orain entzun arretaz.

1100
01:21:18,541 --> 01:21:22,500
Gaur publiko osoa liluratuko duzu.

1101
01:21:23,000 --> 01:21:24,916
Mesedez, Julia. Erregutzen dizut.

1102
01:21:25,583 --> 01:21:28,666
Ez dut astirik. Oso garrantzitsua da.

1103
01:21:28,750 --> 01:21:30,416
Mesede bat eskatu behar dizut.

1104
01:21:30,500 --> 01:21:34,166
Ospitalera joan behar dut.

1105
01:21:34,958 --> 01:21:36,083
Zer jazo da?

1106
01:21:36,166 --> 01:21:40,166
Juliak Rudge aukeratu du
eguneroko irudizko gisa.

1107
01:21:40,250 --> 01:21:42,458
Zer egingo dugu?

1108
01:21:42,541 --> 01:21:43,750
Arazoak ditugu.

1109
01:21:45,958 --> 01:21:48,250
Ixo. Tira, Aurora,

1110
01:21:48,333 --> 01:21:51,375
orain "Esnaera pas de deux" doa.

1111
01:21:53,583 --> 01:21:55,666
Julia, berandu helduko gara.

1112
01:21:57,833 --> 01:21:58,958
Ados.

1113
01:22:02,791 --> 01:22:03,625
Ez!

1114
01:22:03,708 --> 01:22:05,875
Askatu argazkia, gazte!

1115
01:22:13,458 --> 01:22:15,250
Erreakzionatu, gazte.

1116
01:22:15,333 --> 01:22:17,125
Rudge, joango zara, ezta?

1117
01:22:17,708 --> 01:22:19,958
Amanda ikustera joango zara, bai?

1118
01:22:20,583 --> 01:22:21,625
Amanda?

1119
01:22:22,208 --> 01:22:24,291
Nor da Amanda? Ez dut ezagutzen.

1120
01:22:25,208 --> 01:22:26,875
Zure giza laguna da.

1121
01:22:29,125 --> 01:22:30,166
Amanda?

1122
01:22:31,791 --> 01:22:32,791
Amanda.

1123
01:22:34,333 --> 01:22:35,500
Ahaztu egin duzu?

1124
01:22:36,875 --> 01:22:38,625
Goazen, Julia.

1125
01:22:39,791 --> 01:22:41,541
Aita geroago etorriko da.

1126
01:22:42,166 --> 01:22:43,208
Hau da hau.

1127
01:22:43,291 --> 01:22:46,625
Urtebetetzeaz ahazten da,
baina ballet saiora dator.

1128
01:22:50,666 --> 01:22:51,583
Hemendik.

1129
01:22:56,333 --> 01:22:58,500
Itxaron, Julia!

1130
01:23:00,666 --> 01:23:02,041
Azkar, Rudge!

1131
01:23:02,750 --> 01:23:03,916
Zatoz, gazte.

1132
01:23:05,500 --> 01:23:07,083
Tira, bizkortu.

1133
01:23:09,375 --> 01:23:10,916
Lagundu, Elur-maluta.

1134
01:23:11,000 --> 01:23:12,416
Nire kontu.

1135
01:23:23,541 --> 01:23:24,500
Goazen, gazte.

1136
01:23:29,125 --> 01:23:31,500
Agudo. Ez zenuen Amanda ikusi nahi?

1137
01:23:31,583 --> 01:23:32,625
Amanda.

1138
01:23:32,708 --> 01:23:34,041
Ospitalea…

1139
01:23:34,833 --> 01:23:35,875
Julia!

1140
01:23:38,125 --> 01:23:39,083
Itxaron!

1141
01:23:39,166 --> 01:23:40,208
Hemendik, gazte.

1142
01:23:41,500 --> 01:23:43,416
Zoaz, Rudge. Egin dezakezu.

1143
01:24:03,250 --> 01:24:04,083
Zinzan!

