1
00:00:02,000 --> 00:00:07,000
Downloaded from
YTS.MX

2
00:00:08,000 --> 00:00:13,000
Official YIFY movies site:
YTS.MX

3
00:00:23,690 --> 00:00:25,358
<i>XVIII. mendearen erdialdera,</i>

4
00:00:25,859 --> 00:00:29,069
<i>Europako egoera nahasia zela eta,</i>

5
00:00:29,070 --> 00:00:31,780
<i>Frantziak eta Austriak</i>

6
00:00:31,781 --> 00:00:35,618
<i>beren aliantza indartzea erabaki zuten.</i>

7
00:00:36,494 --> 00:00:38,746
<i>Horretarako, Louis delfin frantsesa</i>

8
00:00:38,747 --> 00:00:43,460
<i>Maria Antonieta Austriakoa
artxidukesarekin ezkondu zen.</i>

9
00:00:44,419 --> 00:00:47,005
<i>1770eko maiatza da.</i>

10
00:00:47,505 --> 00:00:51,426
<i>Emaztegaia daraman zalgurdia
Frantziara heldu berri da.</i>

11
00:01:15,950 --> 00:01:17,701
Beraz, hau da Frantzia.

12
00:01:17,702 --> 00:01:21,539
Herria eta herritarrak
ezagutzeko irrikan nengoen!

13
00:01:24,417 --> 00:01:26,377
Maria Antonieta artxidukesa.

14
00:01:27,670 --> 00:01:33,133
Egun honetatik aurrera,
Frantziako delfina izango zara.

15
00:01:33,134 --> 00:01:35,303
Herria eta herritarrak zureak dira.

16
00:01:38,932 --> 00:01:40,600
Hara, begira!

17
00:01:41,226 --> 00:01:42,936
Beti bezain ederra...

18
00:01:59,494 --> 00:02:01,954
De Noailles kondesa, nor da hori?

19
00:02:01,955 --> 00:02:02,872
Nola?

20
00:02:04,499 --> 00:02:07,335
Hori Oscar François de Jarjayes da.

21
00:02:07,919 --> 00:02:11,256
Frantzian oso jaun ederrak daude.

22
00:02:12,298 --> 00:02:13,800
Artxidukesa.

23
00:02:14,467 --> 00:02:16,635
Oscar andre bat da.

24
00:02:16,636 --> 00:02:17,554
Nola?

25
00:02:18,138 --> 00:02:20,389
Jarjayes jeneralaren alaba gazteena da.

26
00:02:20,390 --> 00:02:25,145
Emakumea izan arren,
Errege Guardiako kapitaina da.

27
00:02:28,314 --> 00:02:30,650
Oscar François de Jarjayes...

28
00:02:37,866 --> 00:02:41,536
{\an8}1770KO MAIATZA
COMPIÈGNE

29
00:02:46,332 --> 00:02:48,543
Berorren maiestatea, printzea.

30
00:02:49,127 --> 00:02:51,713
Berorren gorentasuna, delfina, heldu da.

31
00:02:58,845 --> 00:03:03,141
Ohore handia da
berorren maiestatea ezagutzea.

32
00:03:05,810 --> 00:03:08,228
Zein emaztegai ederra!

33
00:03:08,229 --> 00:03:12,025
Ziur naiz Frantzia osoari
zoriontasuna ekarriko diozula.

34
00:03:13,860 --> 00:03:14,694
Ene!

35
00:03:16,279 --> 00:03:17,321
Ondo da,

36
00:03:17,322 --> 00:03:22,285
horko hori nire iloba Louis da,
delfina eta zure senargaia.

37
00:03:26,748 --> 00:03:28,917
<i>Hau da nire senarra?</i>

38
00:03:29,417 --> 00:03:33,171
Tira! Ez diozu emaztegaiari
musu emango, ala?

39
00:03:44,182 --> 00:03:48,227
Honelako emaztegai zoragarria izanda...

40
00:03:48,228 --> 00:03:50,688
<i>Ez dut ezer sentitu.</i>

41
00:03:51,231 --> 00:03:52,523
<i>Hau da dena?</i>

42
00:03:53,274 --> 00:03:54,776
Ia heldu gara.

43
00:03:59,322 --> 00:04:03,825
<i>Maria Teresa Austriakoa
enperatriz ezagunaren alaba gaztea,</i>

44
00:04:03,826 --> 00:04:05,912
<i>Maria Antonieta.</i>

45
00:04:06,829 --> 00:04:11,583
<i>Frantziako koroa zerbitzatzen zuen
Jarjayes familia noblearen alaba gaztea,</i>

46
00:04:11,584 --> 00:04:17,048
<i>Oscar François de Jarjayes,
seme oinordekoa balitz bezala hezi zutena.</i>

47
00:04:19,550 --> 00:04:22,094
<i>Bi arrosa eder horiek</i>

48
00:04:22,095 --> 00:04:26,349
<i>datozen garai latzei
aurre egin beharko diete.</i>

49
00:04:32,981 --> 00:04:36,776
<i>Eta haien istorioa
Versaillesen garatuko da, Frantzian.</i>

50
00:04:44,492 --> 00:04:47,953
<i>Lora dadila maitasuna gure artean.</i>

51
00:04:47,954 --> 00:04:50,622
<i>Lorioski.</i>

52
00:04:50,623 --> 00:04:52,708
<i>Gure patua da.</i>

53
00:04:52,709 --> 00:04:57,170
<i>Ez eman bizkarra.
Maitasunak ez digu inoiz huts egingo.</i>

54
00:04:57,171 --> 00:05:00,507
<i>Lora dadila maitasuna gure artean.</i>

55
00:05:00,508 --> 00:05:03,260
<i>Versailleseko arrosa.</i>

56
00:05:03,261 --> 00:05:07,389
<i>Sugarrak bizirik jarraituko du
gure bihotzetan</i>

57
00:05:07,390 --> 00:05:10,601
<i>betiko.</i>

58
00:05:17,358 --> 00:05:20,277
<i>Esnatu nintzenean,</i>

59
00:05:20,278 --> 00:05:23,488
<i>martxan zen jada.</i>

60
00:05:23,489 --> 00:05:26,825
<i>Tiara buruan.</i>

61
00:05:26,826 --> 00:05:29,786
<i>Izango ote naiz nire patua onartzeko gai?</i>

62
00:05:29,787 --> 00:05:36,168
<i>Nire bihotza
jantzi zuriaren atzean ezkutatuta zegoen.</i>

63
00:05:36,169 --> 00:05:42,716
<i>Baina akabo isiltasuna,
orain ozen oihu egingo du.</i>

64
00:05:42,717 --> 00:05:46,094
<i>Egun haizetsua da,
eta eguzki izpiak ikus ditzaket</i>

65
00:05:46,095 --> 00:05:48,806
<i>zuhaitzen hostoen artetik.</i>

66
00:05:49,390 --> 00:05:55,103
<i>Ez zaitut inoiz ahaztuko.
Ezin dut zure irudia burutik atera.</i>

67
00:05:55,104 --> 00:06:01,568
<i>Zurekin zorretan nago, betiko.
Bizitza emango nuke zugatik.</i>

68
00:06:01,569 --> 00:06:06,531
<i>Ez dago sentitzen duguna ukatzerik.</i>

69
00:06:06,532 --> 00:06:10,118
<i>Lora dadila maitasuna gure artean.</i>

70
00:06:10,119 --> 00:06:12,704
<i>Lorioski.</i>

71
00:06:12,705 --> 00:06:14,956
<i>Gure patua da.</i>

72
00:06:14,957 --> 00:06:19,336
<i>Ez eman bizkarra.
Maitasunak ez digu inoiz huts egingo.</i>

73
00:06:19,337 --> 00:06:22,714
<i>Lora dadila maitasuna gure artean.</i>

74
00:06:22,715 --> 00:06:25,384
<i>Versailleseko arrosa.</i>

75
00:06:25,385 --> 00:06:29,596
<i>Sugarrak bizirik jarraituko du
gure bihotzetan</i>

76
00:06:29,597 --> 00:06:32,933
<i>betiko.</i>

77
00:06:32,934 --> 00:06:36,186
<i>Egun hobeak etorriko dira.
Ez da desagertuko.</i>

78
00:06:36,187 --> 00:06:39,398
<i>Geure sentimenduez harro.
Edozer diotela.</i>

79
00:06:39,399 --> 00:06:42,526
<i>Loratu nahi duen arrosa</i>

80
00:06:42,527 --> 00:06:45,654
<i>ez dago euriaren zain.</i>

81
00:06:45,655 --> 00:06:51,868
<i>Hori guztia gurea izan daiteke.
Abestu dezagun pozik.</i>

82
00:06:51,869 --> 00:06:55,038
<i>Desira gero eta indartsuagoa da.</i>

83
00:06:55,039 --> 00:06:58,793
<i>Jarraitu zure bihotza.</i>

84
00:07:24,193 --> 00:07:26,446
Hobetu duzu, André.

85
00:07:27,572 --> 00:07:31,159
Baina ez nago inondik inora zure mailan.

86
00:07:33,953 --> 00:07:35,454
Heldu da azkenik.

87
00:07:35,455 --> 00:07:37,665
Luze daramazu egun honen zain.

88
00:07:38,166 --> 00:07:39,083
Bai.

89
00:07:39,584 --> 00:07:41,461
Hamaika urte nituenean,

90
00:07:42,253 --> 00:07:45,464
aitak esan zidan
Maria Antonieta zerbitzatuko nuela,

91
00:07:45,465 --> 00:07:48,426
egun batean
delfinarekin ezkonduko baitzen.

92
00:07:50,052 --> 00:07:53,763
Gaur lehen aldiz ikusi dut
Maria Antonieta.

93
00:07:53,764 --> 00:07:57,643
Sekula ez dut
hain pertsona dotorerik ezagutu.

94
00:07:58,186 --> 00:08:00,646
Erregina izateko jaio zen.

95
00:08:02,273 --> 00:08:03,773
Gogorarazi egin dit

96
00:08:03,774 --> 00:08:07,987
nire betebeharra dela
bera nire indar guztiaz babestea.

97
00:08:12,950 --> 00:08:14,201
- André.
- Bai?

98
00:08:14,202 --> 00:08:19,081
Hemendik aurrera, nire laguntzaile gisa,
maizago etorri beharko duzu jauregira.

99
00:08:19,790 --> 00:08:22,459
Inoiz baino gehiago beharko zaitut.

100
00:08:22,460 --> 00:08:23,753
Jakina.

101
00:08:24,754 --> 00:08:28,090
Beti egon naiz
eta egongo naiz zure ondoan.

102
00:08:33,971 --> 00:08:37,140
Lan bikaina, Oscar.

103
00:08:37,141 --> 00:08:38,142
Aita.

104
00:08:40,228 --> 00:08:43,731
Jarjayes familia osoa dago zutaz harro.

105
00:08:44,982 --> 00:08:46,234
Mila esker.

106
00:08:47,318 --> 00:08:50,821
- Eskrima praktikatzen berriro, André?
- Amama?

107
00:08:52,073 --> 00:08:52,989
Entzun.

108
00:08:52,990 --> 00:08:56,326
Oscar andreak tratu berezia eman arren,

109
00:08:56,327 --> 00:08:58,245
ezin duzu ahaztu

110
00:08:58,246 --> 00:09:01,374
plebeioon lana zerbitzatzea dela.

111
00:09:02,041 --> 00:09:04,335
Noski, badakit.

112
00:09:06,796 --> 00:09:08,506
- Ulertzen?
- Bai, aita.

113
00:09:09,632 --> 00:09:10,800
Ondo dakit.

114
00:09:16,180 --> 00:09:19,141
{\an8}<i>Munduko gauza distiratsu oro.</i>

115
00:09:23,563 --> 00:09:26,899
<i>Dena dago nire eskura.</i>

116
00:09:29,569 --> 00:09:33,238
<i>Nire desira oro bete da.</i>

117
00:09:33,239 --> 00:09:37,158
<i>Zenbatezinak, zeruko izarrak bezala.</i>

118
00:09:37,159 --> 00:09:40,704
<i>Parpailak, diamanteak,
nire gauzarik gustukoenak.</i>

119
00:09:40,705 --> 00:09:44,708
<i>Xanpaina, txokolatea.
Ondo pasatu nahi dut.</i>

120
00:09:44,709 --> 00:09:48,336
<i>Denak berehala biltzen dira.</i>

121
00:09:48,337 --> 00:09:51,632
<i>Egin behar dudan bakarra irri egitea da.</i>

122
00:09:52,258 --> 00:09:55,802
<i>Ohitura eta usadio hauek
oso zurrunak dira.</i>

123
00:09:55,803 --> 00:09:59,139
<i>Baina lanpetuta nabil
jaialdi eta dantzaldiekin.</i>

124
00:09:59,140 --> 00:10:05,186
<i>Zoragarria da.</i>
La vie en rose<i>.</i>

125
00:10:05,187 --> 00:10:08,940
<i>Hau guztia nirea da orain.</i>

126
00:10:08,941 --> 00:10:12,736
<i>Hitzeman zidaten zoriontasuna.</i>

127
00:10:12,737 --> 00:10:16,364
<i>Denek goretsiko naute.
Izar bat naiz.</i>

128
00:10:16,365 --> 00:10:20,160
<i>Baina zerbait falta zait.</i>

129
00:10:20,161 --> 00:10:23,788
<i>Hau guztia nirea da orain.</i>

130
00:10:23,789 --> 00:10:27,208
<i>Beti jakin dut.</i>

131
00:10:27,209 --> 00:10:31,004
<i>Denek goretsiko naute.
Izar bat naiz.</i>

132
00:10:31,005 --> 00:10:35,300
<i>Baina zerbait ez doa ondo.</i>

133
00:10:35,301 --> 00:10:40,680
<i>Inork ez du ulertzen</i>

134
00:10:40,681 --> 00:10:42,682
<i>sentitzen dudana.</i>

135
00:10:42,683 --> 00:10:49,439
<i>Nire bihotzean hutsune bat dago.
Zergatik?</i>

136
00:10:49,440 --> 00:10:53,401
<i>Baina neure burua maite dut.</i>

137
00:10:53,402 --> 00:10:57,197
<i>Horrelakoa naiz ni.</i>

138
00:10:57,198 --> 00:11:00,950
<i>Ni neu izango naiz.</i>

139
00:11:00,951 --> 00:11:05,414
<i>Nahi dudana egingo dut.</i>

140
00:11:13,964 --> 00:11:17,384
<i>Hau guztia nirea da orain.</i>

141
00:11:17,385 --> 00:11:21,012
<i>Denek goretsiko naute.
Izar bat naiz.</i>

142
00:11:21,013 --> 00:11:24,766
<i>Zergatik ez nau inork ulertzen?</i>

143
00:11:24,767 --> 00:11:29,021
<i>Hemen nago.
Bakar-bakarrik.</i>

144
00:11:35,778 --> 00:11:38,071
Hiru urte daramatzagu ezkonduta,

145
00:11:38,072 --> 00:11:41,449
zergatik ez da delfina irekiagoa nirekin?

146
00:11:41,450 --> 00:11:44,620
Berorren gorentasuna pertsona
zuhurra eta lasaia da.

147
00:11:46,288 --> 00:11:49,082
Aspaldi, liburu batean irakurri nuen

148
00:11:49,083 --> 00:11:54,630
emakume batek bere kidea ezagutu,
maitemindu eta bere emazte bihurtzen dela.

149
00:11:56,340 --> 00:12:00,009
Maitasuna bat-batean
zerutik Ikaro bezala erori,

150
00:12:00,010 --> 00:12:05,015
eta bihotza zirraraz betetzen omen dizu.

151
00:12:06,892 --> 00:12:10,103
Bizi osoa eman behar al dut

152
00:12:10,104 --> 00:12:11,730
hori inoiz sentitu gabe?

153
00:12:11,731 --> 00:12:16,151
Egunen batean,
Frantziako erregina izango zara.

154
00:12:16,152 --> 00:12:18,320
Hori egiteko zoragarria da.

155
00:12:18,946 --> 00:12:23,242
Emakume gehienek
ezin dute horrelakorik amestu.

156
00:12:23,784 --> 00:12:24,659
Baina...

157
00:12:24,660 --> 00:12:29,707
Nik ere oso betebehar garrantzitsua dut,
zu babestea.

158
00:12:30,207 --> 00:12:32,542
Ohore handia da niretzat.

159
00:12:32,543 --> 00:12:33,836
Oscar...

160
00:12:35,129 --> 00:12:39,675
Gizona bazina,
zurekin maiteminduko nintzen.

161
00:12:45,723 --> 00:12:48,391
Printzesa, ez!

162
00:12:48,392 --> 00:12:52,229
Ezin duzu gauaren erdian
Parisera alde egin.

163
00:12:54,648 --> 00:12:56,649
Mesedez, Oscar!

164
00:12:56,650 --> 00:12:58,527
Hemen ezin dut arnasarik hartu.