1144
01:24:04,166 --> 01:24:05,708
- Ausartuko zara?
- Jakina.

1145
01:24:12,833 --> 01:24:15,250
Ama, entzun duzu zarata hori?

1146
01:24:16,375 --> 01:24:18,458
Zer zarata, laztana?

1147
01:24:19,666 --> 01:24:20,916
Julia!

1148
01:24:21,541 --> 01:24:24,666
Ospitalera joan behar dugu!

1149
01:24:36,541 --> 01:24:39,666
Julia, ez nazazu horrela ikaratu.

1150
01:24:41,708 --> 01:24:43,791
Julia! Eraman nazazu Amandarekin.

1151
01:24:44,458 --> 01:24:47,458
Mesedez, eraman nazazu Amandarekin.

1152
01:24:52,750 --> 01:24:54,666
Anbulantzia bat… Ospitalea!

1153
01:24:59,583 --> 01:25:00,958
Lan ona, gazte.

1154
01:25:01,041 --> 01:25:01,958
Zorte on.

1155
01:25:04,333 --> 01:25:05,666
Amanda!

1156
01:25:21,458 --> 01:25:25,375
Bunting dut izena. Bunting jauna naiz.

1157
01:25:29,666 --> 01:25:32,791
Amanda Shuffleup izeneko
neskato baten bila nabil.

1158
01:25:32,875 --> 01:25:34,875
Ospitaleko pazientea dela uste dut.

1159
01:25:34,958 --> 01:25:36,291
- Bunting jauna.
- Zer?

1160
01:25:36,375 --> 01:25:38,875
Zer harreman duzu pazientearekin?

1161
01:25:45,791 --> 01:25:47,583
HAURREN HEGALA

1162
01:26:00,708 --> 01:26:01,541
Hortik.

1163
01:26:01,625 --> 01:26:02,625
Hortik dago.

1164
01:26:03,666 --> 01:26:05,833
- Hortik.
- Eskerrik asko.

1165
01:26:06,541 --> 01:26:09,166
Elur-maluta ez da sartzen.

1166
01:26:10,875 --> 01:26:13,000
Itzuli liburutegira, Zinzan.

1167
01:26:14,916 --> 01:26:17,875
Rudgek Amanda ikustea
lortu duela uste duzu?

1168
01:26:17,958 --> 01:26:19,541
Ziur baietz.

1169
01:26:19,625 --> 01:26:21,708
Banekien egin zezakeela.

1170
01:26:21,791 --> 01:26:25,458
Lo egin, Elur-maluta. Zainduko zaitut.

1171
01:26:26,666 --> 01:26:28,458
Julia! Ama!

1172
01:26:29,166 --> 01:26:31,541
Gaur dela gogoratu dut.

1173
01:26:31,625 --> 01:26:33,833
Gaur ballet saioa da.

1174
01:26:34,875 --> 01:26:36,291
Gaitz erdi.

1175
01:26:39,166 --> 01:26:40,375
Shuffleup andrea,

1176
01:26:42,208 --> 01:26:43,833
irakurketa egonkorra da.

1177
01:26:44,500 --> 01:26:45,833
Esker mila.

1178
01:26:47,416 --> 01:26:48,500
Ama.

1179
01:27:01,166 --> 01:27:02,666
Txokolate baten bila noa.

1180
01:27:17,708 --> 01:27:18,708
Amanda!

1181
01:27:28,166 --> 01:27:29,000
Amanda.

1182
01:27:29,958 --> 01:27:32,583
Nire errua da. Sentitzen dut.

1183
01:27:36,458 --> 01:27:37,500
Badakit.

1184
01:27:38,708 --> 01:27:40,125
Badakit bizirik zaudela.

1185
01:27:41,208 --> 01:27:44,333
Zure irudimena bizirik egon behar du.

1186
01:27:47,333 --> 01:27:48,500
Eta hemen nago.

1187
01:27:50,833 --> 01:27:53,708
Itzuli naiz, Amanda. Bueltatu naiz.

1188
01:27:55,791 --> 01:27:57,291
Esnatzeko garaia da.

1189
01:27:58,750 --> 01:28:00,208
Esnatu, mesedez.

1190
01:28:13,208 --> 01:28:14,750
Ez gara inoiz desagertuko,

1191
01:28:14,833 --> 01:28:16,416
babestuko gara,

1192
01:28:16,500 --> 01:28:18,875
eta negarrik ez.

1193
01:28:19,500 --> 01:28:20,958
Amaitu da ihes egitea.

1194
01:28:27,291 --> 01:28:30,083
Amanda, esnatu behar zara!

1195
01:28:31,041 --> 01:28:32,958
Zer dugu hemen?

1196
01:28:35,291 --> 01:28:37,708
Hara. Roger al zara?

1197
01:28:39,083 --> 01:28:43,208
Banekien hemen aurkituko zintudala, Roger.
Pozten naiz berriz ikusteaz.

1198
01:28:43,291 --> 01:28:45,583
Amanda.

1199
01:28:56,291 --> 01:28:57,375
Non nago?

1200
01:29:03,791 --> 01:29:05,541
Txiki, esnatu zara.

1201
01:29:06,875 --> 01:29:09,208
Zu… nire medikua zara?

1202
01:29:11,666 --> 01:29:13,708
Ea, lasai egon zaitezke?

1203
01:29:14,833 --> 01:29:17,291
Denak du iraungitze-data.

1204
01:29:17,791 --> 01:29:21,208
Eta zurea gaur da, Roger.

1205
01:29:21,291 --> 01:29:23,708
Soineko horrek ez du inor engainatzen.

1206
01:29:26,208 --> 01:29:27,708
Norekin ari zara?

1207
01:29:29,291 --> 01:29:33,208
Entzun duzu?
Amandak ez zaitu ikusten jada.

1208
01:29:34,125 --> 01:29:36,416
Ez da zutaz oroitzen.

1209
01:29:36,500 --> 01:29:40,000
Gizajoa! Pena da,

1210
01:29:40,083 --> 01:29:42,583
ezta, Roger?

1211
01:29:50,833 --> 01:29:51,833
"Roger"?

1212
01:29:59,916 --> 01:30:01,791
Nortzuk zarete?

1213
01:30:02,333 --> 01:30:04,833
Eta zergatik ari zarete borrokan?

1214
01:30:09,416 --> 01:30:12,875
Egia esan, nahiko gose naiz.

1215
01:30:12,958 --> 01:30:16,750
Berak eman dizun guztia irentsiko dut,

1216
01:30:16,833 --> 01:30:19,833
tristura eta oinazea barne.

1217
01:30:25,041 --> 01:30:25,958
Amanda!

1218
01:30:28,208 --> 01:30:29,291
Roger?

1219
01:30:30,125 --> 01:30:30,958
Ez.

1220
01:30:35,583 --> 01:30:37,958
Geldi. Bere izena ez da Roger.

1221
01:30:38,041 --> 01:30:39,958
Hori da! Neu naiz!

1222
01:30:40,041 --> 01:30:42,458
Bere izena Rudger da! Rudger da.

1223
01:30:59,291 --> 01:31:01,208
Rudger! Zatoz!

1224
01:31:01,791 --> 01:31:02,666
Amanda!

1225
01:31:13,291 --> 01:31:15,500
Oso ondo, neska!

1226
01:31:18,583 --> 01:31:23,083
Uste nuen bezala,
Roger merezitako harrapakina da.

1227
01:31:27,583 --> 01:31:29,083
Prest zaude, Rudger?

1228
01:31:29,625 --> 01:31:30,500
Bai!

1229
01:31:33,375 --> 01:31:34,791
Eutsi gogor!

1230
01:31:34,875 --> 01:31:37,666
Horretan nabil! Eusten ari naiz!