165
00:13:14,293 --> 00:13:16,795
<i>Maskara dantzaldia.
Festa loretsua.</i>

166
00:13:16,796 --> 00:13:19,672
<i>Maskara dantzaldia.
Gau baterako ametsa.</i>

167
00:13:19,673 --> 00:13:22,675
<i>Ezkutatu aurpegia.
Erakutsi bihotza.</i>

168
00:13:22,676 --> 00:13:25,178
<i>Dantza dezagun
beste guztia ahaztuz.</i>

169
00:13:25,179 --> 00:13:27,847
<i>Maskara dantzaldia.
Festa sekretua.</i>

170
00:13:27,848 --> 00:13:30,934
<i>Maskara dantzaldia.
Fruta gozoa.</i>

171
00:13:30,935 --> 00:13:33,645
<i>Elkartu eta dantzatu.
Jendartean.</i>

172
00:13:33,646 --> 00:13:36,732
<i>Xanpainaren burbuilak
maitasun edabe.</i>

173
00:13:37,399 --> 00:13:39,527
<i>Maitasunagatik lehian.</i>

174
00:13:40,236 --> 00:13:42,654
<i>Jolas iheskorra.</i>

175
00:13:42,655 --> 00:13:45,490
<i>Non daude untxitxoak?</i>

176
00:13:45,491 --> 00:13:48,535
<i>Eta non untxariak?</i>

177
00:13:48,536 --> 00:13:51,371
<i>Bekatua eta gozamena.</i>

178
00:13:51,372 --> 00:13:53,915
<i>Maitasuna eta ustelkeria.</i>

179
00:13:53,916 --> 00:13:59,755
<i>Xuxurlak eta hasperenak.
Airean hegan.</i>

180
00:14:30,494 --> 00:14:31,871
Barkatu, andereño.

181
00:14:35,791 --> 00:14:37,501
Dantzatu nahi?

182
00:14:39,628 --> 00:14:40,879
Nor zara?

183
00:14:40,880 --> 00:14:42,047
Oscar.

184
00:14:42,882 --> 00:14:45,008
Norbaiti izena galdetu aurretik,

185
00:14:45,009 --> 00:14:48,012
ohitura da norberarena esatea.

186
00:14:48,762 --> 00:14:51,139
Oscar François de Jarjayes naiz.

187
00:14:51,140 --> 00:14:53,933
Errege Guardiako kapitaina.

188
00:14:53,934 --> 00:14:56,978
Hans Axel von Fersen dut izena.

189
00:14:56,979 --> 00:14:59,899
Konde suediarra naiz.

190
00:15:00,608 --> 00:15:01,775
Von Fersen.

191
00:15:02,276 --> 00:15:04,569
Andrearekin hitz egin nahi baduzu,

192
00:15:04,570 --> 00:15:08,616
zoaz Versailles jauregira
eta aurkeztu eskaera formala.

193
00:15:09,742 --> 00:15:13,161
Hau Frantziako delfina da,

194
00:15:13,162 --> 00:15:14,830
Maria Antonieta.

195
00:15:21,629 --> 00:15:22,755
Gorentasuna.

196
00:15:24,590 --> 00:15:28,636
Konde suediar gazte batek
zurekin bildu nahi du.

197
00:15:32,890 --> 00:15:36,309
Mila esker etortzeagatik,
von Fersen kondea.

198
00:15:36,310 --> 00:15:39,730
Ohore handia da zu berriz ikustea.

199
00:15:50,908 --> 00:15:54,078
Ez! Lagundu!

200
00:15:54,912 --> 00:15:56,622
Berorren gorentasuna!

201
00:16:05,589 --> 00:16:07,590
Itxi begiak, berorren gorentasuna!

202
00:16:07,591 --> 00:16:08,842
Oscar!

203
00:16:15,808 --> 00:16:16,892
Berorren gorentasuna!

204
00:16:17,559 --> 00:16:18,394
Oscar!

205
00:16:22,356 --> 00:16:24,065
André, ezta?

206
00:16:24,066 --> 00:16:26,776
Zalditegitik ekarri duzun zaldiak

207
00:16:26,777 --> 00:16:29,445
berorren gorentasuna zauritu egin du.

208
00:16:29,446 --> 00:16:32,074
Ondorioz, hiltzera zigortuko zaitut.

209
00:16:34,827 --> 00:16:36,036
Berorren maiestatea!

210
00:16:37,413 --> 00:16:38,580
Zer gertatzen da?

211
00:16:43,002 --> 00:16:45,253
Istripu bat izan da.

212
00:16:45,254 --> 00:16:47,423
Ez da Andréren errua izan.

213
00:16:48,007 --> 00:16:50,175
Denok izan zarete lekuko.

214
00:16:54,263 --> 00:16:55,681
Berorren maiestatea!

215
00:16:56,306 --> 00:16:59,685
André zigortu behar baduzu...

216
00:17:02,021 --> 00:17:05,607
Erantzukizun osoa onartuko dut,
bere nagusi gisa.

217
00:17:06,108 --> 00:17:11,113
Ni, Oscar François,
hemen eta orain hiltzeko prest nago.

218
00:17:14,992 --> 00:17:16,035
Oscar...

219
00:17:16,827 --> 00:17:18,871
Ez da Andréren errua izan.

220
00:17:22,916 --> 00:17:26,545
Berorren maiestatea,
istripuaren lekuko izan naiz.

221
00:17:27,337 --> 00:17:28,838
Mesedez.

222
00:17:28,839 --> 00:17:30,049
Von Fersen...

223
00:17:31,050 --> 00:17:33,177
Ni ere hiltzeko prest nago.

224
00:17:35,512 --> 00:17:38,598
Nola... Nola onartuko dut...

225
00:17:38,599 --> 00:17:39,892
Berorren maiestatea!

226
00:17:42,686 --> 00:17:44,605
Maria Antonieta...

227
00:17:46,899 --> 00:17:50,569
Berorren maiestatea. nire errua izan da!

228
00:17:51,153 --> 00:17:54,030
Zaldiz ibiltzen tematu naiz.

229
00:17:54,031 --> 00:17:56,992
Zaldia ikaratu dut nire axolagabekeriaz.

230
00:17:57,493 --> 00:17:59,495
André. Oscar. Von Fersen.

231
00:18:00,079 --> 00:18:04,083
Ezin dut onartu
zuetako inor nire erruz hiltzea.

232
00:18:04,792 --> 00:18:05,833
Ez kezkatu.

233
00:18:05,834 --> 00:18:09,004
Erregea bihotz oneko gizona da.

234
00:18:11,673 --> 00:18:12,883
Ondo da.

235
00:18:13,634 --> 00:18:16,428
Delfinak hala nahi badu,

236
00:18:17,638 --> 00:18:20,891
oraingoan ez du inork zigorrik jasoko.

237
00:18:26,063 --> 00:18:27,271
André.

238
00:18:27,272 --> 00:18:30,359
Zorionekoa zara, nagusi eskuzabala duzu.

239
00:18:30,859 --> 00:18:32,194
Berorren maiestatea...

240
00:18:36,365 --> 00:18:39,243
Von Fersen, bihotzez eskertzen dizut.

241
00:18:39,743 --> 00:18:41,995
Beti egongo naiz zurekin zorretan.

242
00:18:42,913 --> 00:18:43,914
Oscar.

243
00:18:44,915 --> 00:18:46,959
- Oscar!
- Oscar!

244
00:18:50,754 --> 00:18:52,255
Ene bada!

245
00:18:52,256 --> 00:18:55,049
Kolpe ederra hartu duzu.

246
00:18:55,050 --> 00:18:58,303
Baina lasai,
kataplasma berezia jarriko dizut.

247
00:18:58,804 --> 00:19:00,055
Mila esker.

248
00:19:01,431 --> 00:19:02,557
André!

249
00:19:02,558 --> 00:19:05,185
Zoaz kanpora von Fersen kondearekin!

250
00:19:05,686 --> 00:19:06,519
Bai.

251
00:19:06,520 --> 00:19:08,646
Zer gertatzen da?

252
00:19:08,647 --> 00:19:12,109
Noble frantsesak
beste gizonen gorputzen beldur dira?

253
00:19:14,194 --> 00:19:18,115
Nola ausartzen zara
andreari buruz halakorik esaten!

254
00:19:20,701 --> 00:19:23,078
Bera... emakumea da?

255
00:19:23,662 --> 00:19:25,496
Bai, hala da.

256
00:19:25,497 --> 00:19:26,707
Egia da

257
00:19:27,207 --> 00:19:29,960
Oscar apur bat txikia iruditu zaidala...

258
00:19:30,669 --> 00:19:31,503
Baina...

259
00:19:36,967 --> 00:19:38,385
Pertsona miresgarria da.

260
00:19:47,686 --> 00:19:48,520
Oscar.

261
00:19:49,021 --> 00:19:52,482
Egunen batean, bizia emango dut zugatik,

262
00:19:53,066 --> 00:19:57,863
zuk gaur zure bizia nigatik
arriskatu duzun bezala.

263
00:20:02,284 --> 00:20:05,287
<i>1777ko apirila.</i>

264
00:20:05,787 --> 00:20:09,082
<i>Luis XV.a erregea bat-batean gaixotu zen.</i>

265
00:20:09,791 --> 00:20:12,501
<i>Bere gaixotasunaren izena... baztanga zen.</i>

266
00:20:12,502 --> 00:20:15,505
{\an8}HILABETE GEROAGO

267
00:20:16,006 --> 00:20:17,633
Erregea hil egin da!

268
00:20:20,886 --> 00:20:25,641
Gora errege berria,
berorren maiestatea Luis XVI.a!

269
00:20:28,352 --> 00:20:31,021
Zorionak, berorren maiestatea.

270
00:20:31,521 --> 00:20:36,026
Gaurtik aurrera, Frantziako erregina zara.

271
00:20:42,783 --> 00:20:45,952
Gora Luis XVI.a erregea!

272
00:20:45,953 --> 00:20:47,119
Gora erregina!

273
00:20:47,120 --> 00:20:51,999
<i>Louis XVI.ak eta Maria Antonietak
hogei urte baino ez zituzten,</i>

274
00:20:52,000 --> 00:20:56,588
<i>baina errege-erregina gazteek
Frantzia erreinatuko zuten.</i>

275
00:20:57,089 --> 00:21:03,010
<i>Gure errege-erreginak.
Gure haizea, loreak eta argia.</i>

276
00:21:03,011 --> 00:21:09,351
<i>Bakea eta loria.
Herri hau zuzenduko dute.</i>

277
00:21:11,103 --> 00:21:16,857
<i>Bukatu dira zerga zorrotzak.</i>

278
00:21:16,858 --> 00:21:22,989
<i>Ez gara jada
gosete edo gaixotasunen beldur.</i>

279
00:21:22,990 --> 00:21:28,995
<i>Oparotasuna itzuliko da Parisera!</i>

280
00:21:28,996 --> 00:21:35,168
<i>Gure bizitzek hobera egingo dute
gaur eta bihar.</i>

281
00:21:36,586 --> 00:21:39,423
<i>Gure errege-erreginak...</i>

282
00:21:40,007 --> 00:21:42,925
Herriak errege-erregina berriak
maite ditu.

283
00:21:42,926 --> 00:21:47,764
Jendea irrikan dago
aro berri bati hasiera emateko.

284
00:21:50,976 --> 00:21:52,184
Oscar.

285
00:21:52,185 --> 00:21:54,521
Eskerrik asko zure zerbitzuagatik.

286
00:21:55,272 --> 00:21:57,356
Errege Guardiako maior gisa,

287
00:21:57,357 --> 00:22:00,527
inoiz baino gertuagotik
zaindu beharko nauzu.

288
00:22:01,111 --> 00:22:05,532
Gainera, irabazten zenuenaren bikoitza
irabaziko duzu.

289
00:22:07,367 --> 00:22:11,747
Hogei urte ere ez ditut,
beraz, ohore handia da.

290
00:22:12,289 --> 00:22:13,123
Baina...

291
00:22:14,333 --> 00:22:19,128
Frantziako finantzen egoera
ez da batere faboragarria une honetan.

292
00:22:19,129 --> 00:22:21,964
Mesedez, ordaindu orain arte bezala.

293
00:22:21,965 --> 00:22:22,882
Baina...

294
00:22:22,883 --> 00:22:23,884
Bestela...

295
00:22:24,676 --> 00:22:28,305
karguari uko egin beharko diot.

296
00:22:30,140 --> 00:22:31,475
Ulertzen dut.

297
00:22:32,100 --> 00:22:33,018
Baina...

298
00:22:35,020 --> 00:22:39,940
Baina orain
nahi duzuna eskaini diezazuket.

299
00:22:39,941 --> 00:22:43,444
Oscar maitea, zer nahi duzu?

300
00:22:43,445 --> 00:22:49,618
Nahi dudan bakarra da
zu Frantziako erregina zoragarria izatea.

301
00:22:50,202 --> 00:22:52,453
Besterik ez, berorren maiestatea.

302
00:22:52,454 --> 00:22:53,538
Ene!

303
00:22:54,873 --> 00:22:58,043
Horregatik maite zaitut, Oscar.

304
00:22:59,795 --> 00:23:00,920
Badakit!

305
00:23:00,921 --> 00:23:03,589
Hurrengoan zatoz Andrérekin.

306
00:23:03,590 --> 00:23:04,924
Eta von Fersenekin.

307
00:23:04,925 --> 00:23:08,804
Bai, tea hartuko dugu laurok batera.

308
00:23:09,971 --> 00:23:11,556
Aurrera!

309
00:23:13,892 --> 00:23:15,018
Armak sorbaldan!

310
00:23:17,896 --> 00:23:18,730
Erakutsi armak!

311
00:23:28,532 --> 00:23:30,032
De Girodelle kapitaina.

312
00:23:30,033 --> 00:23:32,577
Zorionak maila igoeragatik.

313
00:23:34,579 --> 00:23:39,458
Egia esan, uste dut zu bezalako norbait
maior hobea izango litzatekeela.

314
00:23:39,459 --> 00:23:42,503
Ez, alderantziz,

315
00:23:42,504 --> 00:23:45,382
aginte-postu baterako egokia zarela
uste dut.

316
00:23:46,007 --> 00:23:46,842
Mila esker.

317
00:23:48,176 --> 00:23:50,719
- Zer gertatzen da?
- Nola?

318
00:23:50,720 --> 00:23:53,223
Artega dirudizu gaur.

319
00:23:54,891 --> 00:23:56,268
Ez da ezer.

320
00:24:01,314 --> 00:24:03,817
Plebeio bat
tea hartzera gonbidatu nahi du?

321
00:24:04,484 --> 00:24:06,152
Ohore handia da.

322
00:24:06,153 --> 00:24:10,365
Berorren maiestateak
bere bihotza jarraitzen du beti.

323
00:24:10,949 --> 00:24:15,537
Edozer egingo luke
atsegin duen jendea laguntzeko.

324
00:24:16,538 --> 00:24:19,623
Baina hori arriskutsua izan daiteke.

325
00:24:19,624 --> 00:24:21,751
Zer esan nahi duzu?

326
00:24:22,252 --> 00:24:26,715
Xahutzen duen diru hori guztia
herritarren zergetatik dator.

327
00:24:27,215 --> 00:24:32,136
Horrek erreginari buruz duten iritzia
alda lezake etorkizunean.

328
00:24:32,137 --> 00:24:34,388
Gehiegi kezkatzen zara.

329
00:24:34,389 --> 00:24:37,141
Herriak erregina maite du.

330
00:24:37,142 --> 00:24:39,978
Espero dut horrela izaten jarraitzea.

331
00:24:40,687 --> 00:24:42,397
- Baina hala ere...
- Bai?

332
00:24:43,273 --> 00:24:47,319
Badago lehenbailehen
egin behar dudan zerbait.

333
00:24:52,782 --> 00:24:53,617
Hara...

334
00:25:05,504 --> 00:25:08,797
Oscar, zuri agur esatera etorri naiz.

335
00:25:08,798 --> 00:25:10,299
Zer?

336
00:25:10,300 --> 00:25:12,719
Suediara itzultzea erabaki dut.

337
00:25:13,220 --> 00:25:15,555
Erreginaren ospe ona babesteko.

338
00:25:16,806 --> 00:25:18,141
Bere ospe ona?

339
00:25:18,642 --> 00:25:19,476
Bai.

340
00:25:20,018 --> 00:25:22,144
Ez al zara ohartu?

341
00:25:22,145 --> 00:25:24,856
Pozten nau zurrumurrurik zabaldu ez izana...

342
00:25:28,068 --> 00:25:29,194
Badakit...

343
00:25:31,446 --> 00:25:34,991
erreginak tratu berezia eman didala,

344
00:25:35,992 --> 00:25:37,994
eta nirekin eskuzabalegia izan dela.

345
00:25:42,374 --> 00:25:45,793
<i>Segundo pare bat bakarrik.</i>

346
00:25:45,794 --> 00:25:51,841
<i>Baina une hori buruan dut oraindik.
Ezin dut ahaztu.</i>

347
00:25:53,510 --> 00:25:56,971
<i>Zure begiek itsutu egin naute...</i>

348
00:25:56,972 --> 00:25:58,223
Bai.

349
00:25:58,723 --> 00:26:01,016
Lehen, delfina zenean,

350
00:26:01,017 --> 00:26:05,313
askatasun handiagoa zuen
edozer egin eta edonor ikusteko.

351
00:26:06,147 --> 00:26:08,275
Baina orain gauzak aldatu egin dira,

352
00:26:08,775 --> 00:26:10,569
Frantziako erregina da.

353
00:26:11,444 --> 00:26:14,364
Horregatik erabaki dut joatea,

354
00:26:15,240 --> 00:26:20,245
zurrumurruak zabaldu
eta egoerak okerrera egin aurretik.

355
00:26:22,747 --> 00:26:24,332
Ideia bera izan dut.

356
00:26:26,042 --> 00:26:29,588
Zure etxera joateko asmoa nuen,

357
00:26:30,171 --> 00:26:32,966
Frantziatik alde egiteko aholkatzeko.

358
00:26:33,592 --> 00:26:37,971
Baina orain beharrezkoa ez zela
ikus dezaket.

359
00:26:38,680 --> 00:26:41,474
Orduan ideia bera izan dugu.

360
00:26:44,060 --> 00:26:45,186
Oscar.

361
00:26:45,687 --> 00:26:49,107
Mesedez, hitzemadazu
nire ordez babestuko duzula.

362
00:26:49,608 --> 00:26:51,985
Noski. Nire hitza duzu.

363
00:26:55,405 --> 00:26:57,948
Harritu ninduen emakumea zinela jakiteak.

364
00:26:57,949 --> 00:26:59,325
Hara...

365
00:26:59,326 --> 00:27:03,913
Baina honek ez du gizona
edo emakumea izatearekin zerikusirik.

366
00:27:04,664 --> 00:27:06,791
Lagun ona eta zintzoa zara.

367
00:27:08,418 --> 00:27:10,920
Lagun ona eta zintzoa zara zu ere bai.

368
00:27:12,714 --> 00:27:13,548
Mila esker.

369
00:27:14,507 --> 00:27:17,218
Ziur naiz
egunen batean berriz elkartuko garela.

370
00:27:18,595 --> 00:27:19,429
Ez duzu uste?

371
00:27:21,056 --> 00:27:21,890
Bai.

372
00:27:23,183 --> 00:27:24,142
Ziur naiz.

373
00:27:29,105 --> 00:27:32,359
Von Fersen Suediara itzuliko dela?

374
00:27:38,323 --> 00:27:39,991
Zer gertatzen zait?

375
00:27:40,867 --> 00:27:41,826
Zer da hau?

376
00:27:42,494 --> 00:27:45,413
Bihotzean zulo bat banu bezala
sentitzen naiz.

377
00:27:59,260 --> 00:28:00,969
<i>Von Fersen joan zenean,</i>

378
00:28:00,970 --> 00:28:04,598
<i>Maria Antonieta
bere kutunez inguratu zen gortean</i>

379
00:28:04,599 --> 00:28:07,769
<i>eta luxuzko bizimodua izan zuen.</i>

380
00:28:18,196 --> 00:28:21,574
Dirua jokatzen duzu
zure kutunek nahi duten bakoitzean.

381
00:28:22,117 --> 00:28:25,495
Lurrak eta karguak ematen dizkiezu
eskatuz gero.

382
00:28:25,995 --> 00:28:29,331
Horrela jokatzeari utzi behar diozu.

383
00:28:29,332 --> 00:28:31,375
Mesedez, Oscar.

384
00:28:31,376 --> 00:28:34,920
Ahal dudana egin nahi dut
nire lagunengatik.

385
00:28:34,921 --> 00:28:37,631
Pozik egon daitezen. Besterik ez.

386
00:28:37,632 --> 00:28:39,342
Berorren maiestatea!

387
00:28:43,471 --> 00:28:45,681
<i>Hurrengo hiru urteetan zehar,</i>

388
00:28:45,682 --> 00:28:48,560
<i>herriak pobreziari
aurre egin behar izan zion.</i>

389
00:28:49,602 --> 00:28:54,106
<i>Maria Antonietaren bizimodua
ez zen horren eragile bakarra,</i>

390
00:28:54,107 --> 00:28:57,610
<i>baina jendeak berari leporatu zion errua.</i>

391
00:29:03,700 --> 00:29:04,783
Ez dago ogirik!

392
00:29:04,784 --> 00:29:06,452
Nire umeak esnea behar du.

393
00:29:06,453 --> 00:29:08,288
Emakume austriarraren errua da.

394
00:29:08,955 --> 00:29:10,289
{\an8}Onartezina da.

395
00:29:10,290 --> 00:29:13,209
{\an8}Martxa honetan, denok hilko gara.

396
00:29:20,633 --> 00:29:23,553
{\an8}1778. URTEA

397
00:29:32,854 --> 00:29:34,980
Lau urte igaro dira.

398
00:29:34,981 --> 00:29:36,565
Ia ez zaitut ezagutu.

399
00:29:36,566 --> 00:29:39,527
Zure ospea Suediara heldu da.

400
00:29:40,111 --> 00:29:42,781
Guztion ahotan dago
emakumezko maior trebea.

401
00:29:44,699 --> 00:29:48,494
Zera... noiz arte geratuko zara Frantzian?

402
00:29:48,495 --> 00:29:50,288
Oraindik ez dakit.

403
00:29:50,830 --> 00:29:53,957
Emaztegai bila itzuli naiz hona.

404
00:29:53,958 --> 00:29:54,875
Nola?

405
00:29:54,876 --> 00:29:58,880
Nire aitaren aginduak dira.
Oinordetza lerroarekin jarraitu behar.

406
00:29:59,589 --> 00:30:02,341
Ezin dut betiko ezkongabe jarraitu.

407
00:30:02,342 --> 00:30:04,260
Ulertzen dut.

408
00:30:05,053 --> 00:30:06,554
Badaki maiestateak?

409
00:30:07,388 --> 00:30:09,349
Bihar joago naiz gortera.

410
00:30:10,058 --> 00:30:11,225
Baina...

411
00:30:11,226 --> 00:30:14,187
ezin dut jada giro informalean ikusi.

412
00:30:15,355 --> 00:30:16,397
Noski.

413
00:30:22,278 --> 00:30:25,198
Von Fersen... ezkongai bila dabil?

414
00:30:30,662 --> 00:30:32,497
Zergatik sentitzen dut min hau?

415
00:30:39,504 --> 00:30:43,883
Hans Axel von Fersen...

416
00:30:47,846 --> 00:30:49,096
Barkatu.

417
00:30:49,097 --> 00:30:52,934
Ezkongai bila itzuli naiz Frantziara.

418
00:30:56,062 --> 00:30:58,565
Gero arte, berorren maiestatea.

419
00:31:01,985 --> 00:31:04,863
Von Fersen ezkongai bila dabil...

420
00:31:07,323 --> 00:31:09,283
Ez al da guztiz normala?

421
00:31:09,284 --> 00:31:11,494
Zergatik harritzen nau?

422
00:31:12,453 --> 00:31:13,496
Zergatik?

423
00:31:16,040 --> 00:31:17,125
Nire bihotza...

424
00:31:23,214 --> 00:31:24,299
Onena da.

425
00:31:25,133 --> 00:31:27,760
Ezin dut berorren maiestatea berriz ikusi.

426
00:31:28,845 --> 00:31:32,891
Nire bihotza jarraitzea
erregeari traizio egitea izango litzateke.

427
00:31:36,102 --> 00:31:37,644
Hemendik aurrera,

428
00:31:37,645 --> 00:31:40,690
egin dezakedan gauza bakarra
urrutitik begiratzea da.

429
00:31:48,406 --> 00:31:49,324
Von Fersen?

430
00:31:59,459 --> 00:32:01,835
Barkatu, berorren maiestatea.

431
00:32:01,836 --> 00:32:02,962
Ez kezkatu.

432
00:32:05,048 --> 00:32:06,048
Esan,

433
00:32:06,049 --> 00:32:09,844
aukeratu duzu jada ezkongairik?

434
00:32:11,220 --> 00:32:15,016
Laster bilduko naiz
hainbat andre gazterekin.

435
00:32:17,226 --> 00:32:19,312
Pozten naiz.

436
00:32:19,812 --> 00:32:22,940
Erabaki bat hartzen duzunean, esadazu.

437
00:32:22,941 --> 00:32:24,734
Zorionak emateko.

438
00:32:32,367 --> 00:32:34,577
Mila esker zure hitzengatik.

439
00:32:37,372 --> 00:32:39,207
Zoriona opa dizut.

440
00:33:14,993 --> 00:33:16,076
Von Fersen.

441
00:33:16,077 --> 00:33:18,246
Nire Von Fersen maitea.

442
00:33:36,514 --> 00:33:42,395
<i>Zeruko izarrak bezala.
Isil-isilik.</i>

443
00:33:43,980 --> 00:33:49,986
<i>Badakit gauzak aldatu direla
ezagutu ginen gau hartatik.</i>

444
00:33:51,070 --> 00:33:57,451
<i>Ez dut oraindik hitzik aurkitu
zuri egia esateko.</i>

445
00:33:57,452 --> 00:34:01,538
<i>Bihotza bizkortzen didazu.
Maite zaitut.</i>

446
00:34:01,539 --> 00:34:07,837
<i>Zu zara ikus dezakedan bakarra, maitea.
Ez joan.</i>

447
00:34:09,213 --> 00:34:12,883
<i>Estu besarkatu eta ez zaitut askatuko.</i>

448
00:34:12,884 --> 00:34:17,345
<i>Nire bihotza zurea da eta zurea nirea.
Ez ukatu.</i>

449
00:34:17,346 --> 00:34:23,685
<i>Une hau baino ez dugu izango.</i>

450
00:34:23,686 --> 00:34:27,564
<i>Besarkatu estu eta ez nazazu askatu.</i>

451
00:34:27,565 --> 00:34:31,860
<i>Esan zure bihotzak
nireak sentitzen duena sentitzen duela.</i>

452
00:34:31,861 --> 00:34:36,448
<i>Hau zerua dela sinetsiko nuke.</i>

453
00:34:36,449 --> 00:34:40,786
<i>Esan egia orain.
Nirekin zaudela.</i>

454
00:34:40,787 --> 00:34:43,414
<i>Nirekin, nirekin.</i>

455
00:34:43,915 --> 00:34:47,167
<i>Sentitzen dudana benetakoa da.</i>

456
00:34:47,168 --> 00:34:50,755
<i>Ezin diot sentitzen dudanari eutsi.</i>

457
00:34:51,255 --> 00:34:54,508
<i>Esan egia orain.</i>

458
00:34:54,509 --> 00:34:58,386
<i>Egia edozein dela.</i>

459
00:34:58,387 --> 00:35:08,147
<i>Gurea baino ez da.</i>

460
00:35:11,943 --> 00:35:13,152
Barkatu.

461
00:35:13,861 --> 00:35:17,990
Oraintxe bertan burua galduko banu ere,

462
00:35:18,491 --> 00:35:20,034
ez litzaidake damutuko.

463
00:35:21,077 --> 00:35:22,578
Ez esan besterik.

464
00:35:23,371 --> 00:35:27,250
Nire bizitza osoan
ez naiz inoiz hain zoriontsua izan.

465
00:35:29,377 --> 00:35:32,088
<i>Maitasunaren ondorioak.</i>

466
00:35:33,005 --> 00:35:35,133
<i>Batek daki zer gertatuko den.</i>

467
00:35:36,425 --> 00:35:39,470
<i>Beti maiteko zaitut.</i>

468
00:35:40,138 --> 00:35:46,561
<i>Hitzematen dizut.
Beti izango dugu une hau.</i>

469
00:35:52,483 --> 00:35:56,611
Berorren maiestatea
ohi baino ederrago dago.

470
00:35:56,612 --> 00:35:58,530
Ez al dakizu?

471
00:35:58,531 --> 00:36:01,909
Erantzulea von Fersen kondea dela diote.

472
00:36:02,535 --> 00:36:04,703
Maitaleak dira. Maitaleak.

473
00:36:04,704 --> 00:36:05,912
Jainko maitea!

474
00:36:05,913 --> 00:36:07,998
Hau kezkagarria da.

475
00:36:07,999 --> 00:36:10,667
Frantziako erregina da!

476
00:36:10,668 --> 00:36:13,044
Erregeari traizio egitea

477
00:36:13,045 --> 00:36:15,256
herrialdeari traizio egitea da.

478
00:36:16,299 --> 00:36:17,550
Izugarria da...

479
00:36:19,552 --> 00:36:23,306
Barkatu, berorren maiestatea,
baina zerbait esan behar dizut.

480
00:36:25,391 --> 00:36:29,270
Gorte osoa ari da txutxu-mutxuka
von Fersenekin duzun harremanaz.

481
00:36:29,770 --> 00:36:34,441
Erreginaren betebeharra da
Frantziako herriaren ama izatea.

482
00:36:34,442 --> 00:36:36,152
Ahaztu al duzu?

483
00:36:36,861 --> 00:36:38,320
Horrez gain,

484
00:36:38,321 --> 00:36:41,489
badago zure luxuak
begi txarrez ikusten dituen jendea,

485
00:36:41,490 --> 00:36:46,287
ez bakarrik herritarren artean,
gortean ere bai.

486
00:36:46,913 --> 00:36:49,665
Mesedez, hausnartu esandakoaren inguruan.

487
00:36:50,625 --> 00:36:54,879
Zerbait aldatu ezean, berorren maiestatea
arriskuan egon daiteke...

488
00:36:56,631 --> 00:36:57,548
Mila esker

489
00:36:58,090 --> 00:37:01,468
nigatik hainbeste arduratzeagatik.

490
00:37:01,469 --> 00:37:02,385
Orduan...

491
00:37:02,386 --> 00:37:03,596
Baina,

492
00:37:04,222 --> 00:37:06,349
zu zeu ere emakumea izan arren,

493
00:37:06,849 --> 00:37:08,559
ez dirudi ulertzen duzunik.

494
00:37:10,144 --> 00:37:12,604
Frantziara ezkontzera etorri nintzenean,

495
00:37:12,605 --> 00:37:14,607
hamalau urte baino ez nituen.

496
00:37:18,277 --> 00:37:20,987
Maitasuna zer zen ere ez nekien,

497
00:37:20,988 --> 00:37:23,324
neskatila inozoa baino ez nintzen.

498
00:37:24,325 --> 00:37:26,952
Bi herrialderen arteko aliantza sendotzeko

499
00:37:26,953 --> 00:37:31,749
delfina izatea egokitu zitzaidan,
erregina, nazioaren ama.

500
00:37:32,416 --> 00:37:33,667
Behartu egin ninduten

501
00:37:33,668 --> 00:37:38,673
Maria Antonieta izeneko emakumea
nintzela ahaztera.

502
00:37:39,298 --> 00:37:40,466
Hala ere,

503
00:37:41,092 --> 00:37:44,177
gizakia naiz erregina izan aurretik!

504
00:37:44,178 --> 00:37:45,720
Sentimenduak ditut.

505
00:37:45,721 --> 00:37:50,226
Maitatzeko eta maitatua izateko irrikaz
dardarka dagoen emakumea naiz!

506
00:37:51,060 --> 00:37:52,812
Berorren maiestatea...

507
00:37:54,772 --> 00:37:57,108
Berorren maiestatea gizon ona da.

508
00:37:58,234 --> 00:38:02,280
<i>Eztia, apala eta ikasia da.</i>

509
00:38:02,863 --> 00:38:04,865
Bihotzez miresten dut.

510
00:38:05,700 --> 00:38:06,617
Baina...

511
00:38:07,743 --> 00:38:11,998
Baina sentimendu hori ez da
benetako maitasuna.

512
00:38:13,416 --> 00:38:14,583
Von Fersen...

513
00:38:16,419 --> 00:38:21,674
Nire gaztaroaren helburua zen
bera ezagutzea eta berarekin maitemintzea.

514
00:38:22,383 --> 00:38:24,051
Nire lehen amodioa izan zen.

515
00:38:26,012 --> 00:38:28,513
Bat-batean zerutik Ikaro bezala erori,

516
00:38:28,514 --> 00:38:32,184
eta bihotza zirraraz
betetzen dizun sentimendua.

517
00:38:34,061 --> 00:38:37,981
Uste nuen ez nuela
bizitzan halakorik sentituko,

518
00:38:37,982 --> 00:38:40,901
baina hori sentitzen dut orain.

519
00:38:52,663 --> 00:38:53,831
<i>Zer gertatzen zait?</i>

520
00:38:54,623 --> 00:38:57,460
<i>Ni neu ere emakumea naiz,</i>

521
00:38:58,252 --> 00:39:03,174
<i>baina, hala ere, ez naiz gai izan
bere bakardadea eta oinazea ulertzeko.</i>

522
00:39:03,716 --> 00:39:09,554
<i>Zer da zoriontasuna?
Norberaren oinazearen kolorea.</i>

523
00:39:09,555 --> 00:39:11,766
<i>Ezin izan dut ikusi...</i>

524
00:39:12,350 --> 00:39:15,811
Nire aitak nire eginbeharra
izango zela esan zidanetik,

525
00:39:16,395 --> 00:39:19,982
bera babesten saiatu naiz,
nire bizia arriskuan jarri arren.

526
00:39:20,483 --> 00:39:22,860
Baina huts egin dut.

527
00:39:24,612 --> 00:39:27,198
Bere ondoan egonda ere...

528
00:39:28,449 --> 00:39:29,282
Oscar...

529
00:39:29,283 --> 00:39:33,745
<i>Nola izan daiteke maitasuna
hain dilema hutsa?</i>

530
00:39:33,746 --> 00:39:39,793
<i>Ezinezkoa da azaltzea
sugar txiki eta ahul honen esanahia.</i>

531
00:39:39,794 --> 00:39:43,297
<i>Nire baitan ezkutatua.</i>

532
00:39:44,673 --> 00:39:46,549
<i>Zerk astintzen du nire bihotza?</i>

533
00:39:46,550 --> 00:39:48,302
Erabaki bat hartu dut.

534
00:39:48,844 --> 00:39:50,970
Ez naiz inoiz ezkonduko.

535
00:39:50,971 --> 00:39:52,472
Von Fersen...

536
00:39:52,473 --> 00:39:55,558
Emakume bakarrarekin eman nahi dut bizia,

537
00:39:55,559 --> 00:39:59,021
bera baino ez dut benetan maite.

538
00:39:59,563 --> 00:40:02,525
Eta emakume bakarrak maite nau benetan,

539
00:40:03,025 --> 00:40:05,361
eta bere bihotza eskaini dit.

540
00:40:06,070 --> 00:40:09,990
Ezingo naiz inoiz
emakume horrekin ezkondu.