1231
01:31:48,875 --> 01:31:51,375
Hau bai gertaeren bira.

1232
01:32:16,708 --> 01:32:18,958
Ehunka urte daramatzat irudikatzen,

1233
01:32:19,041 --> 01:32:20,625
zu baino gehiago, txiki.

1234
01:32:21,291 --> 01:32:24,416
Amanda, txalupa…
hegan egin dezakeela uste duzu?

1235
01:32:24,500 --> 01:32:25,625
Egia esan…

1236
01:32:25,708 --> 01:32:27,208
ez!

1237
01:32:27,833 --> 01:32:29,333
Baina lasai!

1238
01:33:03,666 --> 01:33:05,166
Rudger!

1239
01:33:07,041 --> 01:33:08,166
Amanda!

1240
01:33:22,166 --> 01:33:23,041
Amanda?

1241
01:33:25,166 --> 01:33:26,250
Amanda?

1242
01:33:28,583 --> 01:33:31,666
Medikua zara, ezta? Egin zerbait!

1243
01:33:32,250 --> 01:33:33,500
Barka, Shuffleup andrea.

1244
01:33:33,583 --> 01:33:36,416
Gaur hemen nago
haurrei buruzko inkestak egiten.

1245
01:33:36,500 --> 01:33:38,666
Oso inkesta garrantzitsua da.

1246
01:33:39,250 --> 01:33:41,500
Ez naiz luzatuko, egon lasai.

1247
01:33:41,583 --> 01:33:44,166
Pasa den egunean
liburu-dendara etorri zen gizona zara.

1248
01:33:44,250 --> 01:33:48,166
Nitaz gogoratzen zara.
Ohore bat da, Shuffleup andrea.

1249
01:33:49,083 --> 01:33:50,541
Ospa hemendik, segituan.

1250
01:33:50,625 --> 01:33:53,416
Ez al duzu ikusten
alaba sufritzen ari dela?

1251
01:33:53,500 --> 01:33:54,666
Ama!

1252
01:33:54,750 --> 01:33:57,000
Amanda, hau poza, esnatu egin zara.

1253
01:33:57,083 --> 01:33:59,291
Ez sinistu, ez kasurik egin.

1254
01:33:59,375 --> 01:34:00,875
Mediku bati deituko diot.

1255
01:34:06,375 --> 01:34:07,583
Ama…

1256
01:34:07,666 --> 01:34:10,791
Gizon hori da… Rudger irentsi nahi du.

1257
01:34:13,375 --> 01:34:16,791
Neskato, ez dut jan nahi.

1258
01:34:17,541 --> 01:34:19,583
Ezerezera itzuliko dut,

1259
01:34:19,666 --> 01:34:21,875
errealitatera.

1260
01:34:21,958 --> 01:34:23,291
Baina zu nor zara?

1261
01:34:24,583 --> 01:34:27,583
Zuek ez zarete gaizki aterako
tartean sartzen ez bazarete.

1262
01:34:27,666 --> 01:34:28,583
Tartean sartu?

1263
01:34:29,958 --> 01:34:31,000
Laztana!

1264
01:34:31,875 --> 01:34:34,916
Amanda, mesedez, amak sinetsiko dizu!

1265
01:34:35,000 --> 01:34:36,791
Lagundu zaitzake!

1266
01:34:37,500 --> 01:34:40,291
Amanda, hitz egin Hozi buruz.

1267
01:34:40,375 --> 01:34:43,291
Etorriko da. Deitzen badio, agertuko da.

1268
01:34:43,875 --> 01:34:45,791
- Ama, Rudgerrek dio…
- Amanda!

1269
01:34:45,875 --> 01:34:47,333
Lasai, laztana.

1270
01:34:48,875 --> 01:34:51,791
Rudgerrek dio Hozi deitzeko.

1271
01:34:53,208 --> 01:34:54,541
"Hoz" esan al duzu?