541
00:40:10,574 --> 00:40:11,409
Hortaz,

542
00:40:12,076 --> 00:40:14,954
inoiz ezkonduko ez naizela hitzematen dut.

543
00:40:17,456 --> 00:40:19,625
Jainkoaren nahia da.

544
00:40:20,167 --> 00:40:21,210
Von Fersen...

545
00:40:21,752 --> 00:40:22,670
Baina hala ere...

546
00:40:25,214 --> 00:40:27,007
min handia sentitzen dut

547
00:40:27,883 --> 00:40:30,719
Maria Antonieta ikusten dudan bakoitzean.

548
00:40:31,220 --> 00:40:34,223
Izugarri maite dudalako...

549
00:40:39,061 --> 00:40:42,064
A zer... mina!

550
00:40:44,567 --> 00:40:47,026
<i>Bat-batean zerutik Ikaro bezala erori,</i>

551
00:40:47,027 --> 00:40:50,698
<i>eta bihotza zirraraz
betetzen dizun sentimendua.</i>

552
00:40:51,824 --> 00:40:55,244
Bat-batean... Ikaro bezala...

553
00:41:00,624 --> 00:41:03,794
Orduan, sentimendu hau...

554
00:41:18,017 --> 00:41:18,851
Ene bada!

555
00:41:20,644 --> 00:41:23,563
Jainko maitea, zein ederra!

556
00:41:23,564 --> 00:41:26,191
Ez dut inoiz ikusi.

557
00:41:26,192 --> 00:41:28,777
Atzerriko kondesa omen da.

558
00:41:43,083 --> 00:41:48,338
<i>Bata bestearen ondoan
zure aurpegia ikusteko.</i>

559
00:41:48,339 --> 00:41:53,177
<i>Zure begiak beti egon dira
urrutira begira.</i>

560
00:41:54,303 --> 00:41:57,639
<i>Posible izango balitz</i>

561
00:41:57,640 --> 00:42:02,061
<i>zu ohartzea
hauxe dela nik nahi dudana.</i>

562
00:42:03,604 --> 00:42:07,941
<i>Agur esan behar dugu.
Aio, maitea.</i>

563
00:42:07,942 --> 00:42:13,029
<i>Egun politak bizi izan genituen
gazteak eta inozoak ginenean.</i>

564
00:42:13,030 --> 00:42:17,868
<i>Zure mira dudanean,</i>

565
00:42:18,369 --> 00:42:22,122
<i>bakar-bakarrik sentitzen naiz.</i>

566
00:42:22,623 --> 00:42:25,124
<i>Baina orain modu bat dago.</i>

567
00:42:25,125 --> 00:42:27,544
<i>Posible dela sinetsi behar dut.</i>

568
00:42:27,545 --> 00:42:30,129
<i>Nire patua onartu.</i>

569
00:42:30,130 --> 00:42:32,715
<i>Aurrera jarraituko dut.</i>

570
00:42:32,716 --> 00:42:34,884
<i>Nire mina eta zauriak ezkutatuz.</i>

571
00:42:34,885 --> 00:42:37,887
<i>Ez dut erakutsiko benetan nor naizen.</i>

572
00:42:37,888 --> 00:42:40,598
<i>Ezpata eskuan biziko naiz.</i>

573
00:42:40,599 --> 00:42:42,851
<i>Ez dago beste bizimodurik niretzat.</i>

574
00:42:43,352 --> 00:42:48,356
<i>Lehen aldiz
elkar ikusi genuen une hartan.</i>

575
00:42:48,357 --> 00:42:53,279
<i>Nire mundu aspergarrian
argi izpi bat piztu zen bat-batean.</i>

576
00:42:54,238 --> 00:42:57,699
<i>Maitasuna lehen begiratuan.</i>

577
00:42:57,700 --> 00:43:01,662
<i>Orduan ulertu nuen zer nahi nuen.</i>

578
00:43:03,581 --> 00:43:07,917
<i>Erregetza ohore handia da.</i>

579
00:43:07,918 --> 00:43:12,964
<i>Baina nire ametsa bete da.
Benetako maitasuna.</i>

580
00:43:12,965 --> 00:43:17,553
<i>Ezin dut ez bata ez bestea ezabatu.</i>

581
00:43:18,304 --> 00:43:22,141
<i>Biek pizten didate barrena.</i>

582
00:43:22,683 --> 00:43:25,184
<i>Baina orain modu bat dago.</i>

583
00:43:25,185 --> 00:43:27,604
<i>Posible dela sinetsi behar dut.</i>

584
00:43:27,605 --> 00:43:30,273
<i>Nire patua onartu.</i>

585
00:43:30,274 --> 00:43:32,609
<i>Aurrera jarraituko dut.</i>

586
00:43:32,610 --> 00:43:35,194
<i>Ez dut sentitzen dudana ezkutatuko.</i>

587
00:43:35,195 --> 00:43:37,947
<i>Ez dago ihes egin beharrik.</i>

588
00:43:37,948 --> 00:43:40,658
<i>Bihotza eskuan biziko naiz.</i>

589
00:43:40,659 --> 00:43:43,203
<i>Ez dago beste bizimodurik niretzat.</i>

590
00:43:43,704 --> 00:43:48,916
<i>Ni neu izan nahi dut.
Ni neu izan nahi dut.</i>

591
00:43:48,917 --> 00:43:51,127
<i>Neure burua babestuko dut.</i>

592
00:43:51,128 --> 00:43:53,671
<i>Ekaitza datorrenean.</i>

593
00:43:53,672 --> 00:43:58,593
<i>Ni neu izan nahi dut.
Ni neu izan nahi dut.</i>

594
00:43:58,594 --> 00:44:00,595
<i>Neure burua babestuko dut.</i>

595
00:44:00,596 --> 00:44:04,183
<i>Indartsu loratzeko.</i>

596
00:44:05,225 --> 00:44:10,104
<i>Hitzematen dizut, zintzoa izan
eta bizitza arriskatuko dut.</i>

597
00:44:10,105 --> 00:44:15,151
<i>Beti izango zara
nire benetako maitasun bakarra.</i>

598
00:44:15,152 --> 00:44:20,406
<i>Ez du axola
elkarrekin gauden ala ez.</i>

599
00:44:20,407 --> 00:44:23,034
<i>Maitasuna bihotzean biziko naiz.</i>

600
00:44:23,035 --> 00:44:25,036
<i>Ez dago beste bizimodurik niretzat.</i>

601
00:44:25,037 --> 00:44:27,789
<i>Baina orain modu bat dago.</i>

602
00:44:27,790 --> 00:44:30,124
<i>Posible dela sinetsi behar dut.</i>

603
00:44:30,125 --> 00:44:32,710
<i>Nire patua onartu.</i>

604
00:44:32,711 --> 00:44:35,254
<i>Ez naiz inoiz damutuko.</i>

605
00:44:35,255 --> 00:44:40,510
<i>Ekaitza bortitza bada ere,
aurre egingo diot.</i>

606
00:44:40,511 --> 00:44:42,970
<i>Ez beldurrik izan, jarraitu sinesten.</i>

607
00:44:42,971 --> 00:44:45,683
<i>Ez dago beste bizimodurik niretzat.</i>

608
00:44:46,183 --> 00:44:51,187
<i>Ni neu izan nahi dut.
Ni neu izan nahi dut.</i>

609
00:44:51,188 --> 00:44:53,606
<i>Neure burua babestuko dut.</i>

610
00:44:53,607 --> 00:44:56,192
<i>Ekaitza datorrenean.</i>

611
00:44:56,193 --> 00:45:01,197
<i>Ni neu izan nahi dut.
Ni neu izan nahi dut.</i>

612
00:45:01,198 --> 00:45:03,574
<i>Neure burua babestuko dut.</i>

613
00:45:03,575 --> 00:45:06,912
<i>Indartsu loratzeko.</i>

614
00:45:14,420 --> 00:45:17,881
<i>Garai gogorrak etorri,
eta aldaketa handiak egon ziren.</i>

615
00:45:18,966 --> 00:45:20,591
<i>Ozeano Atlantikoan zehar,</i>

616
00:45:20,592 --> 00:45:23,177
<i>Amerikako kolonia britainiarretako jendeak</i>

617
00:45:23,178 --> 00:45:27,224
<i>independentzia lortzeko gerra hasi zuen
Britainia Handiaren aurka.</i>

618
00:45:27,975 --> 00:45:32,896
<i>Britainia Handiaren etsaia zenez,
Frantziak kolonien alde borrokatu zen.</i>

619
00:45:34,064 --> 00:45:38,192
<i>Gerraren ondorioz, Frantziako
ekonomia ahulak okerrera egin zuen.</i>

620
00:45:38,193 --> 00:45:41,696
<i>Ondoren,
hainbat hondamendi natural egon ziren,</i>

621
00:45:41,697 --> 00:45:45,492
<i>eta Frantziak janari eskasia larria
jasan zuen.</i>

622
00:45:46,034 --> 00:45:48,454
{\an8}<i>Z</i> AZPI URTE GEROAGO, 1785

623
00:45:51,039 --> 00:45:52,958
- Ez daukat ezer!
- Non sartu duzu?

624
00:45:56,795 --> 00:45:58,255
Geldi, lapurra!

625
00:46:00,007 --> 00:46:02,009
Egoera uste baino okerragoa da.

626
00:46:04,887 --> 00:46:07,847
Herria beti da tiraniaren biktima.

627
00:46:07,848 --> 00:46:12,644
Amama umetan
nitaz arduratu izan ez balitz...

628
00:46:13,771 --> 00:46:14,938
Zera...

629
00:46:16,023 --> 00:46:17,566
Zuzen zaude.

630
00:46:18,150 --> 00:46:22,111
Baina Versailleseko nobleziak
eta berorren maiestateak...

631
00:46:22,112 --> 00:46:23,655
Erregina barne...

632
00:46:24,156 --> 00:46:27,117
Ez dakite ezer
Parisko kaleetako izugarrikeriez.

633
00:46:34,374 --> 00:46:35,875
Barkatu, mesedez!

634
00:46:35,876 --> 00:46:39,837
Duke baten zerbitzariari
lapurtzen saiatzea

635
00:46:39,838 --> 00:46:41,464
irain larria da.

636
00:46:41,465 --> 00:46:45,343
Antza denez,
mutikoak nahita geldiarazi du zalgurdia.

637
00:46:45,344 --> 00:46:47,512
Orduan zerbitzaria irten da.

638
00:46:47,513 --> 00:46:50,223
Eta umea diru-zorroa lapurtzen saiatu da.

639
00:46:50,224 --> 00:46:54,727
Ez daukagu janaririk,
mutikoa gosez amorratzen dago.

640
00:46:54,728 --> 00:46:56,771
Pentsatu gabe egingo zuen.

641
00:46:56,772 --> 00:46:59,398
Nolanahi ere,

642
00:46:59,399 --> 00:47:02,986
krimen horrek heriotza zigorra dakar.

643
00:47:07,324 --> 00:47:08,991
Mesedez, gorde arma!

644
00:47:08,992 --> 00:47:09,910
Nola?

645
00:47:10,619 --> 00:47:13,371
Baztertu. Nor zarela uste duzu?

646
00:47:13,372 --> 00:47:14,747
- Mesedez...
- Isildu!

647
00:47:14,748 --> 00:47:15,749
Ergel hori!

648
00:47:23,131 --> 00:47:24,715
Ezin dugu gehiago!

649
00:47:24,716 --> 00:47:28,262
Zer-nolako gizonak
tiro egingo lioke ume bati?

650
00:47:33,642 --> 00:47:34,475
Geldi.

651
00:47:34,476 --> 00:47:35,518
Oscar!

652
00:47:35,519 --> 00:47:37,103
Haietako bat zara!

653
00:47:37,104 --> 00:47:39,856
Ez! Mutikoa lagundu nahi du.

654
00:47:39,857 --> 00:47:41,733
Nobleziako da!

655
00:47:42,442 --> 00:47:43,568
Harrapatu!

656
00:47:43,569 --> 00:47:46,780
Lasaitu zaitezte! Entzun!

657
00:47:51,577 --> 00:47:52,452
Geldi!

658
00:47:55,205 --> 00:47:56,123
Badoa!

659
00:47:59,209 --> 00:48:00,502
Koldar hori!

660
00:48:01,712 --> 00:48:03,881
Kasu horretan, zure txanda da.

661
00:48:04,715 --> 00:48:05,716
Lasaitu zaitezte.

662
00:48:06,300 --> 00:48:07,134
Arraio!

663
00:48:16,894 --> 00:48:18,812
Aberaskume madarikatua!

664
00:48:19,313 --> 00:48:20,480
Geldi!

665
00:48:31,366 --> 00:48:32,200
André!

666
00:48:33,410 --> 00:48:34,953
André!

667
00:48:36,830 --> 00:48:37,747
Ikusiko duzue!

668
00:48:37,748 --> 00:48:38,790
Aski da!

669
00:48:44,880 --> 00:48:48,299
Hiltzen badituzu,
duke koldar hori bezalakoa izango zara.

670
00:48:48,300 --> 00:48:49,467
Nor arraio zara zu?

671
00:48:49,468 --> 00:48:51,345
Egunkariko kazetaria da.

672
00:48:51,929 --> 00:48:55,765
Ez gara noblezia bezain errukigabeak.

673
00:48:55,766 --> 00:48:56,766
Ez al da hala?

674
00:48:56,767 --> 00:48:58,727
- Bai!
- Zuzen dago!

675
00:49:06,360 --> 00:49:08,111
Ondo da. Hobe duzue joan.

676
00:49:09,363 --> 00:49:10,489
Eskerrik asko.

677
00:49:16,495 --> 00:49:19,748
Bernard Châtelet dut izena.
Egunkariko kazetaria naiz.

678
00:49:23,752 --> 00:49:24,586
André!

679
00:49:31,301 --> 00:49:35,430
Zoritxarrez, baliteke
ezkerreko begian ikusmena galtzea.

680
00:49:36,014 --> 00:49:36,848
Nola?

681
00:49:42,270 --> 00:49:43,730
André...

682
00:49:44,523 --> 00:49:45,482
Sentitzen dut.

683
00:49:46,191 --> 00:49:47,275
Nire errua izan da.

684
00:49:55,033 --> 00:49:59,413
Pozik emango nuke berriro
begi bat zugatik,

685
00:49:59,913 --> 00:50:00,747
Oscar.

686
00:50:08,255 --> 00:50:09,506
Oscar andrea?

687
00:50:13,969 --> 00:50:15,137
André.

688
00:50:15,971 --> 00:50:17,139
André...

689
00:50:18,390 --> 00:50:19,850
Nire errua izan da.

690
00:50:24,187 --> 00:50:25,439
Ez nekien...

691
00:50:26,732 --> 00:50:30,652
<i>Ez nekien noraino heltzen zen
herriaren sumina.</i>

692
00:50:32,487 --> 00:50:34,489
Eta horren ondorioz, André...

693
00:50:35,824 --> 00:50:37,075
Gehiago jakin nahi dut.

694
00:50:38,827 --> 00:50:40,287
Gehiago jakin behar dut.

695
00:50:43,123 --> 00:50:44,708
Herria ulertu behar dut.

696
00:50:49,629 --> 00:50:54,926
Kontratu soziala <i>liburuan,
Jean-Jacques Rousseauk hau idatzi zuen:</i>

697
00:50:55,886 --> 00:51:02,225
<i>"Gizakia aske jaio zen,
eta nonahi dago kateaturik".</i>

698
00:51:04,728 --> 00:51:07,354
Nola? Errege Guardia utzi nahi duzula?

699
00:51:07,355 --> 00:51:10,524
Barkatu bat-bateko eskaeragatik.

700
00:51:10,525 --> 00:51:11,942
Baina...

701
00:51:11,943 --> 00:51:13,820
Eta zer egingo duzu?

702
00:51:14,488 --> 00:51:18,742
Eskertuko nizuke
Frantziako Guardietara aldatzeko aukera.

703
00:51:19,701 --> 00:51:21,536
Frantziako Guardietara?

704
00:51:22,329 --> 00:51:24,371
Errege Guardian

705
00:51:24,372 --> 00:51:26,916
soldadu oro da familia noblekoa.

706
00:51:26,917 --> 00:51:30,252
Baina Frantziako Guardietan
gauzak ezberdinak dira.

707
00:51:30,253 --> 00:51:31,588
Badakit.

708
00:51:32,255 --> 00:51:33,672
- Orduan?
- Armak!

709
00:51:33,673 --> 00:51:36,008
Gure herrialdea babestu nahi dut.

710
00:51:36,009 --> 00:51:37,635
- Gure herrialdea?
- Erakutsi!

711
00:51:37,636 --> 00:51:42,515
Biztanleriaren % 80 baino gehiago
ezin bada bakean bizi,

712
00:51:42,516 --> 00:51:44,267
Frantziak ez du etorkizunik.

713
00:51:44,851 --> 00:51:46,685
Herria babesten badugu,

714
00:51:46,686 --> 00:51:51,607
nazio osoa eta, ondorioz,
errege familia babestuko ditugu.

715
00:51:51,608 --> 00:51:53,318
Hori da nire iritzia.

716
00:51:55,237 --> 00:51:56,988
Ezingo nauzu geldiarazi.

717
00:51:57,739 --> 00:51:59,157
Ez dut saiatzeko asmotik.

718
00:52:01,743 --> 00:52:07,415
Azken finean, beti jarraitu duzu
zuzena zela uste zenuen bidea.

719
00:52:17,843 --> 00:52:20,512
André! Badago André?

720
00:52:21,471 --> 00:52:23,557
Sartu zaitez Frantziako Guardietan.

721
00:52:24,266 --> 00:52:26,601
Gertutik zainduko duzu Oscar

722
00:52:27,102 --> 00:52:31,105
harroputz hori egindakoaz ohartu
eta uko egin arte.

723
00:52:31,106 --> 00:52:32,399
Lagundu, gutxienez.

724
00:52:33,900 --> 00:52:35,360
Bai, jauna.

725
00:52:42,534 --> 00:52:45,494
Ziur zaude ondo duzula begia?

726
00:52:45,495 --> 00:52:50,000
Bai, ohitu egin naiz
begi bakar batekin ikustera.

727
00:52:51,209 --> 00:52:52,043
Bai?

728
00:52:56,631 --> 00:52:57,673
André.

729
00:52:57,674 --> 00:53:01,928
Nire jokabide neurekoiarekin
arazoak besterik ez dizkizut sortu.

730
00:53:03,138 --> 00:53:05,223
Beti egongo naiz zurekin,

731
00:53:05,765 --> 00:53:07,559
dela hemen, dela beste edonon.

732
00:53:13,607 --> 00:53:14,524
Kapitaina.

733
00:53:15,483 --> 00:53:17,777
Denak daude prest arma-patioan.

734
00:53:19,070 --> 00:53:19,905
Ados.

735
00:53:22,741 --> 00:53:25,618
D'Agoult koronela, zer gertatzen da?

736
00:53:25,619 --> 00:53:29,706
Zera... Duela momentu bat,
denak zeuden hementxe zain.

737
00:53:33,460 --> 00:53:37,213
Noble baten alaba kapitain izendatzea ere!

738
00:53:37,214 --> 00:53:39,840
Ziur negarrez joan dela aitatxorengana.

739
00:53:39,841 --> 00:53:44,054
Alde egiten baldin badu,
mesede bat egingo digu.

740
00:53:45,597 --> 00:53:47,015
- Zer zabiltzate?
- Zer?

741
00:53:50,769 --> 00:53:55,481
Emakume baten aginduak
jarraituko genituela uste zenuen?

742
00:53:55,482 --> 00:53:57,274
Jauregiko guardiak izan arren,

743
00:53:57,275 --> 00:53:59,860
ez gara itxura hutsa,
Errege Guardia bezala!

744
00:53:59,861 --> 00:54:02,030
- Hori da!
- Itxura hutsa?

745
00:54:04,658 --> 00:54:07,202
Ez dugu emakume bat nahi kapitain gisa!

746
00:54:09,120 --> 00:54:13,290
Zuek izan zarete hasieratik
emakume bat bezala tratatu nautenak.

747
00:54:13,291 --> 00:54:14,375
Zer esan duzu?

748
00:54:14,376 --> 00:54:16,543
Kexu zarete emakumea naizelako.

749
00:54:16,544 --> 00:54:21,131
Baina nor ausartuko da
nire auka borrokatzen?

750
00:54:21,132 --> 00:54:22,841
Urdanga hori!

751
00:54:22,842 --> 00:54:26,011
Guri berriro horrela ez hitz egiten
irakatsiko dizut.

752
00:54:26,012 --> 00:54:28,222
Orduan, nik irabazten badut,

753
00:54:28,223 --> 00:54:31,810
denok onartuko duzue
entrenamenduan parte hartzea.

754
00:54:34,396 --> 00:54:35,729
D'Agoult koronela,

755
00:54:35,730 --> 00:54:39,734
galtzen badut ere,
soldaduek ez dute zigorrik jaso behar.

756
00:54:40,986 --> 00:54:42,945
<i>Kendu erditik.</i>

757
00:54:42,946 --> 00:54:46,824
<i>Gudariak gara.
Ez eman inoiz amore.</i>

758
00:54:46,825 --> 00:54:50,869
<i>Ez beldurrik izan arriskuari.
Babestu zeure burua.</i>

759
00:54:50,870 --> 00:54:55,040
<i>Gudariak gara.
Ez eman inoiz amore.</i>

760
00:54:55,041 --> 00:54:58,669
<i>Ez dugu loria nahi.
Benetako borrokalariak gara.</i>

761
00:54:58,670 --> 00:55:02,798
<i>Ez dago gu bezalakorik
Benetako gudariak gara.</i>

762
00:55:02,799 --> 00:55:06,552
<i>Gure haserre biziak
berehala akabatuko zaitu.</i>

763
00:55:06,553 --> 00:55:10,472
<i>Bizirik ateratzeko borrokan,
horrek bihurtzen gaitu gudari.</i>

764
00:55:10,473 --> 00:55:14,936
<i>Galtzea ez da aukera bat.
Erronka joko dizugu.</i>

765
00:55:32,746 --> 00:55:36,333
Ez dut inoiz
zu bezain borrokalari treberik ikusi.

766
00:55:48,720 --> 00:55:51,890
Kapitaina!
Ez duzu zigorrik jaso dezan nahi?

767
00:55:52,432 --> 00:55:53,558
Ez.

768
00:55:59,647 --> 00:56:01,815
- Kontuz, ez erori.
- Zatozte!

769
00:56:01,816 --> 00:56:04,985
Ama, aita, bizkor!

770
00:56:04,986 --> 00:56:07,863
Ahateak daude
le Petit Trianoneko urmaelean!

771
00:56:07,864 --> 00:56:09,574
Ikusi ditut!

772
00:56:11,409 --> 00:56:14,746
Umeak asko hazi dira.

773
00:56:15,246 --> 00:56:18,416
Denbora ziztu bizian doa.

774
00:56:18,917 --> 00:56:19,751
Hara!

775
00:56:20,960 --> 00:56:23,463
Aurrera jarraituko duzu?

776
00:56:24,047 --> 00:56:27,342
Jaso berri dudan eskutitza irakurtzen
bukatu nahi dut.

777
00:56:39,187 --> 00:56:41,940
Maitea, umeak zure zain daude...

778
00:56:44,025 --> 00:56:46,861
Berorren maiestatea, zer gertatzen da?

779
00:56:57,914 --> 00:56:59,249
<i>Berorren maiestatea,</i>

780
00:56:59,749 --> 00:57:01,708
<i>hamar urtez</i>

781
00:57:01,709 --> 00:57:05,337
<i>erreginak amodio-afera izan du
Von Fersen kondearekin.</i>

782
00:57:05,338 --> 00:57:08,967
<i>Maiz ikusten dute elkar
eta oso harreman estua dute.</i>

783
00:57:09,467 --> 00:57:12,010
<i>Baliteke Luis XVII.a printzea</i>

784
00:57:12,011 --> 00:57:13,763
<i>von Fersenen semea izatea.</i>

785
00:57:18,435 --> 00:57:20,770
Nik... Zera...

786
00:57:24,065 --> 00:57:25,275
Mesedez...

787
00:57:26,276 --> 00:57:27,734
Barka nazazu,

788
00:57:27,735 --> 00:57:29,821
Von Fersen maite dut.

789
00:57:30,321 --> 00:57:32,322
Baina sinetsi behar didazu.

790
00:57:32,323 --> 00:57:36,161
Gure harremana ez da inoiz
eskutitzak dioen bezain estua izan.

791
00:57:38,538 --> 00:57:42,375
Zin dagit Luis XVII.a
berorren maiestatearen semea dela.

792
00:57:44,210 --> 00:57:45,044
Ondo da.

793
00:57:48,047 --> 00:57:50,425
Lehen aldiz ikusi zintudanean,

794
00:57:51,134 --> 00:57:52,759
benetan ederra zeunden,

795
00:57:52,760 --> 00:57:56,889
maitasunaren jainkosak
bedeinkatu zintuela zirudien.

796
00:57:56,890 --> 00:58:00,268
<i>Txunditurik utzi ninduzun.</i>

797
00:58:03,521 --> 00:58:06,232
<i>Beti egiten zenuen irri.</i>

798
00:58:06,733 --> 00:58:10,403
<i>Argia, alaia eta bihurria zinen.</i>

799
00:58:17,410 --> 00:58:18,411
Bai...

800
00:58:20,038 --> 00:58:22,165
Ni, ordea,

801
00:58:22,749 --> 00:58:26,043
lodia naiz eta ez naiz batere xarmagarria.

802
00:58:26,044 --> 00:58:29,047
Ez naiz dantzari trebea,
ezta burutsua ere.

803
00:58:29,589 --> 00:58:30,757
Berorren maiestatea...

804
00:58:31,674 --> 00:58:33,760
Baina nirekin ezkondu zinen,

805
00:58:34,260 --> 00:58:38,348
eta printzesa bat
eta bi printze eman dizkidazu.

806
00:58:39,182 --> 00:58:42,560
Emakume gisa zoriontsu izaten
besterik ez zara saiatu.

807
00:58:44,437 --> 00:58:46,689
Ezin dizut horregatik errurik leporatu.

808
00:58:54,113 --> 00:58:58,910
Argalagoa eta ederragoa banintz,
agian gai izango nintzateke...

809
00:59:00,036 --> 00:59:02,330
maite zaitudala esateko.

810
00:59:04,123 --> 00:59:05,207
{\an8}1788. URTEA

811
00:59:05,208 --> 00:59:08,710
{\an8}<i>Frantziaren finantza-egoerak
okerrera egin zuen,</i>

812
00:59:08,711 --> 00:59:11,422
{\an8}<i>eta errege familia lur-jotzear zegoen.</i>

813
00:59:13,341 --> 00:59:17,302
<i>Inguruko eskualdeetako jende xumea
Parisera abiatu zen.</i>

814
00:59:17,303 --> 00:59:20,472
<i>Eta laster heldu zen anabasa hiriburura,</i>

815
00:59:20,473 --> 00:59:23,851
<i>istiluak eta lapurretak zabaldu ziren
hiri osoan zehar.</i>

816
00:59:33,903 --> 00:59:36,030
Nire aitak gonbidatu bat du?

817
00:59:37,448 --> 00:59:38,575
Oscar andrea!

818
00:59:39,158 --> 00:59:40,201
Jarjayes jaunak...

819
00:59:40,702 --> 00:59:44,914
Jarjayes jaunak dio...
ezkondu zaitezen nahi duela.

820
00:59:45,790 --> 00:59:47,000
Ezkondu?

821
00:59:49,002 --> 00:59:50,628
Zeri buruz ari zara?

822
00:59:51,129 --> 00:59:52,964
Aitak ez luke halakorik esango.

823
00:59:54,090 --> 00:59:56,216
Nagusia oso serio jarri da!

824
00:59:56,217 --> 00:59:58,761
Gizon batekin hizketan ari da...

825
01:00:10,398 --> 01:00:11,356
Kapitaina.

826
01:00:11,357 --> 01:00:12,942
Luze igaro da.

827
01:00:13,735 --> 01:00:15,319
De Girodelle?

828
01:00:15,320 --> 01:00:18,030
Zure aitari baimena eskatu diot

829
01:00:18,031 --> 01:00:20,450
zure ezkongaia izateko.

830
01:00:21,326 --> 01:00:22,159
Aita!

831
01:00:22,160 --> 01:00:25,120
Jarjayestar leinuari
jarraipena emango diozue.

832
01:00:25,121 --> 01:00:29,542
Nire kezkak aseko dituzue
seme indartsua eta argia izanik.

833
01:00:31,294 --> 01:00:32,879
Burua galdu al duzu?

834
01:00:34,839 --> 01:00:36,466
<i>Mademoiselle</i> Oscar.

835
01:00:38,301 --> 01:00:42,180
Errege Guardian ezagutu zintudan unetik,

836
01:00:43,514 --> 01:00:46,476
zurekin maiteminduta egon naiz.

837
01:00:50,938 --> 01:00:53,775
Hasieratik, eta ordutik aurrera,

838
01:00:54,275 --> 01:00:58,029
emakume gisa baino ezin izan zaitut ikusi.

839
01:00:58,571 --> 01:00:59,697
Hasieratik?

840
01:01:00,281 --> 01:01:01,574
Horrela ikusi nauzu?

841
01:01:02,116 --> 01:01:03,451
<i>Mademoiselle.</i>

842
01:01:04,202 --> 01:01:07,914
Zenbat eta ederrago bihurtu,
soldadu uniformea jantzita...

843
01:01:09,874 --> 01:01:12,126
orduan eta mingarriago zait zu ikustea.

844
01:01:13,711 --> 01:01:14,795
Zergatik?

845
01:01:14,796 --> 01:01:18,758
Zergatik egiten diozu ihes
etxeko beroari eta erosotasunari?

846
01:01:21,094 --> 01:01:23,012
Nahikoa da!

847
01:01:24,013 --> 01:01:26,015
Ez naiz ezkonduko.

848
01:01:28,351 --> 01:01:29,519
Oscar...

849
01:01:39,987 --> 01:01:42,657
Emakume batek bezala bizi behar dut orain?

850
01:01:45,034 --> 01:01:45,868
Orduan,

851
01:01:46,703 --> 01:01:49,706
{\an8}zertarako balio izan du
orain arte egindako guztiak?

852
01:01:52,792 --> 01:01:57,672
<i>Von Fersenen aurrean,
gizon batek bezala jokatu behar izan nuen.</i>

853
01:01:58,965 --> 01:02:00,174
<i>Zertarako?</i>

854
01:02:08,683 --> 01:02:12,562
<i>Beti maite izan dut nire herria,</i>

855
01:02:13,146 --> 01:02:16,190
<i>eta bide zuzena jarraitzen saiatu naiz.</i>

856
01:02:17,525 --> 01:02:18,735
<i>Baina...</i>

857
01:02:24,115 --> 01:02:26,908
Gizakia naiz erregina izan aurretik!

858
01:02:26,909 --> 01:02:30,872
Jarjayes familia osoa dago zutaz harro.

859
01:02:31,914 --> 01:02:35,625
Emakume baten aginduak
jarraituko genituela uste zenuen?

860
01:02:35,626 --> 01:02:38,587
Jarjayestar leinuari
jarraipena emango diozue.

861
01:02:38,588 --> 01:02:40,923
Nire kezkak aseko dituzue.

862
01:02:44,051 --> 01:02:46,094
{\an8}Nire bizitza...

863
01:02:46,095 --> 01:02:49,681
<i>Nahigabea eta oinazea
ditut bihotzean.</i>

864
01:02:49,682 --> 01:02:54,019
<i>Oso zauri sakona da.
Zergatik?</i>

865
01:02:54,020 --> 01:02:57,732
<i>Zergatik dago nire bihotza hain hutsik?</i>

866
01:02:58,316 --> 01:03:02,444
<i>Ezin dut jasan.
Ezin dut jada jasan.</i>

867
01:03:02,445 --> 01:03:06,615
<i>Luzeegi daramat ezerezean dantzan.</i>

868
01:03:06,616 --> 01:03:10,786
<i>Ezin dut jasan.
Ezin dut jada jasan.</i>

869
01:03:10,787 --> 01:03:12,204
<i>Ezin dut ikusi...</i>

870
01:03:12,205 --> 01:03:15,500
<i>Nire bizitza...</i>

871
01:03:28,346 --> 01:03:29,305
Oscar.

872
01:03:30,556 --> 01:03:32,600
Pozik nengoen zuri begira.

873
01:03:33,392 --> 01:03:36,896
Zure lagunik minena izanda,
ez nuen besterik...

874
01:03:38,272 --> 01:03:41,025
Sentitzen dudana
ezkutatu nezakeela uste nuen,

875
01:03:41,609 --> 01:03:44,195
eta heriotzak banandu arte

876
01:03:45,238 --> 01:03:48,491
zure ondoan egongo nintzela.

877
01:03:50,326 --> 01:03:51,327
Hemendik aurrera,

878
01:03:52,119 --> 01:03:54,872
ezin izango dut hori ere ez izan?

879
01:04:09,804 --> 01:04:10,888
Ezin da egia izan...

880
01:04:21,148 --> 01:04:22,984
<i>Heloise berria.</i>

881
01:04:24,527 --> 01:04:28,531
Aristokrata baten alabaren
eta plebeio baten arteko amodio istorioa.

882
01:04:29,448 --> 01:04:33,703
Bakoitza gizarte-maila batekoa,
heriotzan soilik egon daitezke elkarrekin.

883
01:04:34,704 --> 01:04:36,497
Heriotzan...

884
01:04:51,304 --> 01:04:52,263
Oscar.

885
01:04:55,892 --> 01:04:58,101
Ez dakit zergatik,

886
01:04:58,102 --> 01:05:01,731
baina azkenaldian
ezin diot negarrari eutsi.

887
01:05:03,858 --> 01:05:05,568
<i>Heloise berria.</i>

888
01:05:06,319 --> 01:05:10,197
Irakurri nuen aurrekoan,
ez zitzaidan batere gustatu.

889
01:05:11,365 --> 01:05:13,743
Zer aldatu egin da, André?

890
01:05:14,952 --> 01:05:16,746
Hara, ardoa ekarri duzu.

891
01:05:19,707 --> 01:05:22,417
Esan duzu gaueko otoitza?

892
01:05:22,418 --> 01:05:23,336
Bai.

893
01:05:24,378 --> 01:05:25,421
Ez dakit zergatik

894
01:05:25,922 --> 01:05:28,591
baina txikitako garaiak ditut gaur gogoan.

895
01:05:30,384 --> 01:05:31,719
Txikitako garaiak?

896
01:05:33,054 --> 01:05:35,765
Etxe honetara etorri zinen lehen eguna,

897
01:05:36,349 --> 01:05:38,768
zure amamak ekarri zintuen.

898
01:05:46,067 --> 01:05:49,028
<i>Ezpatarekin elkarrekin
trebatu ginen lehen eguna.</i>

899
01:05:49,946 --> 01:05:51,696
Arranopola!