1272
01:34:55,875 --> 01:34:58,500
Hoz izena duen txakur bat.

1273
01:34:58,583 --> 01:35:00,291
Rudgerrek dio Hoz ezagutu duela.

1274
01:35:00,875 --> 01:35:01,750
Rudger…

1275
01:35:03,375 --> 01:35:04,708
Deitu Hozi.

1276
01:35:04,791 --> 01:35:07,291
Ama, Hozi deitu behar diozu.

1277
01:35:07,375 --> 01:35:08,500
Ama…

1278
01:35:14,166 --> 01:35:15,541
Suge bat?

1279
01:35:21,541 --> 01:35:24,458
Ongi etorri, Shuffleup andrea.

1280
01:35:25,041 --> 01:35:26,958
Ongi etorri

1281
01:35:27,041 --> 01:35:30,041
irudizkoen mundura.

1282
01:35:31,541 --> 01:35:33,958
Ama! Entzun didazu?

1283
01:35:34,041 --> 01:35:35,125
Amanda,

1284
01:35:37,083 --> 01:35:38,458
Neuk egingo diot aurre!

1285
01:35:49,291 --> 01:35:50,208
Ama!

1286
01:36:10,833 --> 01:36:11,958
Rudger!

1287
01:36:12,541 --> 01:36:14,541
Ama! Salba ezazu!

1288
01:36:51,166 --> 01:36:55,000
Askatu! Askatzeko esan dizut!

1289
01:36:55,083 --> 01:36:57,833
Aska ezazu oraintxe bertan.

1290
01:36:59,333 --> 01:37:01,708
Aizu! Gurekin dago, utzi bakean.

1291
01:37:02,291 --> 01:37:03,791
Gure laguna da!

1292
01:37:04,416 --> 01:37:07,291
Ez dugu onartuko gure laguna eramatea!

1293
01:37:41,791 --> 01:37:42,916
Zaunk-zaunk!

1294
01:37:44,583 --> 01:37:46,291
Aurrera, Hoz!

1295
01:38:01,458 --> 01:38:03,041
- Ama!
- Amanda!

1296
01:38:07,958 --> 01:38:11,250
Zergatik ez zarete
zuen kontuez arduratzen?

1297
01:38:11,333 --> 01:38:14,041
Irudizko bat baino ez da.

1298
01:38:15,916 --> 01:38:18,166
Utzi jaten!

1299
01:38:26,791 --> 01:38:28,041
Rudger!

1300
01:38:28,541 --> 01:38:32,875
Amanda, zure bizitza
amarekin bizi behar duzu.

1301
01:38:32,958 --> 01:38:35,500
Rudger!

1302
01:39:05,416 --> 01:39:07,416
Zapore deskribaezina du.

1303
01:39:07,500 --> 01:39:09,958
Dudarik gabe,
imajina daitekeena gainditzen du.

1304
01:39:10,583 --> 01:39:12,541
Esan beharra dut,

1305
01:39:12,625 --> 01:39:14,666
ez zirudien freskoa,

1306
01:39:17,541 --> 01:39:18,958
ia ustela baizik.

1307
01:39:20,041 --> 01:39:24,791
Baina azkenean lortu dut.
Irudizko aparta jan dut!

1308
01:39:24,875 --> 01:39:26,875
Hori da nahi nuena.

1309
01:39:34,625 --> 01:39:41,625
Errealitatea…

1310
01:39:48,375 --> 01:39:52,833
BUNTING JAUNA

1311
01:40:10,458 --> 01:40:11,750
Ondo zaude?

1312
01:40:11,833 --> 01:40:14,875
Bai, dena ondo doa.

1313
01:40:18,666 --> 01:40:21,208
Ongi etorri, laztana.

1314
01:40:22,666 --> 01:40:24,125
Itzuli naiz, ama.