900
01:05:51,697 --> 01:05:54,658
<i>Maria Antonieta zerbitzatzeko
aukeratu ninduten eguna,</i>

901
01:05:54,659 --> 01:05:58,704
<i>Errege Guardiako ofizial gisa,
eskola militarra bukatu aurretik.</i>

902
01:06:00,247 --> 01:06:03,793
<i>Baina zu beti egon zara nire ondoan.</i>

903
01:06:05,252 --> 01:06:07,004
Mila esker, André.

904
01:06:19,016 --> 01:06:20,309
Ez... edan...

905
01:06:23,521 --> 01:06:24,772
Geldi, Oscar!

906
01:06:45,209 --> 01:06:48,670
<i>Ezin dut burutik atera
zugatik sentitzen dudana.</i>

907
01:06:48,671 --> 01:06:51,673
<i>Behin eta berriro.
Zertan nabil?</i>

908
01:06:51,674 --> 01:06:53,633
<i>Ezin diot jada sugar honi eutsi.</i>

909
01:06:53,634 --> 01:06:54,551
Barkatu.

910
01:06:54,552 --> 01:06:57,804
<i>Piztu egin da.
O, zure begirada dirdiratsua.</i>

911
01:06:57,805 --> 01:07:00,932
<i>Zure ile leuna
urrezkoa dirudi argipean.</i>

912
01:07:00,933 --> 01:07:04,310
<i>Xerlo jainkotiarrak,
ez dute preziorik.</i>

913
01:07:04,311 --> 01:07:06,688
<i>Nire atzamarren artean...</i>

914
01:07:06,689 --> 01:07:09,942
Aspaldi zerbait hitzeman nuen.

915
01:07:11,902 --> 01:07:15,281
Erantzukizun osoa onartuko dut,
bere nagusi gisa.

916
01:07:15,865 --> 01:07:20,745
Ni, Oscar François,
hemen eta orain hiltzeko prest nago.

917
01:07:30,087 --> 01:07:33,716
Egunen batean zugatik
bizia arriskatuko nuela hitzeman nuen,

918
01:07:34,550 --> 01:07:35,593
Oscar.

919
01:07:36,969 --> 01:07:39,430
Baina horren ordez...

920
01:07:44,852 --> 01:07:45,978
André...

921
01:07:52,943 --> 01:07:54,486
Jarjayes brigada jenerala!

922
01:07:54,487 --> 01:07:55,987
Alainen taldea?

923
01:07:55,988 --> 01:07:57,030
Bai!

924
01:07:57,031 --> 01:08:00,450
Frantziako Guardien armak
saldu omen dituzte kalean.

925
01:08:00,451 --> 01:08:02,161
Bouillé jenerala bidean da!

926
01:08:07,875 --> 01:08:10,669
Zuen jokabidea
nazioaren aurkako krimena da!

927
01:08:11,253 --> 01:08:13,422
Zigor zorrotza jasoko duzue!

928
01:08:13,923 --> 01:08:16,175
Itxaron, Bouillé jenerala!

929
01:08:16,717 --> 01:08:18,928
Zer gertatzen da brigada jenerala?

930
01:08:20,763 --> 01:08:24,767
Ezin dut
halakorik egingo luketenik sinetsi.

931
01:08:26,393 --> 01:08:28,771
Benetan inozoa zara, kapitaina.

932
01:08:29,855 --> 01:08:32,023
Egia da gure armak saldu ditugula.

933
01:08:32,024 --> 01:08:36,069
- Zer?
- Baina ez gara damutzen.

934
01:08:36,070 --> 01:08:38,196
- Hala da!
- Ez gara damutzen!

935
01:08:38,197 --> 01:08:41,574
Armak salduz irabazi dudan diruarekin,

936
01:08:41,575 --> 01:08:44,035
amak aste betez jango du janari beroa!

937
01:08:44,036 --> 01:08:47,163
- Bai!
- Nik aita eraman dut medikuarenera!

938
01:08:47,164 --> 01:08:50,792
Nik anaia txikiari
bere lehen zapata parea erosi diot!

939
01:08:50,793 --> 01:08:53,545
Ez ditu jada
kristal puskekin oinak moztuko!

940
01:08:53,546 --> 01:08:55,839
Pozik onartuko dut espetxe zigorra!

941
01:08:55,840 --> 01:08:58,551
- Nik ere bai!
- Zigortu gaitzazue!

942
01:09:01,220 --> 01:09:04,056
<i>Ene...</i>

943
01:09:04,682 --> 01:09:05,766
<i>Ez nekien...</i>

944
01:09:06,267 --> 01:09:08,018
<i>hain larria zenik...</i>

945
01:09:09,645 --> 01:09:12,105
Beranduegi da aitzakietarako!

946
01:09:12,106 --> 01:09:13,898
Hau barkaezina da.

947
01:09:13,899 --> 01:09:15,025
Bouillé jenerala!

948
01:09:15,818 --> 01:09:19,946
Soldaduei errieta gogorra
egingo diet gero.

949
01:09:19,947 --> 01:09:21,990
Beraz, mesedez...

950
01:09:21,991 --> 01:09:24,492
Ez sartu muturra, neska!

951
01:09:24,493 --> 01:09:26,703
Zer daki zu bezalako noble batek?

952
01:09:26,704 --> 01:09:29,373
Zigortu gaitzazu lehenbailehen, jenerala!

953
01:09:30,082 --> 01:09:33,794
Kapitainak ere zigortu beharko gintuzke.

954
01:09:34,962 --> 01:09:36,379
Isildu!

955
01:09:36,380 --> 01:09:39,258
Astebete emango duzue denok atxilotuta!

956
01:09:40,676 --> 01:09:42,386
Jenerala, mesedez, itxaron!

957
01:09:42,970 --> 01:09:44,263
Jenerala!

958
01:09:48,559 --> 01:09:49,893
Astebete atxilotuta?

959
01:09:49,894 --> 01:09:51,729
Primeran!

960
01:10:04,700 --> 01:10:06,493
Ez al duzue ulertzen?

961
01:10:07,578 --> 01:10:10,164
Zuek zigortzea erraza da.

962
01:10:10,664 --> 01:10:12,750
Hori egiteko boterea daukat.

963
01:10:13,250 --> 01:10:16,294
Baina zuen aurka
indarra erabiltzen badut ere,

964
01:10:16,295 --> 01:10:19,714
ezingo ditut zuen bihotzak kontrolatu.

965
01:10:19,715 --> 01:10:23,219
Bihotza askea delako.

966
01:10:24,220 --> 01:10:26,138
Gutako bakoitzak, edonor garela,

967
01:10:26,722 --> 01:10:31,268
inork kontrolatu ezin duen
askatasuna du bihotzean.

968
01:10:32,311 --> 01:10:34,980
Hori dela eta... Horregatik...

969
01:10:35,522 --> 01:10:38,442
ez dut nire boterea erabiltzen
zuek zapaltzeko.

970
01:10:39,026 --> 01:10:40,736
Ez zaituztet zigortzen.

971
01:10:43,322 --> 01:10:46,867
Zergatik ezin duzue hori ulertu?

972
01:10:54,124 --> 01:10:56,001
Jo izana sentitzen dut,

973
01:10:56,919 --> 01:10:59,879
barkamena eskatzen dizuet
zuen nagusia izan arren,

974
01:10:59,880 --> 01:11:04,218
zuen familien sufrimenduaren berri
ez izateagatik.

975
01:11:06,303 --> 01:11:10,057
Ez dut hemen egoteko arrazoirik,
ezta kualifikaziorik ere.

976
01:11:10,641 --> 01:11:13,394
Beraz, Frantziako Guardiak utziko ditut.

977
01:11:14,561 --> 01:11:16,939
Kapitain berria izendatu arte,

978
01:11:17,439 --> 01:11:20,275
d'Agoult koronela izango da
jarduneko kapitaina.

979
01:11:20,276 --> 01:11:22,235
Jarjayes brigada jenerala...

980
01:11:22,236 --> 01:11:23,904
André, ekarri zaldi bat.

981
01:11:24,446 --> 01:11:25,281
Oscar...

982
01:11:26,407 --> 01:11:27,573
Gizonak.

983
01:11:27,574 --> 01:11:29,827
Jarraitu d'Agoult koronelaren aginduak.

984
01:11:34,957 --> 01:11:35,791
Kapitaina!

985
01:11:39,712 --> 01:11:41,671
Mesedez, ez joan!

986
01:11:41,672 --> 01:11:43,923
Atxilotze zigorra beteko dugu!

987
01:11:43,924 --> 01:11:46,634
Borondatez beteko dugu zigorra!

988
01:11:46,635 --> 01:11:49,179
Ez gaituzte behartu beharko!

989
01:11:49,722 --> 01:11:52,098
- Harro egingo dugu!
- Aske izango gara!

990
01:11:52,099 --> 01:11:53,851
- Kapitaina!
- Benetan diogu!

991
01:11:54,518 --> 01:11:56,270
Gizonak...

992
01:12:01,900 --> 01:12:02,943
Nik...

993
01:12:03,652 --> 01:12:05,571
Nik...

994
01:12:19,335 --> 01:12:20,502
<i>Oscar.</i>

995
01:12:27,009 --> 01:12:33,057
<i>Poz handi hau kentzeko zorian egon naiz...</i>

996
01:12:39,146 --> 01:12:41,023
Ekarri ardoa, André.

997
01:12:48,530 --> 01:12:49,448
Mila esker.

998
01:12:51,825 --> 01:12:52,743
Oscar.

999
01:12:53,619 --> 01:12:55,204
Bart, nik...

1000
01:12:55,788 --> 01:13:00,501
Nire lagun mina zara,
orain arte, beti egon zara nire ondoan.

1001
01:13:01,126 --> 01:13:02,752
Horixe esan nizun bart.

1002
01:13:02,753 --> 01:13:04,254
Ba... Bai.

1003
01:13:05,381 --> 01:13:06,382
Hemendik aurrera,

1004
01:13:07,341 --> 01:13:09,843
mesedez, jarraituko duzu

1005
01:13:10,386 --> 01:13:12,429
nire ondoan, André?

1006
01:13:13,305 --> 01:13:14,848
Beti bezala.

1007
01:13:29,988 --> 01:13:32,241
Zeri buruz hitz egin nahi zenuen?

1008
01:13:33,075 --> 01:13:35,619
Badago gizon bat...

1009
01:13:36,286 --> 01:13:38,288
Uste dut, zera,

1010
01:13:39,081 --> 01:13:43,001
beste norbaitekin ezkonduko banintz,
ezingo lukeela jasan.

1011
01:13:43,919 --> 01:13:46,547
Izugarri maite nau eta.

1012
01:13:47,339 --> 01:13:51,301
Eta bera
aurrera jarraitzeko gai izango ez balitz...

1013
01:13:52,594 --> 01:13:55,139
zorigaiztokoa balitz,

1014
01:13:56,723 --> 01:14:01,019
ni ere munduko pertsonarik
zorigaiztokoena izango nintzateke.

1015
01:14:04,106 --> 01:14:06,233
André Grandierri buruz ari zara?

1016
01:14:06,984 --> 01:14:10,487
Horregatik inorekin ezkonduko ez zarela
esan nahi duzu?

1017
01:14:15,033 --> 01:14:17,202
Bera... maite duzu?

1018
01:14:25,919 --> 01:14:27,045
Ez dakit.

1019
01:14:28,172 --> 01:14:31,467
Ez dut inoiz horrela ikusi.

1020
01:14:32,551 --> 01:14:33,927
Nire neba bezalakoa da.

1021
01:14:35,012 --> 01:14:37,764
Ez, gaztetako urteak partekatu genituen,

1022
01:14:38,557 --> 01:14:40,309
garai onak eta txarrak,

1023
01:14:40,809 --> 01:14:43,228
anai-arrebak baino gehiago ginen.

1024
01:14:43,854 --> 01:14:46,356
Eta horrela, ni ohartu gabe,

1025
01:14:47,065 --> 01:14:50,652
gure arimak pixkanaka-pixkanaka
gerturatu egin ziren.

1026
01:14:57,075 --> 01:15:00,787
Bere sufrimenduak
zuri ere ekarriko dizu sufrimendua.

1027
01:15:02,623 --> 01:15:04,123
Ez esan besterik.

1028
01:15:04,124 --> 01:15:05,042
Zer?

1029
01:15:06,293 --> 01:15:09,670
Zu zorigaiztokoa baldin bazara,

1030
01:15:09,671 --> 01:15:12,799
ni ere munduko pertsonarik
zorigaiztokoena izango naiz.

1031
01:15:13,675 --> 01:15:14,801
De Girodelle...

1032
01:15:16,845 --> 01:15:18,429
Mesedez, onartu ezazu

1033
01:15:18,430 --> 01:15:21,975
nire maitasunaren honako erakusgarri hau.

1034
01:15:23,644 --> 01:15:25,103
Ahaztu ezkontza-eskaera.

1035
01:15:34,655 --> 01:15:36,615
Mila esker, de Girodelle.

1036
01:15:41,912 --> 01:15:42,746
Bai?

1037
01:15:44,373 --> 01:15:45,457
Oscar?

1038
01:15:46,959 --> 01:15:49,210
Eskerrak eman behar dizkizut, aita.

1039
01:15:49,211 --> 01:15:50,128
Nola?

1040
01:15:50,712 --> 01:15:53,632
Izan dudan bizimodua eskaini didazu.

1041
01:15:54,383 --> 01:15:57,928
Emakumea izan arren, mundua ezagutu dut

1042
01:15:58,512 --> 01:16:01,556
eta nire bidea aurkitzen saiatu naiz.

1043
01:16:01,557 --> 01:16:02,641
Oscar.

1044
01:16:03,225 --> 01:16:05,142
Ez naiz ezertaz damutzen.

1045
01:16:05,143 --> 01:16:08,981
Une honetatik aurrera,
nire bihotza jarraitu,

1046
01:16:09,481 --> 01:16:11,148
eta nire bidea aukeratuko dut.

1047
01:16:11,149 --> 01:16:14,152
Ezpata eta balak izango dira
nire bizitzaren muina,

1048
01:16:16,071 --> 01:16:18,698
eta Marte gerrako jainkoa bezala
biziko naiz!

1049
01:16:18,699 --> 01:16:24,704
<i>Harresia behera bota dut azkenik
eta benetako maitasuna zer den ulertu.</i>

1050
01:16:24,705 --> 01:16:27,748
<i>Ez dut berriro zalantzan jarriko
neure burua.</i>

1051
01:16:27,749 --> 01:16:30,460
<i>Nire sena jarraituko dut.</i>

1052
01:16:31,545 --> 01:16:33,755
<i>Jendeak esaten duena esaten duela.</i>

1053
01:16:34,339 --> 01:16:36,716
<i>Nire bizitzako oroitzapenak</i>

1054
01:16:36,717 --> 01:16:42,556
<i>argi eta garbi ikus ditzaket,
ezin diet bizkarra eman.</i>

1055
01:16:43,432 --> 01:16:48,644
<i>Ezagutzen dudan bizimodu bakarra da.</i>

1056
01:16:48,645 --> 01:16:53,941
<i>Aska nazazu.
Askatu nire arima.</i>

1057
01:16:53,942 --> 01:17:00,698
<i>Altzairuzko kateek ere
ezingo dute nire askatasuna lotu.</i>

1058
01:17:00,699 --> 01:17:05,578
<i>Erabakita dago.
Borrokatzen jarraituko dut.</i>

1059
01:17:05,579 --> 01:17:08,581
<i>Hau da nire patua.</i>

1060
01:17:08,582 --> 01:17:13,045
<i>Ez dut berriz atzera begiratuko.</i>

1061
01:17:24,765 --> 01:17:30,353
<i>Marteren alaba naizelako.</i>

1062
01:17:30,354 --> 01:17:36,401
<i>Ez, ez dut berriz atzera begiratuko.</i>

1063
01:17:43,033 --> 01:17:45,868
<i>Gainbeheran zegoen ekonomia
suspertzeko asmoz,</i>

1064
01:17:45,869 --> 01:17:49,665
<i>gobernuak zergak are gehiago igotzeko
asmoa zuen.</i>

1065
01:17:50,415 --> 01:17:53,209
<i>Halabeharrez, herriaren erantzuna
bortitza izan zen.</i>

1066
01:17:53,210 --> 01:17:56,712
<i>Luis XVI.ak ez zuen
beste erremediorik izan</i>

1067
01:17:56,713 --> 01:17:59,757
<i>elizgizonen, nobleen
eta herriaren ordezkariak</i>

1068
01:17:59,758 --> 01:18:03,011
<i>Estatu Orokorrak izeneko biltzarrera
deitzea baino.</i>

1069
01:18:04,346 --> 01:18:10,310
<i>Nahiz eta zailtasun handiei aurre egin,
herriaren ordezkariek ez zuten beldurrik.</i>

1070
01:18:10,852 --> 01:18:12,061
Gizonak!

1071
01:18:12,062 --> 01:18:17,525
Batu ditzagun gure asmoak, gure bihotzak
eta gure indarrak hemen eta orain!

1072
01:18:17,526 --> 01:18:19,277
Ez gaituzte garaituko!

1073
01:18:24,116 --> 01:18:26,200
<i>Zein sutsua.</i>

1074
01:18:26,201 --> 01:18:28,036
<i>Zein pozgarria.</i>

1075
01:18:28,912 --> 01:18:32,040
<i>Etorkizun oparoa eraiki nahi dute denek.</i>

1076
01:18:32,999 --> 01:18:36,294
<i>Bihotzak agintzen dienari
jarraitzen diote.</i>

1077
01:18:39,381 --> 01:18:40,673
Oscar.

1078
01:18:40,674 --> 01:18:42,342
Itzuli Errege Guardiara.

1079
01:18:42,843 --> 01:18:44,553
Ez zaude salbu.

1080
01:18:45,178 --> 01:18:46,930
Zer esan nahi duzu?

1081
01:18:47,806 --> 01:18:49,933
Berorren maiestatearen soldaduak

1082
01:18:50,517 --> 01:18:53,895
Frantzia osotik etorri,
eta Parisen bilduko dira.

1083
01:18:55,522 --> 01:18:59,442
Herriaren ordezkari basatiek
herria aztoratu egin dute.

1084
01:18:59,443 --> 01:19:01,360
Tropek menperatuko dituzte.

1085
01:19:01,361 --> 01:19:02,487
Errespetuz,

1086
01:19:03,071 --> 01:19:06,199
indar armatuen eginbeharra
herritarrak babestea da.

1087
01:19:06,742 --> 01:19:09,619
Ez lukete herriaren aurka egin beharko.

1088
01:19:10,245 --> 01:19:11,246
Oscar...

1089
01:19:11,747 --> 01:19:16,501
Berorren maiestatea, herriaren ordezkariak
basatiak direla diozu.

1090
01:19:17,085 --> 01:19:21,256
Baina... ez nator iritzi horrekin bat.

1091
01:19:24,634 --> 01:19:26,886
Begiko dituzu, ezta?

1092
01:19:26,887 --> 01:19:28,179
Ez, nik...

1093
01:19:28,180 --> 01:19:31,558
Jainkoak izendatu du erregea.

1094
01:19:32,142 --> 01:19:36,438
Berorren gorentasunak bakarrik
zuzendu dezake Frantziako nazioa.

1095
01:19:38,064 --> 01:19:42,068
Herrialdeak ez du biziraungo
herriaren iritziak onartzen baditugu.

1096
01:19:43,069 --> 01:19:46,490
<i>Bere harrotasuna
eta konfiantza hautsezinak dira.</i>

1097
01:19:47,365 --> 01:19:49,784
<i>Erregina izateko jaiotako norbait</i>

1098
01:19:49,785 --> 01:19:51,870
<i>ezin da beste modu batean bizi.</i>

1099
01:19:54,331 --> 01:19:57,292
Oscar, itzuli Errege Guardiara.

1100
01:19:58,460 --> 01:20:01,379
Frantziako Guardien kapitaina naiz.

1101
01:20:15,435 --> 01:20:16,603
<i>Hau agur bat da.</i>

1102
01:20:17,979 --> 01:20:20,357
Adieu<i>, Maria Antonieta erregina.</i>

1103
01:20:35,455 --> 01:20:38,375
{\an8}1789KO UZTAILAREN 10A

1104
01:20:39,125 --> 01:20:42,878
{\an8}<i>1789ko uztailaren 10erako,</i>

1105
01:20:42,879 --> 01:20:47,634
{\an8}<i>Frantzia osoko
hainbat erregimentu heldu ziren Parisera.</i>

1106
01:20:48,176 --> 01:20:51,387
<i>Amorrua eta mina.</i>

1107
01:20:51,388 --> 01:20:54,598
<i>Aski da.
Ezin dugu gehiago jasan.</i>

1108
01:20:54,599 --> 01:20:57,810
<i>Garai ilunak dira.</i>

1109
01:20:57,811 --> 01:21:00,856
<i>Sufritzen ari gara.</i>

1110
01:21:01,690 --> 01:21:03,108
Herritarrok!

1111
01:21:03,692 --> 01:21:05,109
Azkenik,

1112
01:21:05,110 --> 01:21:10,240
erregeak erronka zuzena
esleitu dio herriari.

1113
01:21:10,740 --> 01:21:13,743
<i>Askatu zuen amorrua.</i>

1114
01:21:14,327 --> 01:21:17,747
<i>Hartu armak, herritarrok.</i>

1115
01:21:18,331 --> 01:21:20,541
<i>Heldu da unea.</i>

1116
01:21:20,542 --> 01:21:25,254
<i>Denok jaiotzen gara aske.</i>

1117
01:21:25,255 --> 01:21:26,506
<i>Hautsi lotura hauek.</i>

1118
01:21:27,507 --> 01:21:31,635
<i>Abolitu Erregimen Zaharra.</i>

1119
01:21:31,636 --> 01:21:38,685
<i>Eta apurtu kate gogaikarriak.</i>

1120
01:21:41,396 --> 01:21:47,484
<i>Ibili mundutik burua tente.</i>

1121
01:21:47,485 --> 01:21:53,991
<i>Elkarrekin aurrera egin
eta etorkizun oparoa eraikiko dugu.</i>

1122
01:21:53,992 --> 01:22:00,331
<i>Guztiok batera sortuko dugu
Frantzia berria.</i>

1123
01:22:00,332 --> 01:22:07,422
<i>Ez gaituzte menderatuko.
Aske gara.</i>

1124
01:22:08,214 --> 01:22:11,383
Oh, vive la France<i>.</i>

1125
01:22:11,384 --> 01:22:14,511
Liberté, égalité, fraternité.

1126
01:22:14,512 --> 01:22:16,848
Hau onartezina da, kapitaina!

1127
01:22:17,474 --> 01:22:19,516
Mobilizatzen bagaituzte,

1128
01:22:19,517 --> 01:22:22,520
herriaren aurka egin beharko dugu!

1129
01:22:23,021 --> 01:22:25,148
Ez derrigorrez.

1130
01:22:25,815 --> 01:22:28,692
Agindua soldaduak mobilizatzea da,
ez erasotzea.

1131
01:22:28,693 --> 01:22:29,902
Gauza bera da!

1132
01:22:29,903 --> 01:22:32,322
Zu... zu nobleziakoa zara, beraz...

1133
01:22:33,156 --> 01:22:34,824
Nobleziakoa naiz, bai, eta?

1134
01:22:35,617 --> 01:22:37,827
Honek minik eragiten ez didala uste duzu?

1135
01:22:39,663 --> 01:22:43,208
Ez al dago nire aginduak jarraitzeko prest
dagoen soldadurik?

1136
01:22:43,833 --> 01:22:47,211
Zuekin joan eta agintea hartuko dut!

1137
01:22:47,212 --> 01:22:49,756
- Kapitaina?
- Gurekin etorriko da?

1138
01:22:50,632 --> 01:22:53,885
Gurekin batera borrokatzeko prest zaude?

1139
01:22:54,928 --> 01:22:55,887
Jakina.

1140
01:22:58,348 --> 01:22:59,891
Orduan, joango naiz.

1141
01:23:01,351 --> 01:23:03,019
Zuk agintea hartzen baduzu!

1142
01:23:03,937 --> 01:23:05,981
- Ni ere bai!
- Bai!

1143
01:23:12,153 --> 01:23:13,070
André.

1144
01:23:13,071 --> 01:23:13,989
Bai?

1145
01:23:14,698 --> 01:23:15,740
Hobe duzu geratu.

1146
01:23:16,950 --> 01:23:19,911
Begi bakarra duzu.
Paris arriskutsuegia da zuretzat.

1147
01:23:21,913 --> 01:23:24,957
Elkarren ondoan jarraituko dugu.

1148
01:23:24,958 --> 01:23:26,208
Esan bezala.

1149
01:23:26,209 --> 01:23:28,920
Ni... zure itzala izango naiz.

1150
01:23:29,421 --> 01:23:31,381
Ezin naiz zu gabe bizi.

1151
01:23:31,881 --> 01:23:34,467
Infernuraino jarraituko nizuke.

1152
01:23:35,051 --> 01:23:36,219
André...

1153
01:23:38,138 --> 01:23:39,014
Ondo da.

1154
01:23:40,432 --> 01:23:43,476
Orduan egizu zerbait nigatik, mesedez.

1155
01:23:44,185 --> 01:23:46,312
Ez aldendu nigandik,

1156
01:23:46,813 --> 01:23:48,523
eta ez utzi ausardia galtzen.

1157
01:23:49,149 --> 01:23:49,983
Lasai.

1158
01:23:50,483 --> 01:23:52,360
Ez naiz zure ondotik aldenduko.

1159
01:24:05,832 --> 01:24:08,752
Zure berotasunak ez du mugarik.

1160
01:24:27,145 --> 01:24:28,270
Hau larria da.

1161
01:24:28,271 --> 01:24:30,065
Ezin du jakin.

1162
01:24:31,191 --> 01:24:33,651
Ezin du... inork jakin.

1163
01:24:39,324 --> 01:24:40,407
Oscar.

1164
01:24:40,408 --> 01:24:41,325
Bai?

1165
01:24:41,326 --> 01:24:43,536
Ezkontzeko eskatu nizunean,

1166
01:24:44,162 --> 01:24:48,166
zu datorren hondamenditik
babesteko asmoarekin egin nuen.

1167
01:24:48,666 --> 01:24:49,501
Baina,

1168
01:24:50,418 --> 01:24:51,711
zoaz.

1169
01:24:52,212 --> 01:24:56,549
Jarraitu aukeratu duzun bidea.
Egizu zure bihotzak agintzen dizuna.

1170
01:24:57,217 --> 01:24:59,426
Gerta ahala gerta,

1171
01:24:59,427 --> 01:25:03,806
ez ahaztu
ausarta izaten irakatsi zenidala,

1172
01:25:03,807 --> 01:25:05,058
aita.

1173
01:25:05,767 --> 01:25:06,851
Badakit.

1174
01:25:07,519 --> 01:25:08,520
Baina...

1175
01:25:09,395 --> 01:25:11,689
Baina, mesedez, hitzemadazu

1176
01:25:12,524 --> 01:25:16,277
edozer egingo duzula
etxera salbu itzultzeko.

1177
01:25:17,612 --> 01:25:18,530
Ama...

1178
01:25:25,036 --> 01:25:27,664
Oscar, ardoa ekarri dizut.

1179
01:25:32,168 --> 01:25:33,461
Hemen utziko dut.

1180
01:25:34,671 --> 01:25:35,713
André.

1181
01:25:36,339 --> 01:25:37,173
Bai?

1182
01:25:39,342 --> 01:25:40,301
Gaur...

1183
01:25:41,261 --> 01:25:42,220
Gau batez...

1184
01:25:43,555 --> 01:25:44,430
Zurekin...

1185
01:25:45,515 --> 01:25:46,391
Nola?

1186
01:25:48,184 --> 01:25:50,728
Elkarrekin... zurekin egon...

1187
01:25:51,855 --> 01:25:54,524
André Grandierren emaztea izan nahi dut.

1188
01:26:08,872 --> 01:26:11,958
Hori eskainiko zenidake... niri?

1189
01:26:13,710 --> 01:26:17,380
Orduan... nirea izan nahi duzu?

1190
01:26:18,548 --> 01:26:19,757
Benetan?

1191
01:26:26,848 --> 01:26:27,765
Oscar!

1192
01:26:40,695 --> 01:26:42,697
Ezin dut gehiago itxaron.

1193
01:26:44,240 --> 01:26:45,450
Nahikoa itxaron dut.

1194
01:26:45,950 --> 01:26:47,994
Bizitza osoa daramat honen zain.

1195
01:26:49,787 --> 01:26:50,788
Oscar.

1196
01:26:51,664 --> 01:26:52,749
Ezin dut itxaron!

1197
01:26:59,714 --> 01:27:00,632
Ez izan

1198
01:27:01,382 --> 01:27:02,258
beldurrik.

1199
01:27:09,140 --> 01:27:10,850
Zurea izango naiz.

1200
01:27:11,351 --> 01:27:14,228
<i>Laztandu nazazu emeki.</i>

1201
01:27:14,229 --> 01:27:18,482
<i>Zure itzala eta aura.</i>

1202
01:27:18,483 --> 01:27:23,111
<i>Ordua heldu da.</i>

1203
01:27:23,112 --> 01:27:27,492
<i>Argi hau pizteko.</i>

1204
01:27:28,368 --> 01:27:30,535
<i>Nire bihotza ematen dizut...</i>

1205
01:27:30,536 --> 01:27:31,996
Maite zaitut.

1206
01:27:32,705 --> 01:27:35,707
Garai onak eta gogorrak

1207
01:27:35,708 --> 01:27:37,710
bizi izan ditugu elkarrekin.

1208
01:27:38,253 --> 01:27:41,838
Jarrai dezagun bizitza partekatzen,

1209
01:27:41,839 --> 01:27:44,008
ez dugu besterik behar.

1210
01:27:45,301 --> 01:27:46,511
Han egon zinen.

1211
01:27:47,428 --> 01:27:49,305
Udaberriko soinu iragankorretan.

1212
01:27:49,806 --> 01:27:52,183
Udako egun liluragarrietan.

1213
01:27:52,767 --> 01:27:56,104
Udazkenaren sentipenean
eta neguaren gogortasunean.

1214
01:27:57,063 --> 01:28:00,817
Kastor eta Polux izar bikiak bezala,

1215
01:28:02,986 --> 01:28:04,320
nirekin egon zinen.

1216
01:28:16,332 --> 01:28:17,500
Maite zaitut.

1217
01:28:20,211 --> 01:28:21,170
<i>André.</i>

1218
01:28:22,297 --> 01:28:23,256
<i>André!</i>

1219
01:28:24,757 --> 01:28:26,175
<i>Nire senarra.</i>

1220
01:28:27,593 --> 01:28:28,845
<i>Maite zaitut.</i>

1221
01:28:56,122 --> 01:28:58,666
Gizonak! Aurrera!

1222
01:29:06,716 --> 01:29:07,966
TUILERIAK JAUREGIA

1223
01:29:07,967 --> 01:29:11,637
<i>1789ko uztaileko 13an</i>

1224
01:29:12,638 --> 01:29:15,223
<i>iskanbila handia sortu zen herriak</i>

1225
01:29:15,224 --> 01:29:18,436
<i>harriak bota zizkionean
Royal-Allemand erregimentuari.</i>

1226
01:29:28,738 --> 01:29:29,697
Soldaduak!

1227
01:29:30,281 --> 01:29:32,200
Tropek zibilei tiro egin diete.

1228
01:29:33,701 --> 01:29:36,621
Behin esan nizuen bezala,

1229
01:29:37,121 --> 01:29:38,748
bihotza askea da.

1230
01:29:39,749 --> 01:29:44,169
Gizaki guztiok bihotzean
askatasuna dugula esan nizuen,

1231
01:29:44,170 --> 01:29:46,381
ezin duela inork esklabo bihurtu.

1232
01:29:47,298 --> 01:29:52,178
Baina ohartu egin naiz
ez nengoela guztiz zuzen.

1233
01:29:53,846 --> 01:29:56,724
Ez du bakarrik bihotzak askatasuna merezi!

1234
01:29:58,226 --> 01:30:02,188
Pertsona oro, hatz-puntetatik
ile-xerlo bakoitzeraino,

1235
01:30:02,688 --> 01:30:04,941
berdina da Jainkoaren pean

1236
01:30:05,525 --> 01:30:07,276
eta aske izan behar du.

1237
01:30:09,821 --> 01:30:12,072
Frantziako herritarrok

1238
01:30:12,073 --> 01:30:15,450
askatasuna,
berdintasuna eta anaitasunaren alde

1239
01:30:15,451 --> 01:30:17,286
borrokatzen ari gara.

1240
01:30:21,082 --> 01:30:25,043
Uko egiten diot, beraz,
nire kondesa tituluari

1241
01:30:25,044 --> 01:30:28,381
eta nire esku dauden lur guztiei!

1242
01:30:29,674 --> 01:30:31,633
Erabakitzeko ordua da!

1243
01:30:31,634 --> 01:30:35,555
Herriari aurka egiten dion
nobleziaren tresna izango zarete?

1244
01:30:36,180 --> 01:30:39,141
Ala zuen askatasuna erabili

1245
01:30:39,142 --> 01:30:42,145
eta herriaren iraultzarekin
bat egingo duzue?

1246
01:30:43,146 --> 01:30:44,605
Ka... kapitaina!

1247
01:30:45,106 --> 01:30:47,275
Zure alde gaude, kapitaina!

1248
01:30:49,068 --> 01:30:50,861
Gora kapitaina!

1249
01:30:50,862 --> 01:30:52,571
<i>Vive la France!</i>

1250
01:30:52,572 --> 01:30:55,073
Orduan, nire soldadu ausartak,

1251
01:30:55,074 --> 01:30:58,411
borroka gaitezen herriarekin batera
nazioaren alde!

1252
01:30:58,911 --> 01:31:03,206
Heroi edo jeneral bakar batek
ez du historia berridatziko,

1253
01:31:03,207 --> 01:31:04,709
herriak berridatziko du!

1254
01:31:05,209 --> 01:31:08,588
Nazioaren izenik gabeko heroiak
izango gara!

1255
01:31:11,424 --> 01:31:13,634
Abia gaitezen Tuileriak lorategira!

1256
01:31:17,722 --> 01:31:18,931
Aurrera!

1257
01:31:27,440 --> 01:31:28,565
- André.
- Bai?

1258
01:31:28,566 --> 01:31:31,360
Presta zaitez
borroka bukatu ostean ezkontzeko.

1259
01:31:40,119 --> 01:31:41,037
<i>Agur.</i>

1260
01:31:42,330 --> 01:31:44,540
<i>Agur ohitura eta araudi zaharrei</i>

1261
01:31:45,666 --> 01:31:48,544
<i>eta aspaldiko garai kutunei!</i>

1262
01:32:12,485 --> 01:32:13,986
Frantziako Guardiak!

1263
01:32:16,072 --> 01:32:16,906
Aurrera!