1315
01:40:24,958 --> 01:40:27,708
Hara, begira. Arrazoi zenuen.

1316
01:40:28,791 --> 01:40:30,750
Zoriontsua da, benetan.

1317
01:40:30,833 --> 01:40:32,458
Heldua da jada.

1318
01:40:33,083 --> 01:40:35,125
Bai, nire Amanda ere

1319
01:40:35,708 --> 01:40:37,083
oso zoriontsua da.

1320
01:40:48,208 --> 01:40:49,916
Dena ondo al dago?

1321
01:40:50,541 --> 01:40:51,375
Bai.

1322
01:40:51,458 --> 01:40:53,125
Ene, esnatu egin da.

1323
01:40:53,208 --> 01:40:54,125
Bai.

1324
01:40:54,208 --> 01:40:56,791
Zoragarria da.
Medikuari jakinaraziko diot.

1325
01:40:56,875 --> 01:40:57,875
Mesedez.

1326
01:41:04,583 --> 01:41:08,875
Eskerrik asko, Rudger, benetan diot.
Baita zuri ere, Hoz maitea.

1327
01:41:28,625 --> 01:41:31,666
Rudger, mila esker itzultzeagatik.

1328
01:41:32,666 --> 01:41:33,916
Ez nengoen bakarrik.

1329
01:41:34,625 --> 01:41:36,750
Liburutegiko lagunek lagundu didate.

1330
01:41:36,833 --> 01:41:38,375
Zinzanek eta Elur-malutak,

1331
01:41:39,416 --> 01:41:40,875
eta baita Emilyk ere.

1332
01:41:43,458 --> 01:41:45,875
Amanda, une zoriontsu eta tristeak

1333
01:41:45,958 --> 01:41:48,833
biziko dituzu etengabe,

1334
01:41:48,916 --> 01:41:50,875
eta hazi egingo zara.

1335
01:41:51,833 --> 01:41:52,875
Rudger.

1336
01:41:52,958 --> 01:41:55,666
Amanda, denbora igaro ahala,

1337
01:41:56,250 --> 01:41:57,541
agintzen dizut

1338
01:41:58,250 --> 01:42:01,458
beti zure zati izango naizela.

1339
01:42:05,916 --> 01:42:07,875
Mila esker agertzeagatik

1340
01:42:08,708 --> 01:42:11,958
duela hiru hil, hiru aste eta hiru egun.

1341
01:42:13,083 --> 01:42:13,958
Amanda…

1342
01:42:19,250 --> 01:42:20,750
Ez gara inoiz desagertuko,

1343
01:42:21,791 --> 01:42:23,208
babestuko gara

1344
01:42:24,416 --> 01:42:25,375
eta…

1345
01:42:26,083 --> 01:42:27,041
eta…

1346
01:42:27,958 --> 01:42:29,250
negarrik ez.

1347
01:42:37,208 --> 01:42:38,041
Prest zaude?

1348
01:42:38,125 --> 01:42:40,583
Goazen, Rudger! Gure azken abenturarantz!

1349
01:42:40,666 --> 01:42:41,708
Bai!

1350
01:42:57,291 --> 01:42:59,041
Inoiz ikusi ez den hegaztia.

1351
01:43:00,166 --> 01:43:02,583
Inoiz ikusi ez den lorea.

1352
01:43:03,541 --> 01:43:05,708
Inoiz ikusi ez den haize gozoa.

1353
01:43:07,041 --> 01:43:09,875
Inoiz ikusi ez den gaua.

1354
01:43:10,791 --> 01:43:14,416
Inoiz ikusi duzu
horrelako gauza zoragarririk?

1355
01:43:16,666 --> 01:43:17,791
Neuk bai.

1356
01:43:50,625 --> 01:43:55,291
A. F. HARROLDEN
THE IMAGINARY ELEBERRIAN OINARRITUA

1357
01:47:46,958 --> 01:47:51,958
Azpitituluak: Nerea Mugica