1264
01:32:20,660 --> 01:32:21,661
Sua!

1265
01:32:24,830 --> 01:32:28,042
Frantziako Guardiak gure alde daude?

1266
01:32:30,711 --> 01:32:33,381
Frantziako Guardiak ez!

1267
01:32:34,840 --> 01:32:36,050
Oscar...

1268
01:32:39,971 --> 01:32:40,805
Sua!

1269
01:32:44,892 --> 01:32:46,101
Ez hautsi lerroak.

1270
01:32:46,102 --> 01:32:47,270
Aurrera!

1271
01:32:49,188 --> 01:32:50,814
Orain sakabanatu!

1272
01:32:50,815 --> 01:32:53,442
Babestu herritarrak eta inguratu etsaia!

1273
01:33:01,951 --> 01:33:03,868
Ez dezatela aurrera egin!

1274
01:33:03,869 --> 01:33:06,455
Emakume batek zuzentzen ditu. Jai daukate!

1275
01:33:07,623 --> 01:33:09,207
Noble zikinak.

1276
01:33:09,208 --> 01:33:10,834
Ez gutxietsi kapitaina.

1277
01:33:10,835 --> 01:33:13,754
Gora Frantziako Guardiak!

1278
01:33:15,381 --> 01:33:17,508
Lagun ditzagun Frantziako Guardiak!

1279
01:33:24,056 --> 01:33:25,016
Sua!

1280
01:33:30,479 --> 01:33:31,605
Prest!

1281
01:33:31,606 --> 01:33:32,898
Sua!

1282
01:33:34,650 --> 01:33:36,860
Jean... Jean!

1283
01:33:36,861 --> 01:33:38,029
Jean!

1284
01:33:38,696 --> 01:33:39,530
Prest!

1285
01:33:43,075 --> 01:33:43,909
Oscar!

1286
01:33:44,452 --> 01:33:45,286
André!

1287
01:33:46,287 --> 01:33:47,413
Sua!

1288
01:34:06,724 --> 01:34:07,850
André!

1289
01:34:08,351 --> 01:34:09,559
Arraioa.

1290
01:34:09,560 --> 01:34:10,603
Sua!

1291
01:34:18,277 --> 01:34:20,488
Guardia madarikatuak. Egin atzera!

1292
01:34:20,988 --> 01:34:23,449
Zoazte Champ de Marsera!

1293
01:34:36,295 --> 01:34:38,673
Eutsi! Osatuko zara!

1294
01:34:46,055 --> 01:34:48,766
Itzu... Itzuli zure posiziora.

1295
01:34:49,392 --> 01:34:50,642
Isildu.

1296
01:34:50,643 --> 01:34:53,646
Zergatik utziko luke...

1297
01:34:54,355 --> 01:34:57,857
kapitainak bataila-eremua?

1298
01:34:57,858 --> 01:34:59,151
Isildu!

1299
01:35:05,658 --> 01:35:06,658
André.

1300
01:35:06,659 --> 01:35:08,369
Odoljarioa eten behar dut.

1301
01:35:14,208 --> 01:35:16,293
Zure... begiak.

1302
01:35:16,794 --> 01:35:17,628
Zer?

1303
01:35:18,754 --> 01:35:19,880
Eta...

1304
01:35:21,757 --> 01:35:22,633
Zure sudurra.

1305
01:35:25,761 --> 01:35:29,682
A, bai. Zure ezpainak.

1306
01:35:30,349 --> 01:35:32,643
Ezin duzu... ikusi?

1307
01:35:33,269 --> 01:35:35,688
Noiz hasi zen, André?

1308
01:35:38,649 --> 01:35:40,400
- Noiz?
- Kapitaina!

1309
01:35:40,401 --> 01:35:42,820
Zergatik... zergatik ez didazu esan?

1310
01:35:43,529 --> 01:35:45,156
Zergatik etorri zara nirekin?

1311
01:35:46,282 --> 01:35:49,410
Zergatik... Ergel hutsa zara!

1312
01:36:00,337 --> 01:36:01,714
André...

1313
01:36:12,099 --> 01:36:14,894
Oscar...

1314
01:36:20,191 --> 01:36:21,233
<i>Hara...</i>

1315
01:36:22,318 --> 01:36:23,194
<i>Hara!</i>

1316
01:36:24,278 --> 01:36:25,529
<i>Zure begi urdinak.</i>

1317
01:36:26,489 --> 01:36:27,907
<i>Zure begiak</i>

1318
01:36:28,824 --> 01:36:30,910
<i>Pegasorenak bezalakoak dira.</i>

1319
01:36:31,577 --> 01:36:34,205
<i>Eta bere hego ederrak bezala,</i>

1320
01:36:35,539 --> 01:36:38,083
<i>zure ile horia haizetan dabil.</i>

1321
01:36:39,251 --> 01:36:40,753
<i>Haizetan...</i>

1322
01:36:56,060 --> 01:36:57,019
André.

1323
01:36:59,146 --> 01:37:01,899
Ez... Ez joan!

1324
01:37:03,317 --> 01:37:04,777
Ez nazazu utzi!

1325
01:37:05,319 --> 01:37:07,738
Ez nazazu hemen bakarrik utzi!

1326
01:37:08,489 --> 01:37:09,824
André!

1327
01:37:20,960 --> 01:37:24,046
André!

1328
01:37:30,719 --> 01:37:34,473
<i>1789ko uztailaren 14a,</i>

1329
01:37:35,015 --> 01:37:37,892
<i>mundu osoan ezaguna izango zen eguna,</i>

1330
01:37:37,893 --> 01:37:40,187
<i>aurreko eguna bezala hasi zen.</i>

1331
01:37:40,896 --> 01:37:43,983
<i>Zerua garbi zegoen
eta egun epela izan zen.</i>

1332
01:37:45,317 --> 01:37:46,360
Soldaduak.

1333
01:37:47,444 --> 01:37:53,033
<i>Bastillako kanoiak
Parisko kaleetara begira daude.</i>

1334
01:37:54,618 --> 01:37:57,745
<i>Bihotzak sutan dituztela,</i>

1335
01:37:57,746 --> 01:38:00,082
<i>herritarrak Bastillarantz abiatu dira.</i>

1336
01:38:04,795 --> 01:38:06,505
Egin dezagun haiekin bat!

1337
01:38:07,172 --> 01:38:08,716
Borroka gaitezen haiekin!

1338
01:38:12,803 --> 01:38:14,470
Goazen, André.

1339
01:38:14,471 --> 01:38:15,598
Prest zaude?

1340
01:38:26,692 --> 01:38:28,944
Une... Unetxo bat, mesedez.

1341
01:38:32,239 --> 01:38:33,866
Barkatu.

1342
01:39:04,730 --> 01:39:06,273
Bastillara!

1343
01:39:15,658 --> 01:39:18,994
- Ireki atea!
- Bota armak!

1344
01:39:30,172 --> 01:39:32,049
Komandantea, zein dira aginduak?

1345
01:39:32,591 --> 01:39:34,927
Herritarrak asaldatuta daude,

1346
01:39:35,427 --> 01:39:37,221
baina ezingo gaituzte garaitu.

1347
01:39:38,222 --> 01:39:39,682
Prestatu su egiteko!

1348
01:39:40,349 --> 01:39:41,350
Sua!

1349
01:39:51,944 --> 01:39:53,403
Lagundu zaurituak!

1350
01:39:53,404 --> 01:39:54,863
Zer dabiltza kanoiekin?

1351
01:40:16,468 --> 01:40:17,970
Salbatuta gaude!

1352
01:40:24,476 --> 01:40:26,228
Frantziako Guardiak!

1353
01:40:36,488 --> 01:40:37,740
Prest!

1354
01:40:39,908 --> 01:40:40,825
Sua!

1355
01:40:40,826 --> 01:40:43,745
<i>Unea heldu da
kateak askatzeko.</i>

1356
01:40:43,746 --> 01:40:46,497
<i>Nahikoa sufritu dugu
tentsio honen ondorioz.</i>

1357
01:40:46,498 --> 01:40:49,293
<i>Altuegia eta gogorregia zirudien
hormak apurtzeko...</i>

1358
01:40:49,918 --> 01:40:51,336
Bete-betean jo dugu!

1359
01:40:53,881 --> 01:40:57,718
Prestatu berriz su egiteko!
Kolpe batez hartuko dugu!

1360
01:41:08,896 --> 01:41:09,979
Herritarrok!

1361
01:41:09,980 --> 01:41:12,441
Eman su lastoz beteriko gurdiei!

1362
01:41:13,067 --> 01:41:15,611
Eraso zubi altxagarria kearen babespean!

1363
01:41:26,038 --> 01:41:29,291
Alain! Jarraitu tiro egiten!
Saiatu kanoiak jotzen!

1364
01:41:34,213 --> 01:41:35,296
Pierre!

1365
01:41:35,297 --> 01:41:38,966
Zuzendu herritarrak
zubi altxagarria jaitsi dezaten!

1366
01:41:38,967 --> 01:41:40,469
Eraikina hartuko dugu!

1367
01:42:01,657 --> 01:42:04,493
Hori da! Jarraitu tiro egiten!

1368
01:42:05,661 --> 01:42:09,373
Egin denok batera tiro
herritarrak babesteko sartzen direnean!

1369
01:42:12,668 --> 01:42:14,836
Bera... komandantea da!

1370
01:42:14,837 --> 01:42:16,672
Egin tiro komandanteari!

1371
01:42:20,926 --> 01:42:22,176
Ez galdu itxaropena!

1372
01:42:22,177 --> 01:42:26,014
La Salle, ekarri kanoiak aurrera
atea lehertzeko!

1373
01:42:31,895 --> 01:42:33,188
Kapitaina!

1374
01:42:47,786 --> 01:42:50,247
Egin tiro! Zeren zain zaude?

1375
01:42:50,831 --> 01:42:52,708
Kapitaina!

1376
01:43:07,306 --> 01:43:09,808
- Kapitaina!
- Kapitaina!

1377
01:43:12,186 --> 01:43:13,979
Alain... Zure besoa...

1378
01:43:14,771 --> 01:43:17,441
Jarraitu... borrokatzen...

1379
01:43:19,359 --> 01:43:23,071
Ez utzi... tiro egiteari...

1380
01:43:23,697 --> 01:43:26,825
Apur bat gehiago...

1381
01:43:30,412 --> 01:43:34,499
Eta Bastida... eroriko da.

1382
01:43:35,417 --> 01:43:37,461
- Bai, kapitaina!
- Bai, kapitaina!

1383
01:43:45,677 --> 01:43:46,595
An...

1384
01:43:49,181 --> 01:43:52,601
Nire... André...

1385
01:43:53,685 --> 01:43:56,939
Mingarria izan zen?

1386
01:43:58,649 --> 01:44:01,360
Eman eskua, André.

1387
01:44:02,236 --> 01:44:05,989
Ez utzi ausardia galtzen...

1388
01:44:06,698 --> 01:44:08,867
Kapitaina... Kapitaina!

1389
01:44:09,660 --> 01:44:12,287
Utz nazazu lurrean, Alain.

1390
01:44:12,955 --> 01:44:15,289
Sendatu egingo zaituzte.

1391
01:44:15,290 --> 01:44:16,708
Mesedez...

1392
01:44:17,251 --> 01:44:19,753
Mesedez... Utz nazazu lurrean.

1393
01:44:33,684 --> 01:44:35,060
André...

1394
01:44:36,353 --> 01:44:39,231
dago... nire zain.

1395
01:45:04,464 --> 01:45:06,633
Bakean sentitzen naiz.

1396
01:45:07,759 --> 01:45:10,846
Nire bihotza jarraitu dut.

1397
01:45:11,513 --> 01:45:15,642
Ez naiz egindako ezertaz damutzen.

1398
01:45:16,685 --> 01:45:18,603
Maitasuna ezagutu dudalako.

1399
01:45:29,323 --> 01:45:30,866
Ka... Kapitaina!

1400
01:45:31,783 --> 01:45:33,410
Bandera zuria atera dute!

1401
01:45:36,496 --> 01:45:39,875
Azkenik... erori egin da!

1402
01:45:53,430 --> 01:45:55,974
<i>Nire Frantzia maitea.</i>

1403
01:45:59,519 --> 01:46:04,691
<i>Frantziako herri ausart eta bikaina.</i>

1404
01:46:05,817 --> 01:46:09,613
<i>Askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna.</i>

1405
01:46:10,530 --> 01:46:13,200
<i>Izan daitezela ideal horiek...</i>

1406
01:46:14,534 --> 01:46:20,791
<i>gizadiaren giltzarri betiko.</i>

1407
01:46:29,841 --> 01:46:32,594
<i>Vive...</i>

1408
01:46:33,512 --> 01:46:36,890
<i>la France...</i>

1409
01:46:41,436 --> 01:46:42,270
Kapitaina!

1410
01:46:43,355 --> 01:46:44,731
- Kapitaina!
- Kapitaina!

1411
01:46:46,525 --> 01:46:48,359
- Lortu dugu!
- Gora!

1412
01:46:48,360 --> 01:46:49,986
Irabazi dugu!

1413
01:48:51,483 --> 01:48:58,489
1789ko uztailaren 14a:
Bastillaren hartzea.

1414
01:48:58,490 --> 01:49:05,580
Gertaera horrek historiako atal berri bati
hasiera eman zion.

1415
01:49:07,874 --> 01:49:14,880
1789ko abuztuaren 26a: Gizakiaren
eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena.

1416
01:49:14,881 --> 01:49:21,554
Pertsona ororen askatasunaren
eta berdintasunaren aldeko adierazpen hori

1417
01:49:21,555 --> 01:49:28,186
giza historiaren mugarri bihurtu zen.

1418
01:49:28,853 --> 01:49:35,859
1789ko urriaren 5a: Versailleseko Martxa.

1419
01:49:35,860 --> 01:49:40,948
Janari eskasia zela eta amorratuta,

1420
01:49:40,949 --> 01:49:46,037
Versaillesera abiatu ziren
Parisko emakumeak.

1421
01:49:48,206 --> 01:49:52,209
1789ko urriaren 6a:

1422
01:49:52,210 --> 01:49:59,300
Errege familiak
betiko utzi zuen Versailles,

1423
01:49:59,301 --> 01:50:06,391
eta Parisko Tuileriak jauregira
lekualdatu ziren.

1424
01:50:09,144 --> 01:50:16,150
1791ko ekainaren 20a:
Varenneserako ihesaldia.

1425
01:50:16,151 --> 01:50:20,779
Errege familia herrialdetik ihes egiten
saiatu zen Von Fersenen laguntzarekin,

1426
01:50:20,780 --> 01:50:22,239
baina huts egin zuten.

1427
01:50:22,240 --> 01:50:28,413
Haserrea areagotu egin zen
herritarren artean.

1428
01:50:28,997 --> 01:50:33,000
1792ko abuztuaren 13a:

1429
01:50:33,001 --> 01:50:40,090
Errege-agintea deuseztatu egin zen.

1430
01:50:40,091 --> 01:50:47,182
Errege familia Tour du Templen
espetxeratu egin zuten.

1431
01:50:49,934 --> 01:50:53,937
1792ko irailaren 21a:
Monarkiaren abolizioa.

1432
01:50:53,938 --> 01:51:01,029
Luis XVI.ak abdikatu egin zuen,
eta Frantzia errepublika izendatu zuten.

1433
01:51:10,455 --> 01:51:14,458
1793ko urtarrilaren 21a:

1434
01:51:14,459 --> 01:51:18,546
Luis XVI.a exekutatua izan zen.

1435
01:51:30,558 --> 01:51:33,560
1793ko abuztuaren 1a:

1436
01:51:33,561 --> 01:51:40,651
Maria Antonieta
bere seme-alabengandik banandu

1437
01:51:40,652 --> 01:51:47,742
eta Conciergeriera eraman egin zuten.

1438
01:51:50,370 --> 01:51:54,373
1793ko urriaren 16a:

1439
01:51:54,374 --> 01:51:59,462
Maria Antonieta exekutatua izan zen.

1440
01:52:11,433 --> 01:52:13,434
1810eko ekainaren 20a:

1441
01:52:13,435 --> 01:52:17,896
Pertsona talde batek
Hans Axel von Fersen hil zuen

1442
01:52:17,897 --> 01:52:20,524
bere jaioterrian, Suedian.

1443
01:52:20,525 --> 01:52:27,615
Maria Antonietari hitzemandako bete,
eta ez zen inoiz ezkondu.

1444
01:52:30,952 --> 01:52:33,620
Frantziako Iraultza,

1445
01:52:33,621 --> 01:52:37,249
1789ko uztailaren 14an
Bastillaren hartzearekin hasi zena,

1446
01:52:37,250 --> 01:52:39,752
izu-erregimen basatia izan zuen ondorio,

1447
01:52:39,753 --> 01:52:43,547
Napoleonen estatu kolpearekin
1799ko azaroaren 9an bukatu zena.

1448
01:52:43,548 --> 01:52:46,717
Ekaitz bortitz horren erdian,

1449
01:52:46,718 --> 01:52:52,390
ausardiaz eta erabakitasunez
bizi izan ziren arrosak.

1450
01:52:59,272 --> 01:53:02,358
<i>Eta harro loratzen jarraitzen dute,</i>

1451
01:53:03,234 --> 01:53:05,445
<i>eder eta distiratsu,</i>

1452
01:53:06,529 --> 01:53:08,573
<i>inoiz zimeldu gabe,</i>

1453
01:53:09,574 --> 01:53:12,076
<i>eguzkiaren izpi beroen azpian.</i>

1454
01:53:18,708 --> 01:53:23,713
Azpitituluak: Leire Chertudi



